BEGEL

2017/12/09

Mila esker DENOI: 30.000 goratik bisita!!!

Orokieta Herri Eskolako liburutegi-mediatekak pauso handi bat eman zuen 2013-14 ikasturtean. OROKIETAKOMEDIATEKA blogarekin hasi genuen gogoz eta kemenez, gure leiho digitala. Liburutegiko hormak zeharkatu eta  mundura zabaltzeko asmoz hasi ginen interesatuta zeundeten guztioi ongi etorria emanez. Bertatik gure jardueren berri eman eta zuen ekarpenak jasoz, topaleku atsegin bat izatea nahi dugu, eskolako erreferentea.

Lau ikasturte pasata
30.000 bisitako langa gaindituta, Mila Esker denoi!

Jakin badakigu beste eskoletakoak ere sartzen direla gurean eta pozten gaitu. Aurrera jarraituko dugu lanean!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina