Asteartean, maiatzaren 15ean, Antoniano aretoan. 19:30ean hasiko da bertsolaritza eta zientzia uztartzen dituen saio berezia.
Bertsozientzia bezala ezagutzen den ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu. Bizkaian hiru urtez antolatu eta gero, aurreneko aldiz egingo da Gipuzkoan. Jakinduriek Mundue Erreko Dau izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.
Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi bertsolariak batetik, eta Felix Zubia, Ainara Sangroniz eta Josu Lopez Gazpio zientzialariak bestetik, bat egingo dute Anjel Alkainek aurkeztutako saioan. Doan izango da sarrera.
DIPC (Donostia International Physics Center); UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra; ZarautzOn elkartea; Bergarako LaboratoriumMuseoa; Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarautzeko udalak dira antolatzaileak.
BEGEL
2018/05/14
Zientzia eta bertsolaritza uztartuta uztartzen dituen saioa
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina