BEGEL

2014/12/18

GABONETAKO OPORRAK

Badatoz oporrak! Arnasbidea izan daitezela guztiontzat!
Bestela izaten ez dugun astia ere hartu dezakegu eta ea egiten diogun txokotxoren bat denbora ezean alboan utzitako liburuari...
Olentzero protagonista den hiru jolas
jarri ditugu hemen goxa ezazuen! Egin klik bertan eta Ondo pasa!

 Olentzero 1 
 Olentzero eitb 
Gabonetako izarra 


http://mmarisc62.wix.com/gabonetan-abesteko
Musika gelan abestutakoak ere, WIX (*) honetan bildu ditugu. Abesti bakoitzaren gainean klikatuz gero, kantaren doinua izango duzu.Eztarriak berotu eta kantatzera! EGUBERRI ON abeslari guztiei!! 

(*) Wix honen iturria: Talaia Bordari Mediateka.



SIMPSONDARREN 25. urteurrena

Atzo, abenduaren 17, hain ezaguna dugun familia honek, 25 urte bete zituen telebistan.
Matt Groeningek sortutako marrazki hauek arrakasta handia izan dute mundu osoan, 45 hizkuntzatan ematen dute!

OROKIETA LOMCErik gabeko Ikastexe demokratikoa.

Euskal Herriko hezkuntza-eragile guztiok oro har, ikasle, familia, langile eta beste hainbat erakundek argi adierazi dugu Wert ministroak inposatu nahi digun LOMCE hezkuntza-erreformarekiko aurkakotasuna. Blog honen hasieretan, 2013ko urriaren 27an, azaldu genuen geuk ere kontrako jarrera hau.
EAEko 170 ikastetxe publiko baino gehiagoetako eskola kontseiluek bat egin dute “Eskola publiko demokratikoak. LOMCErik ez!” kanpainarekin eta LOMCErik ez aplikatzea adostu dute euren eskola kontseiluetan. (Orri honetatik ikus dezakezue kanpainara atxikitu diren ikastetxeen zerrenda eta arrazoiak).
LOMCEk erabaki ahalmena kentzen die eskola kontseiluei, kontsulta-organu bihurtuz eta erabaki garrantzitsuenak hartzeko ahalmena zuzendarien eskuetan soilik  utziz.


2014/12/16

ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA

Bigarren ziklokoek Informatika Tailerrean ASMATU ! aldizkari digitala lantzen jarraitu dute. Oraingoan 31. alea aurkezten digute. Eskolako web orrian irakur daiteke edo beheko irudiaren gainean klikatuz.

http://www.orokieta.net/orokieta.php?seccion=3&subseccion=3&lang=eu

2014/12/15

"PLATERO Y YO" - 100 urte

100 urte bete dira PLATERO ETA BIOK Juan Ramon Jimenez-en lanik ezagunena argitaratu zenetik. Patxi Ezkiagak 2008an, egin zuen lan paregabe honen euskarazko azken bertsioa. 
Horrela hasten da: Platero txikia da, iletsua, leuna, guztiz biguna kanpotik, hain guria da, erabat kotoizkoa, hezurrik ez duela emateraino,...
Liburu xamurra, merezi du benetan! Ez da bereziki haurrentzat egina, baina haurrak ere, astoa bezain protagonista dira bertan.
Ostiralean, Google-k Plateroren mendeurrena gogoratzen zigun bere doodle-n. 
 
Mendeurren hau ospatzeko, Euskadi irratian Jose Luis Padronek aurkezten duen Lizardiren baratza programak oso saio interesgarria egin zuen . (Klik eginda entzun dezakezu).

Autorea: JUAN RAMON JIMENEZ
  • ISBN: 978-84-89212-91-6
  • EAN: 9788489212916
  • Argitaletxea: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
  • Hizkuntza: Euskera
  • Edizioa: 2008

PUBLIZITATEA DA...

Bai, ezer baino lehen abixatu iragarki bat izanik ere, gurasoentzat interesgarria izan daitekeela bertan dioenak...
.

JOSTAILUEN INGURUAN



JOLASAK  haurren garapen mentala, fisikoa, emozionala eta soziala ahalbidetzen du. Hezitzaileek (gurasoak, irakasleak...) lekua, denbora eta jolasean aritzeko lagunak eskaini behar dizkiogu haurreei.
JOSTAILUEK  jolasa garatzen laguntzen dute eta irudimena, fantasia, eta sorkuntza  sustatzen dituzte. Horrenbestez, garrantzitsua da jostailuak arretaz aukeratzea.






EL JUEGO posibilita el desarrollo mental, fĂ­sico, emocional y social de niños y niñas. Los educadores y educadoras (madres, padres, profesorado...) tenemos un papel esencial como facilitadores del juego. Debemos ofrecerles espacio, tiempo y compañeros y compañeras para jugar. 
LOS JUGUETES ayudan al desarrollo del juego y potencian la imaginaciĂłn, la fantasĂ­a y la creatividad. Por tanto es importante elegirlos cuidadosamente
Iturria: Domingo Agirre liburutegia

2014/12/12

ANTZERKIA INGELESEZ

Ostiralero, 2. zikloko ikasleen artean. tailerrak egiten dituzte, 3. eta 4. mailakoak nahastuz, ikasturte guztian zehar langintza desberdinak ezagutuz: josketa, baratza, dantza, aldizkari digitala, pintura, papiroflexia eta... beste hainbaten artean: Antzerkia ingelesez! Bi kolpe harri batez!
Gaurkoan horren erakusgarri,The enormous turnip (Arbi erraldoia) dakarkigu, Beñat irakaslearen laguntzaz eta honekin batera iaz, Arantxaren laguntzaz egin zutena ere sartu dugu.

2014/12/11

Gabonetarako iradokizunak

Eta, oporrak gainean ditugula, urtero bezala, ikasle eta gurasoentzako gida desberdinak bildu ditugu. Ea zerbait interesgarria aurkitzen duzuen!
Azpian klik eginez, Galtzagorri Elkarteak bildutako hainbat gida aurkituko duzue.
 Liburu gidak, Galtxagorri elkarteak egina.
Web honetan  liburuak, jokoak, filmak eta bestelako produktuak aurki daitezke.
http://www.katalogoa.org/
Eta eskola liburutegitako lankide batek prestatutakoa:





2014/12/06

DURANGOKO AZOKA

Hementxe dugu Durangoko Azoka, abenduarekin batera. Aurten, 5etik 8ra.
Inork ezin du zalantzan jarri euskal kulturari egiten dion ekarpena. Data honetan, Durango, produktu ugariren erakuslehio bihurtzen baita: 500 sortzaileren nobedadeak eta 150 ekitaldi  (zuzeneko emanaldiak, solasaldiak, hitzaldiak eta irakurketak).Aurtengo edizioak iaz baino zazpi erakusmahai gehiago izango ditu, 245 guztira eta Okzitaniako kultura izango da gonbidatua. Gainera, gogoetarako gune berri bat sortu da aurten eta instagram argazki lehiaketa bat ere antolatu da.  
Ekoizpen zabal honek, saturazio puntua ere sortzen du, urte osoan arreta handirik jartzen ez diogunean. Ez dezagun ahaztu orain plazaratutako produktuak iraungitze datarik gabeak direla.
 Azokako orria ikusteko egin klik bertan.    
Ekitaldien egitaraua hemen

                    



     

2014/12/05

OROKIETA IRRATIA-FM 93.0

EUSKARA, ETENIK EZ DUEN HARIA izan da aurtengo Euskararen Nazioarteko
Eguna.Hau dela eta, irratsaio bikaina sortu dugu: normalean, gela bakar bat arduratzen bada saio bakoitzeko, gaurkoan eskola guztiak hartu du parte eta bizitasuna zerion eskolako edozein zirrikitutatik. Eskailera gora eta behera, ikasleak bere txanda erreperatzen noiz zegokien hitz egiteko edo irrintzia botatzeko  garaia. Urduritasun puntua ere nabaritzen zitzaien eta nola ez, ilusio handia. Guk hemen denak aipatu ezineta lan hau gorpuzten eragin zuzena izan dutenak adieraziko ditugu:
Koordinatzaile: Gari eta Xabier irakasleak.
Teknikari: Sara Omaro eta Aitor Zulaika.
Aurkezle: Antton Larrea eta Maialen Oliveri.
Goiz xelebrearen testuaren irakurleak: Andoni,Arantxa, Iñaki, Jexux Mari,Mari Asun eta Olatz (azpeitiarra, zarauztarra, aldaztarra, ondarrutarra, aretxabaldarra eta ataundarra)




Irrintzi irabazleak: LH1: Alaine Uranga; LH2: Uxue Sorreluz; LH3: June Uranga; LH4: Izar Uria; LH5: Beñat Arrillaga eta LH6: Pablo Salvador.
Zorionak parte hartzaile guztioi eta ez ahaztu irrintzia borta aurretik eztarria berotzea komeni dela.
Saio honen ondoren frontoiko kantaldia, disko festa eta herri kirolak etorri dira.
Atarramentu hau aldian behin egiteko baino ez bada ere, ziur egon eskolan egunero biziko garela euskaraz.


 ..................

2014/12/04

ADI !!!!! TRIBUAREN BERBAK saioaren data aldaketa.

 6 D koekin grabatutako Tribuaren berbak saioa, abenduaren  
 
7an eman beharrean, abenduaren 10ean, asteazkenean, izango dela adierazi digute, ETBtik,ordu berean, 10:30 etan edota egunean ezingo bazenute ikusi, eitb.com/blog/euskara atalean sar zaitezkete.

2014/12/03

ANDUrekin solasean: LILURA















5. mailakoek Euskararen eguna dela eta Anjel Lertxundi, Andu, eskolara ekarri eta elkarrizketa bat egitea pentsatu dute, hobeto ezagutzeko asmoz. Izan ere, bere liburu asko dauzkagu liburutegian eta 6. mailako tertulietan berak idatzitako "Ezkutuko maitea" irakurtzen dugu.
Euskarak izan duen idazle oparo eta onenetakoa, latinarekin zer ikusia duten hizkuntzak menperatzen ditu (gaztelania, frantsesa, italiera, katalana, portugesa, galiziera,...). Irakasle, idazle,gidoigile,...hitz joko zalea  eta makina ipuin,aho korapilo, txiste eta kanta bildu eta sortu dituen gizon nekaezina dugu Andu.
Hasieran urduri geunden baina berehala lasaitu eta elkarrizketa giro xamurrean jarraitu genuen. Gehien gustatzen zaion hitza lilura dela esan digu eta horrela utzi gaitu berak ere, liluratuta, bere jardun gozoarekin.
Hemen bakarrik laburrean egindakoak adieraziko ditugu eta gorago duzue osorik entzuteko aukera.(14/12/07).
Hitz gutxitan:
- Euskarari jarriko zeniokeen kolorea? Oriotarra naizenez, horia.
- Euskaraz gehien gustatzen zaizun hitza: lilura.
- Zarautz hitz batean: kabia.
- Haurtzaroko zapore bat: antxoarena.
- Lagunekin lotzen duzun jolasa: futbola.
- Behin baino gehiagotan ikusitako pelikula: Casablanca.
- Sute batetik salbatuko zenukeen liburu bat: Tomas Mannen Mendi majikoa.
- Kirola esan.. eta zer datorkizu burura? Egun hauetan, kirolaren inguruan egiten diren astakeria asko.
- Eta esaten badizut...OROKIETA? Nire biloben eskola.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte! Gure eskolako ateak beti zabalik izango dituzu.

2014/12/02

ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Egunaren atarian, eskolan eratu dugun egitaraua azaltzera gatoz:


EUSKARAREN EGUNA – 2014/12/3
 EGITARAUA

 - 9:05 10:30 - IRRATSAIOA: Kantak, elkarrizketak (Andu Lertxundi eta ingeleseko Carmen irakasleari),lehiaketak (irrintziak zikloka), "Goiz xelebrea" testuaren irakurketa  bertako irakasleek beren jaioterriko hizkeran egina, erreportaiak (Durangoko azoka, Euskara batuaren sorrera, Etwining)
Saio anitza eta entretenigarria izango dela pentsatzen dugu.
 - 10:45 – FRONTOIAN ABESTU:
  LH: *GUK EUSKERAZ, *OIHU BAT ENTZUN DA,  ABERRIAREN MUGAK, *BEHIN BETIKO, *EUSKAL HAURRAK BAGOAZ
  HH:  1-*EUSKAL HAURRAK BAGOAZ 2-*BEHIN BETIKO 3- *OIHU BAT ENTZUN DA  4- *GUK EUSKERAZ
 
HH
10:45 -ABESTERA JAITSI. GERO DANTZA TA KALEJIRA PATIOAN.
 ABENDUAK-4:  HH5 – 10:30(2talde) 11:30(2talde) (MUSIKA GELAN):   SENTITU, PENTSATU, EKIN URFLAXEKIN.
LH1.ZIKLOA
11 – 11:30-  MUSIKA FRONTOIAN
  PERU ETA OTSOA-Antzerki emanaldia-ezin izango da egin, antzezlarien arazoengatik. Horren ordez,
 ARRATSALDEZ PELIKULA IKUSI -LIBURUTEGI ETA MUSIKA GELAN.
 
LH2.ZIKLOA
11 – 11:30- MUSIKA FRONTOIAN.
ARRATSALDEAN HERRI KIROLAK.
  
LH3.ZIKLOA
12:00 – 12:30 -DISKO FESTA FRONTOIAN.
ARRATSALDEAN PELIKULA IKUSI GELAN


2014/12/01

liburu berriak-Desclée

Gaurkoan Desclée argitaletxeko berriak dakarzkizuegu, 2. eta 3. zikloko ikasleentzat pentsatuta. Munstro erraldoi eta beldurgarriak, duela ilargi askoko piztiak, galaxia arteko gatazkak, mukiak gustuko dituzten estralurtarrak, baso magiko eta misteriotsuak, zonbiak...
Guzti hauek dagoeneko prest daude mediatekan ZUEN ZAIN!!!