Gaur hasi eta igandera artean, literaturzaleentzat hitzordu berezia izango da Zarautzen: X.Literaturia. (sakatu gainean blog honetan aurkezpena eta bideoa ikusteko).
Literatura eta arte disziplina ezberdinen arteko uztarketatik izango du. Izango du ere sortzaileen eta zaleen arteko topaketatik, eta izango du literaturaren ainguratzetik. 'Aingura' baita aurtengo leloa :liburu aurkezpenak, tailerrak, omenaldiak, emanaldiak... denetarik izango da.
Hasteko gaur ,Iñurritzako elkartean, mokadu bat hartu bitartean, poesia, ahotsa eta gorputza, bat eginda, 'Autobiographical' emanaldia. Zatoz! http://Literaturia.eus
Umeentzat ere:
Iaz haurren gunea atondu zuten estreinakoz Musika Plazako kioskoan, Jon Braunen Tipia izenez, eta aurten esperientzia errepikatuko dute, «are toki handiagoa eta egitarau oparoagoarekin». Maite Frankok, Miriam Mendozak eta Juan Kruz Igerabidek ipuinak kontatuko dituzte, eta irakurle txokoa ere jarriko dute, begirale batekin.Igandean, gainera, umeentzako Literattipia, literaturaren festa egingo dute, herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatuta. Alde batetik, liburu truke bat egingo dute haurrek, eta bestetik, Jesus Olaizola Txiliku idazle zarauztarra omenduko dute, haur eta gazte literaturan egindako ekarpenagatik. Joxean Artze zena dute gogoan Literaturiaren irekiera ofizialean.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina