Indakeria matxistari buruzko III Jardunaldiak.
ZARAUTZ – 2018-11-08
Indarkeriak sakon-sakoneko eragina dauka hori jasaten duten emakumeen seme-alabengan.
Indarkeria matxista dagoen etxe batean izugarri handitzen dira nahasmenak dituzten adingabeen portzentajeak eta nahasmenon larritasuna: trauma osteko estresa, antsietatea, depresioa, portaera eta gizarte egokitzapeneko arazoak, somatizazioak, herabetasuna…

Prozedura Kriminalaren Legearen aldaketak bisitak etetera behartzen ditu organo judizialak edo, bisitekin jarraitzen badute, adingabeen osotasuna bermatzeko araudi bat aplikatzera. Indarkeriaren aurkako Estatu Itun berriak ere gai hau landu eta hobekuntza batzuk sartzen ditu.
Gai hori eztabaidatu eta aztertuko dugu jardunaldi hauetan.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina