Apirilak 02, Igandea 11:30-Autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa.
Datorren igandea, Autismoaren Inguruko Sentsibilizazioaren Nazioarteko Eguna da, eta Urdinduz ibilaldi solidarioa egingo dute Munoan hasi eta bertan bukatuta, Gautena elkarteak antolatuta eta udalaren babespean.
Egun 850 bat pertsona laguntzen ditu Gautenak. Horien artean, Zarautzen 30 bat pertsonek dute trastorno hori, eta Urola Kostan, berriz, 100 bat lagun.
Gautena elkartea "erreferentea da autismoaren diagnostiko eta tratamentuari dagokionez" eta trastorno mota hori duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzen dizkie: psikologo eta psikiatra zerbitzuak, gela egonkor zerbitzuak, etxebizitza eta aisialdiarekin lotutakoak ere. Gurasoen formakuntza, taldeentzat saioak, aisialdirako jarduerak antolatzen ditu.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina