Urtero bezala, ostadarraren banderak jarriko dituzte ikastetxeetan eta udaletxeko balkoian Naizena naizela, onartua lelopean.
Astelehenean, maiatzaren 18an, Antoniano aretoan, arratsaldeko 18:30etan, "Transexualitatea haurtzaroan" gaiaren inguruko mahai ingurua izango da. Gaiarekin harreman zuzena duten hiru lagun: Chloe Cruz zarauztarra (16 urte ditu eta transexuala da); Ainhoa Arregi zarauztarra (11 urteko haur transexual baten ama da); eta Bea Server (Chrysallis elkarteko kidea, sexologoa eta haur transexual baten ama)

- Gaia hezkuntza arloan lantzearen beharra azpimarratzen da. LGTBI ikasleek "bazterketa eta jazarpena" jasaten dute maiz ikastetxe eremuan.
1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) homosexualitatea ezabatu zuen gaixotasun mentalen zerrendatik.
- Gertakari historikoa izan zen, eta aurrerapauso itzela sexuorientazio eta nortasun jakin batzuk gizartearen berezko aniztasunaren bereizgarri gisa aitor zitzan gizarteak berak. Azken hamarkadan, maiatzaren 17a LGTBI pertsonen (lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexualen) aurkako gorroto eta indarkeria mota ororen aurkako eguna bihurtu da.
- Legeak aldatu eta gizarteak aurrera egin arren, LGTBI kolektiboko pertsona askok jasaten ditu oraindik orain bazterkeria, estigmatizazioa eta indarkeria. EAEko gizarteak, beraz, bide luzea dauka aurrean, berdintasun egiazkoa eta eraginkorra lortuko badu. Zoritxarrez, aurreiritziak, uste faltsuak,estereotipoak, bazterketa eta gorrotoa oraindik ere gizarteko sektore askotan sakon errotuta daude.
- Bideo pare bat erantsi ditugu gai honekiko sentsibilizatzeko.
- "In a Heartbeat" - A Film by Beth David and Esteban Bravo
Levántate! no aceptes el acoso homofóbico ("Stand Up! Don't Stand for Homophobic Bullying")
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina