Udazkenero Antzoki Zaharra eta bere inguruak festa bilakatzen dira fantasiazko eta beldurrezko zinemazaleentzat. Egun batzuetan zehar, urteko genero-film onenak, erakusketak eta bestelako jarduerak elkartzen dira Donostian, eta kaleak kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betetzen dira.

1816ko udan, Lord Byronek Percy Bysshe Shelley poeta eta bere emaztea, Mary, gonbidatu zituen Suitzako bere udako etxera. Egun ekaiztsuak izan ziren eta etxean zeudela, Byronek mamu inguruko kontakizun bana sortzea proposatu zien gonbidatuei. Erronka hartatik sortu zen Frankenstein-en istorioa. Mary Shelley idazleak, 18 urte baino ez zituela! Bi urte geroago, 1818an, argitaratu zuen eleberria "Frankenstein edo Prometeo Modernoa" izenburuarekin.
https://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema/osoa/5704770/fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-donostiako-astea-2018-frankenstein-ardatz/
https://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema/osoa/5948596/donostiako-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-astea-informazioa-/
https://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema/osoa/5948596/donostiako-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-astea-informazioa-/
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina