Biztanleriaren % 20 mintzo da frisieraz, Herbehereetan, Alemanian eta, neurri txikiagoan,Danimarkan.
Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da. Frisiarrek kultura eskubide batzuk badituzte Holandako estatuan (hizkuntza ofiziala da frisiera lehen mailako eskolan); Alemanian ez zaie inolako ofizialtasunik onartzen eta Danimarkan (1.000 frisiar inguru) hizkuntza eskubide indibidualak onartzen zaizkie.
Gure Ikas Komunitateen projektua eta berarekin, Tertulia Dialogikoak, Talde Elkar Eragileak, Ikasle laguntzaileak, Bilera mixtoa eta Twining plataforma digitalari buruzko informazioa jaso dute. Hasierako elkarjartze batean, Zuzendaritza taldea, Twining plataformako irakasle arduraduna eta gure ingeleseko irakasleek egin diete harrera eta emandako azalpenen laguntzaz, kokatu eta talde txikitan eskola barrena ibili dira geletan zehar, ekintza desberdinak ezagutuz.
Haur Hezkuntzara ere joan dira batzuk LHko 6. mailako Ikasle Laguntzaileek jolasak antolatu eta txikiekin ibiltzera.
Berriz ere, elkarjartzea egin ondoren, Bilera mixtoa egin dute, geletako arduradunekin eskaileretako igo-jaitsierako oin kolorea erabakitzeko. Aipatu bertakoak eta etorritakoak bikain ulertu ahal izan zirela guztientzat arrotza zen ingelesez.
Oso gustura etortzen direla gure eskolara aitortu digute irakasleek. Datorren urterarte? Gure aldetik, kantak dioen bezala OROKIETAKO ATEAK
DENONTZAT ZABALIK,
ZABALIK DAUDE.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina