Aurtengo Liburu asteko gai tematikoa, Ilegorriak haur eta gazte literaturan da. Istorio eta ipuinak asmatzerakoan protagonista ondo zehaztu behar da. Ilegorria izatea ezaugarri arrunta ez bada ere, ugariak dira literaturan horrelako protagonistak. Zergatik egiten dira hain erakargarriak haurrentzat?
Egile asko dira beren pertsonaiak laranja kolorekoak egituratzen dituztenak (Pippi, Viky, Teo, Ebelina Mandarina, Tintin, Obelix, Ron Weasley, Harry Potterren laguna...)
Genen kontua da. Ez dauka zer
ikusirik begitako kolorearekin, ezta arrazarekin ere. Badira beltzak, baita
asiarrak ere ilegorri direnak. Arruntenak eskoziarrak, irlandarrak eta
galiarrak dira. Baina Afrikako Rif
bailaran, marokiaren %10 ilegorria da eta beste hainbeste Errusiako Kazan
bailarakoak ere.
Historian zehar
Antzinako greziarren ustez, ilegorri bat hiltzen zenean banpiro bihurtuta itzultzen zen bizien mundura. Botere magikoak zituzten
Erromatarrak gorroto zieten. Izan ere, gogor kontra egiten zieten Europako herritar asko ziren ilegorriak: galiarrak, zeltak, normandiarrak...(Obelix, Vercingetorix,…) Hiltzen bazituzten, bere ileak pelukak egiteko gordetzen zituzten beren emazteei oparitzeko.
Ertaroan, ilegorri jaiotzea, sorgin, banpiro, otsogizona edo judutarra izatearen ikur zen eta Inozentzio VIII Aita Santuak, surtara kondenatuak izateko zerrendan sartu zituen.
Pertsonai ilegorri gehienak izakera fuertekoak, basatiak, indartsuak, hezigaitzak eta menderakaitzak dira. Ertaroko ipuin askotako pertsonaietan errotutako ideia izango da ziur aski. Naturako izaki asko ere ilegorriak dira: maitagarriak, elfoak, iratxoak, ondinak…Europa ifarraldeko kultura eskandinabiarretatik datozelako.
Berpizkunde garaian, irudi femenino ederrarekin elkartzen da, arte lan deigarriak sortuz: Venusak, Klimten emakumeak, Maria Magdalena, Gulliveren bidaietakoen pertsonaiak,…
Ideia kuriosoak guztiak, ilegorri izateak ondorio negatiboak ere ekarri izan dizkie: aspaldiko siniskeria hauetan oinarrituta, Hitlerrek XX. mende hurbilean ilegorrien arteko ezkontzak debekatu zituen, bere arraza eredua okertu egingo zelakoan.
Ingalaterran baztertuak ziren eta bullying kasuak ugariagoak ziren euren artean.
Kolorearen tonoa asko aldatzen da batzutatik bestetara...
Abantailak baditu, D vitamina
sorttzeko gai direlako eguzkirik ez egon arren. Baina kontuz ibili behar dute,
peka ugari sortzen zaizkie eta azaleko minbizia izateko arrisku handiagoa dute.
Ilea tindatzeko zailtasun handiagoa dute, anestesia gehiago behar izaten dute
operatu aurretik, sentiberagoak dira tenperatura aldaketei eta liztor ziztadei…
Garai eta kultura desberdinetan, ilegorriak estimatuak,
jaungoikoen pare gurtuak izan
dira batzutan, baina trufatuak eta irrigarri
ere utzi izan dituzte baita ere.
Batzutan desberdina izatea luxua
izango da, baina gehienetan kalte gehiago ekartzen du.
Iturria: CLIJ-Pelirrojos en la Literatura Infantil y Juvenil/ artikulua egokitua eta osatua
Iturria: CLIJ-Pelirrojos en la Literatura Infantil y Juvenil/ artikulua egokitua eta osatua
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina