
Jarduera Arkamurka natur taldeak, Zerynthia tximeletak babesteko elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak antolatu dute, gazteek ingurunea ezagutu eta maitatu, errespetatu eta zaintzeko helburuarekin. Modu horretan, natura ondarea aurrerantzean ere gozatzeko aukera bermatuko da.
Aurten Zerynthia tximeletak babesteko elkarteak parte hartu du, proiektu berri eta polit bat martxan jartzeko: desagertzeko arriskuan dagoen tximeleta hori hazteko behar dituen zuhaitzak, zumarrak, landatu dituzte, beren loreak behar dituelako bizitzeko. "Zumarrak desagertzen ari direnez, tximeleta mota hori ere asko ari da murrizten", adierazi du Ingurumen Departamentuko zinegotzia den Gloria Vázquezek.





iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina