BEGEL

2017/03/17

Marijane Minaberry eta Gloria Fuertes

1917ko uztailaren 28an, jaio zen Madrilen Gloria FuertesAurten ospatzen da haren jaiotzaren mendeurrena.
1926ko irailaren 7an  berriz, Nafarroa Behereako Banka herrian, Marijane Minaberry. Otsailaren 23an hil da 90 urtez, Bordelen. 
Biak utzi dute  literatur jarduera oparoa , batik bat haurrei zuzendutako olerkiak...
Gloria Fuertesek telebistako “Un globo, dos globos, tres globos” eta "La cometa blanca" programetan presentzia handia izan zuen. Urtean zehar ekitaldi ugari izango da bere omenez.
Oraintsu egitekoak ziren Marijaneri (Feminismoa eta literatura lotzen dituen Sareinak taldea eta Aldude, Urepele eta Bankako Adur euskara elkarteak). Azkenean data atzeratu eta maiatza-ekainerako utzia zuten. Pena agertu dute: “Nahiz eta jakin bera ez zela etorriko omenaldira, senideek haren obra ezagutu dugunon aitortza helaraziko zioten. Pena da, sarri gertatzen den bezala, omenaldia joana dela egingo diogu”.

Antzezlanak, ipuinak, komikiak, eta batez ere, olerkiak idatzi zituen. Hain justu, ezaguna egin zen Oskorrik haren 23 olerki musikatu eta “Marijane kanta zan” diskoa argitaratu zuenean.

Lan horretan oinarrituriko ikuskizuna herriz herri eman zuten Oskorrik berak eta Kukubiltxo antzerki taldeak.
Urte haietan izendatu zuten ohorezko euskaltzain eta  Euskal Idazleen Elkartearen ohorezko lehendakari. Orduantxe izan zuen oihartzun zabala Hego Euskal Herrian.
Irakaskuntzan zein idazkari lanetan ibili zen, baita aldizkari batzuetan kolaboratzaile bezala ere, eta kolaborazio hauen bitartez bere sorkuntza propioak argitaratzen hasi zen. Prentsaz (Basque Eclair”, “Sud Ouest”) gain, hainbat irratitan ere jardun zuen. 
Pilotaria ere bazen. Bere hiru ahizpekin aritzen zen jokoan, neskek pilotan egiten ez zuten garaian.

Bidegileak bilduman eskaini zioten alean ikus daiteke nolako ahaleginak egin behar izan zituen herri txiki batekoa izanik ikasketetan aurrera egiteko.
Hiztegigintza ere landu zuen Minaberrik. Manuel Mitxelenaren eta Piarres Lafitten laguntzaz, bi hiztegi landu zituen: Grammaire basque pour tous eta Dictionnaire basque pour tous.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina