Zarautzen jaio zen 1951ean. Aurtengo Literaturian bere lan eskerga aitortu nahi zaio, igande eguerdian Musika Plazan ospatuko den ekitaldian.
1974ean irakaskuntzan hastearekin batera ekin zion idazteari, beharrak eraginda, materiale gutxi baitzegoen orduan irakurketa arloan, eta behin hasita, ezin utzi. Ondoren, eskolarako liburuak prestatzen aritu zen, zientziaren arlokoak batez ere.
Literaturaren alorrean, haur eta gazteentzat idatzi izan du Txilikuk, batik bat, baina helduentzako ipuin eta narrazio batzuk ere baditu.
Literaturaren alorrean, haur eta gazteentzat idatzi izan du Txilikuk, batik bat, baina helduentzako ipuin eta narrazio batzuk ere baditu.
Txilikuk estilo zuzen, erraza eta arrunta darabil.
Bere asmoa ez da haurra deskribapen luzeekin aspertzea,
entretenitzea baino. Haurra irakurtzen zaletu dadin nahi badugu egin behar duguna da
literaturara erakarri urrats laburrak baina zehatz eta ziurrak eginez.
Kontalaritzat du batez ere bere burua, ahozko literatura atsegin du: igarkizunak, kantu eta esaera zaharrak, jolaserako erretolikak, ahokorapiloak...
Eta oraindik txori asko omen dauka buruan eta gauza piloa esku artean.
Ondo ospatu igandean eta segi aurrera Txiliku!
Eta Txiliku izena nondik datorren?
Txiliku, Getariako bide hasieran zegoen auzo txiki bat zen, baserri gutxi
batzurekin.
Zamaiko Zuloa deitzen zaio orain txoko horri: Moilatik arroketara, Aiten etxe parean.
Garai batean untziolak zeuden, eta
garrantzia izan zuten (XVI. mende inguruan) itsasontzi, galeoi eta txalupa ugari eraiki baitzen bertan.
Duela 200 urte inguru erre egin zen,
eta bertako jendea Santa Marina kalera joan zen. Geroztik,
handik etorritako familia asko Txiliku dira. Ezizen kontua etxeak ematen du
askotan eta Zarautzen mordoska dira izen hori daukatenak.
Orain Itsas Lema eskultura dago bertan,
Narros palazioaren
ondoan, hortxen egon ziren Txiliku ontziolen omenez.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina