
Ikasgeletan gaia landuko da eta 8rako, ikasle bakoitzak bi kartulina more prestatuko ditu: bata norbere etxeko leihoko kristalean ipintzeko eta bestea, ikastetxean bertan, inguruko dendetan edo familiako beste norbaiti eramateko.
Martxoaren 8an bertan, giza katea egingo dute udaletxe inguruko kaleetan eta 11:45ean foruen plazan parekidetasunaren aldeko manifestua irakurriko dute udaletxeko balkoitik ikastetxe guztietako ikasleek. Eskoletan ere antzeko ekintzak gauzatuko ditugu.


iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina