BEGEL

2013/12/19

GABONAK


ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA

Dakizuenez, bigarren zikloko ikasleek euren Informatikako Tailerrean ASMATU ! izeneko aldizkari digitala egiten dute.
Blog honetatik jarraituko diegu argitaratzen duten aleen berri emateko. Oraingoan 28. alea prestatu dute, beraz, irakurtzeko gogoak sortzen baldin bazaizkizue, eskolako web orrian eskura duzue; edo beheko irudian klikatu.

http://www.orokieta.net/orokieta.php?seccion=3&subseccion=3&lang=eu

2013/12/18

EUSKARAGIDA 2013-2014





Aurten ere Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak euskal produktuen gida kaleratu du eta web orri honetan dugu on-line eskuragarri:

                               http://www.euskaragida.net/

Gabonetarako beste gida liburu bat.

Lehen Gipuzkoako eskola liburutegitako arduradunek sortutako gida ekarri genuen eta orain berriz, Bizkaiko ACEX programa osatzen duen lan taldeak gomendatzen duenaren txanda dugu bertan.

2013/12/14

VAPOR ti, VAPOR todos - Elkartasun kanpaina

Laugarren urtez, SM Fundazioak elkartasun kanpaina jarri du abian ume behartsuak ez daitezen irakurri ezinik geratu. 
Azken hiru urte hauetan, SM Fundazioak 320.000 liburu baino gehiago bidali dituzte Espainian zehar ospitale, aterpetxe, eskola edo liburutegi bidez han-hemengo haurrengana.
Zeuk ere lagun dezakezu Facebookeko Haur Literatura SM orrialdean sartu eta  gustuko duzula adieraziz  .


Astindu mingain hori eta kantatu gogotik!


http://coralea.com/saca-la-lengua-y-canta-por-gotzone-oiarzabal/

 Ejercicios prácticos para cantar y liberar la voz

Gotzone Oiarzabal logopedak idatzitako liburu interesgarria dakarkizuegu gaurkoan, hizkuntza arazoak dituztenen laguntzarako izango delakoan eta ahotsa nola bota behar den ikasteko egokia.

2013/12/05

2013/12/02

ASIER MAKAZAGA irakaslearen oroimenez

Azaroaren 26an egin genion, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleok, Asierri agurra, berak lana egiten zuen tokian, frontoian bertan, bertso eta kanten bitartez .
 Asier ez gaude zu ahazteko eta muxu handi bat bidaltzen dizuegu hemendik, bihotz-bihotzez pakean bizi zaitezen.

IRAKURKETA LANTZEKO ORIENTABIDEAK

Dokumentu honetan, EAEko ikasleei irakurtzeko gaitasuna modu eraginkorrean garatzen laguntzeko hainbat proposamen eta orientabide bildu dira, ikastetxeek jakin dezaten nola txerta ditzaketen irakurtzen ikasteko eta irakasteko prozesuak eguneroko jardunean.
Horrez gain, ikasle, irakasle eta familien egitekoak bideratu eta dinamizatu nahi da, heziketa prozesuaren protagonista guztiek batera lan egin dezaten helburu berak lortze aldera.

(Dokumentu hau atalka irakur daiteke, beraz, irakasleek, banaka nahiz zikloka, euren beharrizanen edo interesen arabera aukera dezakete irakurri eta jorratuko duten atala. Dokumentua osorik irakurtzen bada, berriz, ideia batzuk errepikatzen direla antzemango da; izan ere, Irakurketa Plana egiteko funtsezko alderdiak dira, eta argi eta garbi ezarri nahi izan ditugu. Hortik datoz errepikapenak.)



  Ikusteko egin klik hemen    

2013/11/29

Abenduak 3: Euskararen Nazioarteko eguna: #Mundiala Kanpaina

Mundiala da aurtengo leloa     

Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak egun horretarako prestaturiko kanpaina aurkeztu zuen hilaren 22an.
EiTBrekin lankidetzan burutuko den kanpaina, euskara mundiala dela erakustera dator aurten, eta etorkizunerako erronka erabileran dagoela azpimarratu nahi du. Sare sozialak erabiltzeko gonbidapena eginez, euskara mundiala dela ez ezik, munduan dagoela ere azalduko du kanpainak.
                                                    http://mundiala.net/ 



48. DURANGOko AZOKA

Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

Abenduaren 5etik 8ra izango da aurtengo Durangoko Azoka eta inoiz baino hedatuagoa egongo da Durangon. 8 gunetan zabalduko da Azoka eta honek eman die lelo berria zabaltzeko aukera 'Kulturaren plaza'. Hauek dira 8 gune horiek: Azoka, Areto nagusia, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara, Szenatokia. 

Izan ere, Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da DURANGOKO AZOKA. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera izango dute eta lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua edukiko dugu.

http://www.durangokoazoka.com/1/egitaraua/op,37


2013/11/27

IRAKURKETA gida 2013 GABONAK

Eguneroko bizimainatik oparitarako txanponik geratzen bazaigu behintzat , libururen bat ez dago inoiz soberan. Zer esangu dugu bada guk?
Hemen Gipuzkoako Eskola Liburutegiak -BEGEL- blogak proposatzen digun zenbait liburu. Animo!


                                  (Irudi gainean egin klik hobeto ikusteko)


2013/11/26

Azaroak 25 - Genero indarkeriaren aurkako eguna



Atzoko egunak bazuen gurean lehentasunezko gaia saminak harrapatuta.
 Hala ere, ezin pasa aipatu gabe, ezerk estali ahal izango duen ospakizun hau. Zoritxarrez eta biharamona izan arren, egunerokotasunean bizi duguna.

                  Hona hemen Kiriko taldeak eginiko irakur gida (ikusteko klikatu bertan).


.
 

2013/11/25

......................................OROIMINA..................................


Bihotzak barrua estutzen dit
eta irudi bat datorkit...
Irudi horrek burua kolpatzen dit
behin eta berriz.
Loak hartu ezin,
hitzik ez
eztarria lehortu baitzait,
eta begiak busti.
Zer egin
besarkada 
eman baizik.

2013/11/20

OSASUNA eta HEZIKETA

Bi webgune hauek iritsi arazi dizkigute Espainiako Pediatria Elkartetik, profesional eta gurasoentzat baliagarriak gertatuko zaizkigulakoan http://www.familiaysalud.es/
 Bai ezagutza edo kontsulta aldetik eta baita ohitura osasungarriak laguntzeko ere (elikagaiak, higienea eta osasun gaiak, loaren garrantzia, ahoaren garbiketa, jolas eta jarduera fisikoa, istripuen prebentzioa, osasun emozionala...)
Bigarren hezkuntzarako, http://www.familiaysalud.es/salud-joven , orriak baditu ere intereseko gai ugari material   gisa erabiltzeko gazte eta nerabeentzat. 

HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroaren 20an Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haurren eskubideak onartu zituen 1989ko konbentzioa oroitzeko. Hori dela-eta,zenbait erakundek ekintza desberdinak antolatzen ditu : ipuin kontaketa, tailerrak, antzerkia, musika, erakusketak, liburuak…
Baina munduan milaka umek beraien eguna dela ere ez dute jakingo, lanean jarraituko dute, gaixo edota gosez hiltzeko bidean. Gure gizartean bizi diren umeen eskubideak baino ez gara aldarrikatzen ari.
.

2013/11/12

IPUIN MUSIKATUAK

4. mailakoek ipuinak sortzen ari zaizkigu musika saiotan  Aran irakaslearen laguntzaz .
Héctor Berlioz-en SINFONIA FANTASTIKOAz musikarekin, DIPLODOCUSAREN HASERREALDIA ipuina ilustratu dute.
Oraingoan 4A eta 4Bko artisten ahotsez kontatuta datorkigu. Hurrengo batean lan bera egingo digute beste bi gelatakoek.
Ea bazareten ahots horiek ezagutzeko gai...





2013/11/04

LIBURU BERRIAK

Aste honetan jaso ditugun liburu berriak. Zain dauzkazue!

7tik aurrera
Itsas lami taldea misterio desberdinak argitzeaz arduratuko dira.

8tik aurrera

 9tik aurrera
 10etik aurrera

2013/10/31

EUSKADI LITERATUR SARIAK

Hona hemen, sail bakoitzean irabazle gertatu diren lanen eta idazle, marrazkilari edo itzultzaileen izenak:
  • Euskarazko literatura: Martutene, Ramon SAIZARBITORIArena
  • Gaztelaniazko literatura: Aquella edad inolvidable, Ramiro PINILLArena
  • Euskarazko literatura itzulpena:Tom Sawyer-en abenturakIñaki MENDIGUREN eta Sara J. TURTLEk itzulia
  • Literatura lanaren ilustrazioa: Tropecista, Elena ODRIOZOLArena. 
Joan zen asteartean aldiz, honako  sail hauetako irabazleen berri izan genuen:

  • Euskarazko haur eta gazte literaturan: Tximeletrak, Xabier OLASOrena.
  • Gaztelaniazko haur eta gazte literaturan: saria eman gabe gelditu da.
  • Euskarazko saiakeran: Oi Europa!”, Jon SUDUPErena
  • Gaztelaniazko saiakeran: Ese idioma raro y poderoso, Iban ZALDUArena.
  Saritutako askok 
  lehendik ere jasoa 
  dute sari hau.

 

Guk hemen Xabier Olasoren "Tximeletrak" aipatu nahi dugu bereziki.
Haurrentzako poema liburu bat da, "euskal tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu eta berrikuntza poetiko jostarinarekin datorkiguna",epaimahaikoen hitzetan .
2005ean ere jaso zuen Euskadi Literatura Saria, atal berdinean, «Pupuan trapua» liburuarekin.  Olasok formarekin ere jolas egin du: Mendizale bati buruzko poema behetik gora irakurri behar da, karramarroarena eskuinetik ezkerrera, goitik behera eta behetik gora egiten du zaldiko maldikoarenak...
                                                                        ZORIONAK!!!                            

2013/10/28

ASTERIX ETA PIKTOAK, gidoigile eta marrazkilari berriekin






    Aro berri bateko lehenengo albuma dugu hau eta hainbat hizkuntzatan argitaratu da batera, euskaraz tarteko. Goscinnyren desagerketaren ondoren, Jean-Yves Ferri da gidoilari berria eta Didier Conrad marrazkilaria.
   Dena den, muina ez da askorik aldatu, Ferri eta Conradek eutsi egin baitiote urteetan mamimutako estiloari: protagonista asko eta asko lehengo berak dira, eta beste hainbeste marrazkien itxurari dagokionez ere.
   Eskozian kokatua dago eta 'Asterix eta piktoak' du izenburu.
Galiar ausartak Adrianoren harresitik (oraingo Eskozia) haratago dauden lurraldeetara bidaiatu eta han aurkitu dituzte erromatarrei izu handiena sortzen dien herrialde bat, pictoak (gizaki margotuak)  erromatarren hitzetan.