BEGEL

2017/03/28

20. Korrikaren abestia

Xabier Zabalak sortu du 20. Korrikaren abestia, Zirkorrika. Hitzak Uxue Alberdik  sortu ditu. Bideoan ageri dira baita ere, Oreka TXko kideak txalaparta jotzen eta Koldo Arakistain zarauztarra malabareak egiten. Korrika eta zirkoa batzen ditu: ekilibristak, funanbulistak, eskapistak, pailazoak, ilusionistak eta malabaristak ageri dira bideoklipean. Aurreko sarrera batean esan genuenez, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere hartu dute parte grabazioan eta  musika Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote.
Otxandion hasiko da Korrika martxoaren 30ean, eta Iruñean bukatu apirilaren 9an.
Hona hemen Zirkorrika abestiaren hitzak:
Hizkuntzaren malabaristak,

akrobatak, trapezistak,


herri honen ilusionistak…


bidera atera gara, mundura atera gara,


herriz herri igaroko gara!



Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

Bi urteko ekilibristak,
su-irensle optimistak,
jaiotzetik ilusionistak…
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Atso-agure kontortsionistak,
pailazoak, eskapistak,
euripean ilusionistak…
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

Ahots kordan funanbulistak,
fakirrak ta alkimistak,
ofizioz ilusionistak…
bidera atera gara,
Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara!

Bizirauten espezialistak,
bi buruko aktibistak,
bihotzaren ilusionistak…
bidera atera gara,
herriz herri ibiliko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina