BEGEL

2018/11/09

ZATOZ EBU TXANGORA- Igandean

IBILBIDEA IGANDEAN, Azaroaren 11a, Aiten-Etxetik hasita 9:30etan

Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailak sustatutako egitasmoa da. Udalerria inguratzen duen 11,7 kilometroko ibilbide batek osatzen du eta hainbat interes gune lotzen ditu, besteak beste, Iñurritzako biotopoa; Asti-Iritako hezeguneak; Tejeriako haltzadia; Igerain eta Mutxio parkeak; eta Garate-Santa Barbara Natura 2000 Sarea osatzen duten Zingira basoa, Santa Barbara, Vista Alegreko parkea, hondartza eta bere ingurunea.
Hiru ordu eta erdiko ibilbidea oinezkoentzat egokituta dago eta familian, lagunartean edota bakarrik paraje ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du. Tarte batzuk bizikletaz egin daitezke, betiere, lehentasuna daukate oinezkoak. Ibilbide luzeaz gain, ibilbide laburragoak ere egin daitezke.


Herritarren istorioak
EBU egitasmo bizia da, datozen hilabeteotan herritarrekin batera moldatzen, berritzen, aldatzen, hots, aberasten joango dena. Udala, bere aldetik, bideak berritu edota moldatzeko inbertsioak egiten ari da.
Zenbat gertaera, pasadizo, anekdota jazo ote dira txoko horietan? Ziur gaude zarauztarren oroitzapenetan gordeta daudela horietako asko eta asko.
Ezagutu nahi ditugu haurtzaroko oroitzapenak, gaztaroko amodioa istorioak, heldutasunera iristean egindako aurkikuntzak edo bertan izandako anekdotak. EBUean gertatutako istorioak ezagutzeko gogoz gaude, bidali zurea!





             http://urolakosta.hitza.eus/2017/12/27/panel-informatiboak-jarri-dituzte-zarauzko-                       eraztun-berde-urdinaren-ibilbidean/
             https://zarauzkohitza.eus/zarautz/1537456983967-eraztun-berde-urdinaren-inguruko-                 eskuorria-eta-webgunea-sortu-dituzte

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina