BEGEL
2017/12/07
JOSTAILU EGOKI BILA
Nola jakin zein diren jostailu egokienak? Hautaketa onena egiten laguntzeko, Udaleko Parekidetasun sailak eta Prebentzio Zerbitzuak elkar lanean, aukeraketa zuzena bideratzeko liburuxka banatu zuten.
Bertan, jolas hezigarri, dibertigarri eta gustukoen izango dituztenak aukeratzeko pausuak zehazten ziren. Hemen kontuan hartzeko ezaugarri batzuk:
talde lanak bultzatzen dutenak, denbora luzez interesgarri izango direnak, genero banaketarik egiten ez dutenak eta irudimena bultzatzen dutenak .
Oraingoan genero banaketarik ez izateko ahalegin bat dakarkizuegu, beti kontuan eduki beharreko gaia baita: oso ezaguna den jostailugile marka batek gizakiaren historiari buruzko bilduma bat atera zuen. Oso diru gutxigatik jostailu bat eta liburu bat eros genezakeen kioskoetan. Oso interesgarria iruditu zitzaigun hasieran, bildumako pertsonaia historiko guztiak gizonezkoak zirela konturatu arte.
Hori zela eta, pertsona batek historiako emakume garrantzitsu batzuen jostailuak apaindu zituen eta hemen daukazue emaitza:
Guztira 24 panpin dira, baina zerrenda amaitezina da… Txalorik beroena gure partez artista honentzat.
Iturria: baloreak.blogspot.com.es
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina