BEGEL

2017/12/02

EUSKARAREN EGUNAREN KRONIKA

Aurten Euskararen Eguna igandez egokitu zaigula eta ostiralean ospatu dugu eskolan. Ostiral jai kutsukoa eta ELURRA!! Negua hasteko 20 egun falta, baina eskolaratzerako bazterrak zurituta! Hau ez zegoen gure egitarauan iragarrita! Gure hondartza zurituta:sare sozialetan harridura eta poza eragin duen irudietako bat izan da goiz partean. 
9:00etarako, irekierarekin batera, hizki handiz apaindu dugu fatxada. Haur Hezkuntzako hesian banderatxoak jarri dituzte.

 Aurreko egunetan arazoak izan ditugu irratitik transmititzeko, baina 9:30etan hasi dira LH6ko Nahia eta Iker, Xabier irakaslearen laguntzarekin mikrofono aurrean argi asko beren ahotsa aireratzen.

Aurten BERTSOLARITZAri eskaini diogu irratsaioa. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian partaide izan den Nahikari Gabilondo elkarrizketatu dute LH5ekoek.Txapelketaren ibilbide osoa ari dira jarraitzen, eskolako horma-irudietan puntuazioak eta bertso aipagarriak nabarmenduz.
2. ziklokoaETXEBELTZ Bertso eskolaren berri eman digute. 
Tartean, ikasleak sortutako bertsoak, Balearenak eta Lehiaketarako frogak. Bukatzeko, hain maitea bihurtu zaigun Irrintzi lehiaketa. Geletatik etorritako ordezkariak dotore aritu dira irrintzika.


1.ziklotik,2A-koak izan dira irabazleak. Bi bertsotan aipatzen ziren bi animalien izenak asmatu dituzte. 
3. ziklotik, 6D-koak jaso dute saria. Lau bertso artean, talde ospetsu batena izendatu behar zuten eta errez ezagutu dute HUNTZAren Aldapan Gora zena.
2. ziklokoak saririk jaso gabe geratu dira. Igeriketa saiotan dabiltza eta bi gela besterik ez zeuden eskolan,...eta ez dute beraiei jarritakoa asmatu.
Ondoren, hotzari gogor eginez, frontoian kanta, dantza eta kalejira, giroa berotzeko!
Arratsaldean, 2. ziklokoek egin behar zituzten Herri Kirolak bertan behera geratu dira eta aterpean ikusidituzte film ezberdinak giro goxoan.



 
 Aste bukaera guztian jarraituko du festak herrian.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina