MODELO ARETOAN
sarrera 4€
Salgai Sanz Enea Kultur Etxean abenduaren 12tik aurrera
Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du. Igande batean Marikixkur gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da.
Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hara non etxera itzultzen diren hiru hartzak eta hantxe aurkitzen duten neskatoa…
XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du GluGluk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuko dira.
Antzezlan honekin, haurrek eta familia osoak norbanako bakoitzak intimitaterako duen eskubideaz eta elkarbizitzarekiko errespetuaz hausnarketa egingo dute. Iturria: http://www.glugluproducciones.com/
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina