2018-05-18 museoen nazioarteko eguna
Edonorentzat da Museo bat. Ez da aditua izan beharrik gai batean edo bestean. Bakoitzak bere erara begiratu eta gozatuko du. Hainbeste museo mota daude!!
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, hona hemen Haur eta Gazteei zuzendutako bibliografia hautatua, eta beste baliabide batzuk.Paul Austerek esan zuen bezala “Ez baduzu begiratzeko denbora hartzen inoiz ez duzu ezer ikusiko”
Txikiok zein helduok aukera paregabea dugu hau beraz, artearen munduan sartu eta gozatzen hasteko. Ea, hartzen dugun denbora gure begirada berritzeko !
Gurasoak inplikatzeko irakurketa gida bat proposatzen dugu gaiari buruz,
-“Artea eta haur literatura: bibliografia hautatua 2018”.https://issuu.com/dk_liburutegiak/docs/20180518_museoen_nazioarteko_eguna_
- Gehiago ikasteko François Barbe-Gall egilearen gidaliburua eskuragarri dago: Barbe-Gall, Françoise: Nola hitz egin arteaz umeei.
- Komikia eta artearen arteko loturak aparteko aipamena merezi du. Horregatik gomendatzen dugu Peonza aldizkarian argitaraturiko artikulu pare bat: El cómic en los museos / Juan Gutiérrez Martínez-Conde Ponza. N. 124. zkia (2018ko martxoa) 51-57 orr.
Los pintores y pintura en el cómic. Juan Gutiérrez Martínez-Conde Ponza. N. 104. zkia ( 2013ko martxoa) 71-79 orr.
Albumak begiratuz eta irakurriz goza dezagun !
MARTA MAZA OTERO Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea Liburuzaina .
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina