Uztailaren erdialdera hasi zituzten lanak Orokieta Herri Eskolan, eskolako jangela eta sukaldea berritzeko. Jangela prest gelditu zen ikasturtea hasterako, eta aldaketari esker, umeek bi txandatan jaten dute, hiru txandatan beharrean. Horretarako jangela handitu dute, eta txanda bakoitzean 202 umerentzako tokia dago. 400 haurri ematen diote jaten bertan. "Aldaketa garrantzitsua da, lehen bazkaltzeko denbora askorik ez zutelako umeek; bi ordu eta erdian hiru txandak jan behar zuten. Orain, patxadaz bazkaldu dezakete, eta mahaiko ohitura onak erakusteko aukera ere badugu..." -dio Arrate Ugalde zuzendariak.
Jangelari bi zati erantsi dizkiote. Batetik, eskuineko aldea luzatu egin dute, eta bestetik, lehen irratia eta Guraso Elkartearen bulegoa zeuden tokiak jangelari eman dizkiote. Irratia goiko pisuetako batera aldatu dute.
Sukaldea berritu dute dagoenekoz eta orain makinak etasukaldeko elementuak jarriko dituzte. Tximinia berria ere estali dute ia osorik.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina