BEGEL

2017/03/10

Gipuzkoako Eskolarteko Ibilaldi Neurtuak

Igandean egingo dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Ibilaldi Neurtuak. Urtero legez, probintziako eskualde ezberdinetan egingo dituzte probak, aldi berean. Urola Kostakoa, hain zuzen ere, Zarautzen izango da, eta Pagoeta Mendizale Elkarteari egokitu zaio antolatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren babesarekin. Gainontzekoak Irunen, Andoainen, Bergaran eta Ormaiztegin egingo dituzte, herri bakoitzeko mendizale taldeek antolatuta. 
Ohi bezala, bi ibilbide izango dira aukeran: bata motza, 6,5 kilometro ingurukoa,  eta bestea luzea, 11 kilometrotakoa. Parte-hartzaileak 08:30etik 09:00etara bitartean bilduko dira Iñurritzako zelaian. Hori izango da aurtengo berrikuntzetako bat; izan ere, aurreko ibilaldi neurtuetan Gazteleku paretik irten izan dira. Behin bakoitzak parte hartzea baieztatu eta gero, guztiak elkarrekin abiatuko dira. Lapurdi kaletik San Frantziskora joko dute, eta ondoren malekoira helduko dira.

Ibilbide luzea egingo dutenek 3 ordu eta erdi izango dute itzulia egiteko, eta motza aukeratzen dutenek, berriz, 2 ordu eta erdi.
 Parte-hartzaileek 3-5 lagunez osatutako taldetan banatuta egingo dute aukeratutako ibilbidea. (+)
Oinarriak eta planoa

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina