BEGEL

2017/12/21

OLENTZERO ESKOLAN

Olentzero etorriko da gaur, osteguna, Haur Hezkuntzako umeengana psikomotrizitate gelara.

22an, ostirala, urtero bezala, 
gabonetako kantak abesteko elkartuko gara ume guztiok HHko eraikuntzan eta ondoren, ikasle, irakasle eta animatzen zareten gurasook kalez kale ibiliko gara giroa alaitzen.
Lehenbizi, 9:45ean, LHkoak Haur Hezkuntzako jolastokira joango gara.
Zikloka banaturik ibilbide desberdinak egingo ditugu herrian zehar:
- HH4 eta HH5:Andatza eta Itxas Lurreo parkea.
- LH1 eta 2: Zelai Ondo, Mitxelena, mondra    eta Eroski.
- LH3 eta 4: Alde Zaharra  .
- LH5: Eguneko zentroa eta alde zaharra.
- LH6: Zaharren Egoitza eta alde zaharra..
     
Txandaka,  txistorra jango dugu bi jangelatan-

KANTAK: Alaken-Horra Mari Domingi-Kax-kax atarian-Olentzero,Gabonak,gabonak-Hator,hator-Ole, Olentzero

Eguraldi txarra egingo balu HHko ordutegia eta tokia mantendu egingo dira eta LHkoek frontoian abestuko dute 10:15etan.



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina