BEGEL

2017/12/05

Durangoko azoka 2017


Hementxe dugu Durangoko Azoka, abenduarekin batera. 6tik 10era, 10:30etik 20:00etara egongo da zabalik Landako Gunea, euskal musikaren eta literaturaren erakusleiho izango dena.

400 nobedade eta 200 kultur ekitalditik gora Sormenaren Lurraldean.
Guztira, 240 standetan banatuko dira euskal sortzaileek aurten argitaratutako lanak. Horietako hamasei auto-ekoizpenak izango dira.
Sormenaren Lurraldea DA! leloarekin, kultur eragile guztiak batzen dituen espazio moduan agertu eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak... aldarrikatu nahi ditu Azokak.


Aurtengo kartelaren egilea Jose Antonio Sistiaga margolaria da. Irudiak "unibertsoaren sorrerara egindako bidaia" iradokitzen du
Argitalpenei dagokienez, 257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari eta 5 bideo aurkeztuko dituzte 52. edizio honetan. Gainera, bisitariek jokoak, agendak edota egutegiak aurkituko dituzte bertantxe.
Azpimarratzekoa da, abenduaren 8an Argizaiolaren errepasorako eta sormen beka aurkezteko "Omentzetik Ereitera" ekitaldia egingo dutela, 20:00etan, San Agustin Kultur Gunean. Argizaiola Sariaren ordezko ekitaldia izango da hori.
                                                                  INFO + (EUS)   | +INFO (CAS)
          


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina