BEGEL

2017/12/04

ETXEBELTZ eta MOTXIAN: bertso eskolak

Bertsolaritzaren euskarri baditugu bi bertso eskola herrian:

 

ETXEBELTZ da Zarauzko haurren bertso eskola.

1988an sortu zen Ikastolan, eskolaz kanpoko ekintza bezala bertako hiru irakasleren ardurapean.
Bertsolaritzarekiko zaletasuna transmititu nahi izan zitzaien haurrei giro jatorrean.
Sendotzen zihoan heinean, zaletuen kopurua ere hazten joan zen eta Bertso-eskola bezala eratu zen. Bertso-eskola honi Iñurritzan zegoen Salbatore Mitxelenaren jaiotetxearen izena egokitu zitzaion: ETXEBELTZ.
Ikastolan bertan indartu ahala, herriari zabaldu zitzaion, eta ateak zabalik ditu ikastolako ikasle ez direnentzat ere. Besteak beste,  Aner Peritz, Nora Eizagirre eta Jon Aizpiroz ikaskideak bertan ibilitakoak dira. Aukera paregabea baita, hitzekin eta bertsoekin goxatu eta jolasteko.

Egun, oso ezagunak ditugu ETXE-BELTZ bertso-eskolak emandako fruituak, bertara joaten diren ikasleak, bertsolaritza gure kulturaren euskarri bezala ikusiz eta maitatuz eta bere emaitzak dastatzeaz gain, plazagizon eta emakume trebatuak bilakatzen ari zaizkigula maiz frogatu baitute.
Bertso eskolahonetatik irtendako ikasleen artean MOTXIAN, gazteentzako bertso eskola berri bat eratu zen. 20 urte bete ditu aurten, 1997an sortu baitzen; gazte eta helduen bilgune bihurtu da.Denboraldi honetan jende asko pasa dira bertatik, Mantxi, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia eta beste asko eta asko. Urtean zehar bertso saioak antolatzen dituzte, Santa Eskea Elkano inguruan... Uztaileko Bertso astea bertan sortu den giro bikainaren adierazle dugu. 
 
Zarautzek baditu bi bertsolari txapeldun haundi: Basarri eta Andoni Egaña
Ea hemendik aurrera ere, gure herriak bertsolaritzan indartsu jarraitzen duen!!!!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina