BEGEL

2018/05/18

Aste bukaeran Xake festa

Dena prest, biharko Xake Festarako eskolako frontoian. Ikus:orokietakomediateka.blogspot.com.es/2018/05/xake-festa.html
Aurten ere, Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako xake jokalari gazteek zita dute Zarautzen. Orokieta Herri Eskolak eta Zarautz Xake taldeak elkarrekin, eta Arnasa Gipuzkoaren laguntzarekin, antolatzen duten ekitaldi honetan parte hartzaileek xakeaz elkarrekin gozatu ahal izango dute.
Urtetik urtera toki ezberdinagoetatik etortzen dira gaztetxoak festa honetan parte hartzera. Zarautz Euskal Herriko xakelari gazteen topagune bihurtzen da. Xakeaz gozatu eta hainbat jolasetan parte hartu ahal izateaz gain, sorpresa atsegina ere izango da. Imanol Urbietak festa honetarako idatzitako abestia entzun ahal izango da lehenengo aldiz. Luze jo du grabaketa egiteak, baina prest dago jadanik. Eskolak eta Xake Taldeak eskerrak eman nahi dizkiete grabaketa horretan musu-truk parte hartu duten guztiei eta baita Kontxi Aizarnari ere, bera izan baitzen antolakuntzari Urbietaren azken lan hau helarazi ziona.
Txapelketari 10:30ean emango zaio hasiera, eta arratsaldean jarraituko du, sari banaketarekin, 18:00 aldera amaituko delarik.
Iturria:diariovasco.com
              Hitza

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina