9:00etarako sintoniarekin ohiko sarrera baino alaiagoa. Eguraldi epela eta eskolari jai kutsua dario. Eskailera eta korridoreetako hormak txantxangorriz bete zaizkigu....eman hegoak euskarari!
Aurtengoa berezia izan da, 1. eta 2. mailakoak Beldar Gosetia ikustera joan dira Modelora eta 6. koak Planetarium-a. Handienak eta txikienak falta zaizkigu beraz. Tarteko guztiek osatuko dute bada goizeko irratsaioia.
Gaurkoan bereziki Imanol Urbieta omendu nahi dugu. Saioan zehar 3. mailakoek, Imanolek
sortutako abestien zergatia azalduko digute modu bitxi batez.
5. mailakoek Manu Urbietarekin eta 4. mailakoek Jaione Eskuderorekin elkartu dira, lehenxeago ikus ahal izan duzuen bezala.
Bukaera aldera, esandako kontuei buruzko galdera bana egin zaie mailaka erantzuteko. Hauek izan dira asmatutako talde irabazleak: 3.D, 4.B eta 5.D. Sari gozo-gozoa jaso dute gela osorako.
Irrintzi lehiaketari dagokionez, 3. mailatik Alaine Uranga izan da. Saioa Mateo 4.mailatik eta Mikel Larrañegi 5. mailakoa. Zaindu eztarri horiek! Bikain egin duzue eta!
Ondoren frontoian elkarrekin kantatu ditugu aurretik ikasitakoak: Behin Betiko, Txoria nintzela, Mac Mikel, Euskal haurrak bagoaz, Bizitza kantu bat da eta Oihu bat entzun da.
Eguna borobilduz herri kirolak eta pelikula projekzioak arratsaldez.
BEGEL
2016/12/07
EUSKARAREN EGUNAREN KRONIKA
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina