BEGEL

2018/05/05

ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 2an, mundu mailan "Eskola Jazarpenaren aurkako eguna" 
Behin eta berriro entzuten dira honen inguruko jarrera desegokiak  eta lan handia daukagu geure aurrean.

Hau ez da irakasleon arazoa soilik. Familiek paper garrantzitsua daukate, eta batez ere, ikasleek eurek izan behar dute  protagonista. Argi dago nagusiok, bideratu behar dugula baina ikasleen kolaborazioa ezinbestekoa da. Eskola jazarpena eragiten duen pertsona agerian jarri behar da, bestela bere papera erreforzatzen da eta gero eta indartsuago sentitzen da. Hori sahiesteko, ikasleen laguntza behar dugu; informazioa premiazkoa da arazoan dauden guztiei lantzuntza eman ahal izateko. 

Bullying-a edo jazarpena zer den? Definizioa edo azalpena eman aurretik, argituko dugu zer EZ den: 
  • Liskarrak, desadostasunak edota eztabaidak ez dira jazarpena, normalean iragankorrak direlako eta azkar pasatzen direlako.
  • Adarra jotzea edo jolasean bortizki aritzea ez da jazarpena.
Jazarpena da ikasle berari behin eta berriz eta nahita min ematea. Biktimak zailtasunak izaten ditu erasotzailearen aurrean bere burua defendatzeko. Jazarpena pertsonaren eskubideen urraketa larria da beti, eta haren giza balioa eta duintasuna apaltzen ditu.

Mota anitzak daude, hurrengo bideoak oso argi azaltzen ditu. EZ ISILDU, MESEDEZ!    “Zure isiltasuna, bere indarra” 

Bi sarrera beherago ekarri genuen AUSARTEN KLUBA ipuina aproposa da etxean landu eta arazo honetaz jabetzeko.
iturria: baloreak.blogspot.com.es

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina