BEGEL

2016/12/05

«Zer egin dezaket nik euskararen alde?»

Aurtengo leloa, “Zer egin dezaket nik euskararen alde?”, inguruan oso modu aberatsean egiten du Anduk, Berriako eguneroko hausnarketan, duela 40 urteko egoerarekin konparaketa.
Atzo goizean

Biharko egunak ekarriko digun «Zer egin dezaket nik euskararen alde?»galderari erantzuten hasi aurretik, atzo goizean —orain berrogei urtezer ez geneukan gogoratzen hasi naiz ia oharkabean. Telebista, irrati eta egunkaririk gabe ikusi dut neure burua. Ez nuen Obaba ezagutzen, artean ez neukan lagun izoztua agurtzeko paradarik, pasatu gabe nengoen Martutene paperezkotik. Beste hizkuntzetan gozatuak nituen UlisesDenbora galduaren bilaedo Shakespeareren sonetoak, baina ez euskaraz. Itzulpen literario eta filosofikorik gabe, beste hizkuntzetan neukan ia mundu erreferentzial guztia, itzultzaile mentala nintzen etengabe. Ordenagailurik gabe, harrigarria egiten zait pentsatzea nola moldatzen nintzen gaur euskalbarrean dauzkadan hainbat hiztegi eta trepeta linguistiko-literarioen faltan. Herrenka baina ilusio guztizkoaz nenbilen euskara batu abiarazi berriaren besotik, «zer egin dezaket nik euskararen alde?» galdetzeko astirik gabe.
                                                                                                               2016-12-02 / Anjel Lertxundi

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina