BEGEL

2017/12/21

Jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide eta gomendioak

Hil honen 7ako sarreran, Jostailu egoki bilaaipatzen genuen jostailu egokia aurkitzeko garrantzia. Jolasaren bitartez besteekin erlazionatzen ikasten dute umeek. Horregatik oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa”.

Gabonetan,  opari erosketa garaia izaten da eta horrelako galderak sortzen zaizkigu:“Egokiak al dira oparitzen ari naizen jostailuak? Egokiak al dira estereotipo eta aurreiritziak baztertzeko? Egokiak al dira haurren garapenerako? Harreman aberasgarriak sustatzeko balio al dute?”.
Hori kontuan izanda, Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak eta Prebentzio Zerbitzuak elkar lanean, jostailuen aukeraketa zuzena egiteko gomendio gida sortu du beste urte batez.
Gida hau Zarauzko eskoletan banatu dute:
“Gidan, hezigarriak, dibertigarriak eta gustukoak izango dituzten jostailu eta jolasak aukeratzeko pausoak zehazten dira, ondoko irizpideak kontuan izanik: talde lana bultzatzen dutela, denbora luzez interesgarriak izango direla, genero banaketarik egiten ez dutela, eta irudimena bultzatuko dutela”.
Saretik ere deskargatzeko aukera izango da: www.berdintasunazarautz.wordpress.com edotawww.prebenzioa.wordpress.com webguneetan.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina