BEGEL

2018/12/11

Gazteentzako irakurketa kluba

  • Irakurketa klub honetan Ikastetxe ezberdinetako jendea elkartzea da helburua, literaturaren harian, neska-mutilen artean irakurzaletasuna sustatzeko.
    Gaur, abenduak 11, asteartea, 17:30etan,beste saioi bat:

  • Anne Franken egunkaria" - Anne Frank.
    Ibai Ferreraren gidaritzapean.


Lekua: Sanz Enea kultur etxea

2018/12/10

GRUFALOA


Lehen ziklokoentzako beste jardunaldia: 
Oraingoan, Grufalorekin gatoz. Ezagutzen duzue animalia hau? Ez beldurtu, gure inguruko basoetan ez dugu aurkituko eta. Grufalo du izena eta gure ipuineko animalia berezia, besterik ez da.


Ai ene! Hau larria!
                                 Hemen da GRUFALO ikaragarria!



Haur literaturan ipuin klasikoa dugu honako hau: Julia Donaldson-ek idatzia eta marrazkiak Axel Scheffer-enak dira. Eta bertan sagu maltzur argi batek basoko arriskuen aurrean adimena nola erabiltzen duen erakusten digu. Ikasiko ote dugu guk ere adimena erabiltzen zailtasunen aurrean?
Liburu formato honek ez dakar ipuin osoa, Grufaloa txotxongilo-panpin bat besterik ez baita. Baina hemen behean kontatzeko modu aproposa hiru hizkuntzetan. Hiruretan hizkuntzaren trataera oso egoki darabil, errima eta errepikapen politekin. EuskarazEgoitz Lasa aktore zarauztarra bikaina ipuina kontatzen

Saia gaitezen goiko urdinezko hitzak geure umeekin errepikatzen:



Gaztelaniaz ere oso ondo errimatuta eta kontatua:



Ingelesez ere, animatuz gero: 

2018/12/06

Poesia zer da?


Idoia Torregarai


Usurbilgo umoregilea dakargu blogera:


Etxeko txikiei poesia zer den galdetu diet, eta hauxe erabaki dute: "puskatutako ipuin bat da".
Eta poesia egin dutela iruditu zait.


Eskertzekoa da, gutxitan egiten baitugu topo emakume umoregile euskaldun batekin.
Barretartia blogarekin hasi zen, 2012an, ikastaro batzuk ematen ditu, eta badira urte batzuk plazaz plaza dabilena.  Umoreak ahalduntzeko balio izan diola aitortu du, bizitza ikusteko beste modu bat dela.   

Aktoreak egon dira, Kontxu Odriozolatik hasita, edo Bi eta bat-ekoak... Badago tradizio bat antzerkian. Hor daude, baita ere, Aitziber Garmendia, edo Onintza Enbeita, baina gutxi dira oraindik, eta, umoregile etiketarekin, gutxiago.
              
'Bakean dagoena bakean utzi' bakarrizketa bi ahotsetara sortu dute Mirari Martiarena Iraolak (Oiartzun, Gipuzkoa, 1986) eta Idoia Torregarai Martijak (Usurbil, Gipuzkoa, 1974) . Euskara, umorea eta generoa dira saioaren ardatzak, euren egunerokoan ere ardatz dituztelako.
Ahoan bilorik gabe, eta, batez ere, gelditu gabe hitz egiten dute. Biak baserrikoak, kazetaritza ikasitakoak, umorezaleak eta umorea lantzen dutenak... euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak...
Plazer bat !
Bakean dagoenari bakean utzi: itxura guztien arabera, ez dute inortxo ere bakean utziko.

2018/12/04

53. DURANGOKO AZOKA. DA!

Abenduko lehen egunetan, aurten 5etik 9ra arte, euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.
53. edizio honetan, 158 argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte, erakunde eta banatzailek parte hartuko duten gunean, 247 stand egongo dira eta horietan 439 nobedade aurkitu ahal izango ditugu: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko 1 eta 23 bestelakoak. Autoekoizleen plaza ere izango dugu bosgarren urtez, eta 17 autoekoizle egongo dira bertan".
Aniztasuna izango da, hain zuzen ere, aurtengo edizioko egitarauaren ezaugarri nagusietako bat. Bertan aurkitu, ikusi, entzun, ikutu eta sentituko ditugu azken asteetan aurkeztutako diskoak, liburuak, ikus-entzunezkoak, kontzertuak eta emanaldiak.
Sortzaile berriei begira, Azokak ildo berria abiatu du aurten: Durangoko Azokako Sormen Beka. 








2018/12/03

Euskararen egunarekin amaitu da Euskaraldia

Euskaraldiaren amaierak bat egin du Euskararen Egunarekin
Gure hizkuntza ospatzeko ekitaldi ugari egon dira Euskal Herri osoan. 
Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatu da: Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen baita abenduaren 3an.
Guk ere eskolan ospatu dugu alai giroan: kantuan, dantzan, herri kiroletan eta pelikula politekin gozatuz.




  


2018/12/02

ASPERGER sindromeari buruzko film laburra

El Síndrome de Asperger (informazioa sakatuta) es un trastorno catalogado por muchos de los que lo sufren como una simple forma de ser de la que aún queda mucho por conocer. Sin embargo, en la actualidad se ha propuesto incluirla dentro del trastorno autista en la nueva versión del Manual Diagnóstico de Trastronos Mentales (DSM-V)(ikus sakatuta).

Entre las desventajas principales de este trastorno de conducta se encuentran las dificultades en la interacción social, la comunicación y la expresión de sentimientos y la escasa empatía que los afectados sufren y como consecuencia de ello, se sienten rechazados, incomprendidos por la sociedad e, incluso, solos. 


  • Mary and Max film australiarra, oskar batekin saritutakoa, arrakasta haundikoa
  • izan zen publiko eta kritika espezializatu aldetik ere. 
  •   Iturria:  https://lecturadialogica.blogspot.com/search?q=+Mary+and+Max