Kamishibai "Paperezko antzokia" da eta Japoniatik dator. Umeei ipuinak kontatzeko modu hau oso erakargarria egiten zaie. Eta oraingoan Jostuntxo ausarta ari gara kontatzen antzoki honetan.
Pertsona argia izatearen balioa adierazten da bertan.
Jostuntxo ausarta Grimm anaien istorioaren arabera, kolpe bakarraz akabatu zituen lantegian bera gogaitzen ari ziren zazpi euli.
Kopuruak harrituta, kalera atera zen
bere balentria kontatzera;
horretarako, gerriko batean “Zazpi kolpe bakarraz” bordatuz. Jendeak zazpi gizon
zirela uste izan
zuen. Jostuntxoaren ustezko
adore eta indarragatik, erregeak, han
zegoela jakitun, erresuma beldurtuta zuen erraldoi maltzur bat garaitzen bazuen, ordainetan,
erresumaren erdia eta
printzesaren eskua jasoko zituela agindu zion. Jostuntxo
ausartak oztopoak gainditzea
lortu zuen, trebetasun eta truku ugariri esker.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina