BEGEL

IRAKUR GIDAK

 

2016/10/18

MARTIN GRAY, Album zoragarria . ZURIÑE AGUIRRErena


Fun Readers argitaletxeak kaleratu du MARTIN GRIS album ilustratu liluragarria. Zuriñe Aguirre ospe handiko ilustratzailea da eta benetan edizio zaindua da honako hau. 
Dagoeneko beste bi titulu argitaratu dira aurretik:Aprendiz de fantasma(Jesus Lopez Moya eta Gallego Bros) eta  La cabra que no estaba( Pablo Albo etaGuridi ) + INFO .
Sentimentuz beteriko istorio xamur bat izateaz gain, proiektu interaktibo erakargarria ordenagailuan ikus ahal izateko.
Hementxe bertan datorren DEMOan sakatuz goza daiteke ipuinetaz.

2016/06/15

Biblioporrak 2016//Uda.


 Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko Udal Liburutegiek, Biblioporrak 2016” udarako irakur gida plazaratu dute.
Hemen adin guztietarako gomendatutako musika diskak, liburuak eta pelikulak ikusi ahal izango dituzu.
Uda partean zein oporretara eramatekoeskuragarri dituzu liburutegian.
Oraingoan, ESKOLA LIBURUTEGIAK BAI! leloa txertatu dute, eskola liburutegitako arduradum diren irakasleon alde. 


2016/06/15

IrakurLee 2016 . Donostia KulturaK proposaturiko irakurgida udarako

Aurten ere Donostiako Udal Liburutegi Sarea irakurketa gida argitaratzen du,  non gure irakurleek irakurketa gomendioak aurki ditzakete. Irakurlee 2016 gidan  azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak  agertzen dira.                                               

                                                                                                   Sakatu ikusteko
Haur saileari dagokionez 80 liburuen gomendio agertzen dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak
 –0 urtetik gora, haurtxotekan eskuragarriak.
– 6 urtetik gora, irakurketa gelan irakurketa txokoan.
– 7-8 urte bitartekoak, gometxa gorria dutenak.
– 9-10 urte bitartekoak, gometxa berdearekin.
– 12 urtetik aurrera, gometxa gorriarekin.
Helduei dagokienez, 40 gomendio eskaintzen dira genero narratiboan, 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.
Uda honetan goza ezazue beraz irakurketaz!


2016/05/25

PROPOSAMEN GEHIAGO UDARAKO

Udara begira, Clij aldizkarian egindako lanari esker,  2015etik hona argitaratu den haur literaturari begirada bat  botatzea proposatzen dizuegu: Liburu hautatuak hauek dira: 
 Lista de honor de CLIJ 2015 : los 100 mejores libros del año
 CLIJ. N.271 (mayo-junio 2016) p. 6-9 Gurekatalogoan
                                                 Iturria:               MARTA MAZA OTERO     

                

2016/05/25

UDARAKO GIDA

Urtero ohi den bezala hemen dakarkizuegu udarako BEGEL, Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogak proposatzen digun gida:


(Sakatu irudi gainean handiago ikusi ahal izateko)


2015/11/12

ELKAR-en UDAZKENEKO aldizkaria

ELKAR liburudendak atera du udazkenerako aldizkari berria, 41. alea.
Literatura eta kulturarekin lotutako argitalpen, berri, zenbait idazleren elkarrizketak, Oskorriren despedidari buruzko kontuak,... beheko PDFan ikus ditzakegu.

2015/12/10


LITERATURA KLASIKOA eskolan

Klasikoen garrantzia


Irakurzaletasuna sustatu beharraz hainbeste hitz egiten den garaiotan, ziur gaude irakurketarekin gozatzeko, literaturara zaletzeko ezinbestekoa dela liburu onak, hainbat irakurle-belaunaldiren galbahetik pasatakoak (klasikoak, alegia) irakurle berrienei eskura jartzeaItalo Calvinok esana da klasikoak eragin berezia duten liburuak direla, memoria indibidual edo kolektiboaren tolesduretan lekua egiten dutenak
Asmo horrekin hasi ginen iaz 6. mailan literatur klasiko tertuliak egiten, eta zabaldu dugu aurten ikasturte hasieratik 5. mailara. Beste mailetara zabaltzekotan ere erosi ditugu merkatuan dauden hainbat liburu eta jarri ditugu liburutegian eta beheko hormirudian ere erakusgai, eta tutoreen artean zabaldu ditugu aukeraketa egin ahal izateko. 

                                        





2015/12/21


Liburuak beste hizkuntzatan

Donostiako Haur Liburutegitik bidali diguten oharra:
Oporrak direla eta, jakin arazi nahi dizuegu liburu berriak iritsi direla liburutegira
ingelesez irakurtzeko

USBORNE reading programme (6 urtetik gora). Hona hemen aurkezpena:


2015/06/21

UDARAKO BESTE IRAKUR PROPOSAMENA


http://www.donostiakultura.com/images/publicaciones/IRAKURlee2015.pdf
Udako oporrak  ate joka ditugu eta ekintza askoren artean, irakurtzeko tartetxo bat ere izango dugu noski.
Aurrekoan GIPUZKOAKO ESKOLA-LIBURUTEGIEN gida ekarri genuen  eta oraingoan gure laguntzaile finak diren DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SAREAk proposatzen diguna dakarkizuegu adin eta hizkuntza desberdinetako liburu ugariekin. Aurrera! 
Disfruta ezazue irakurraldia!


2015/06/01

2015eko udako gida

Urtero ohi den bezala hemen dakarkizuegu udarako BEGEL, Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogak proposatzen digun gida:


2015/02/25

FAMILIA ANIZTASUNA: Irakurketa gida

a Arabako Ignacio Aldekoa Kultur Etxeak eta lankide ditugun Arabako Eskola Liburutegitakoak,¡En familia! izeneko gida argitaratu dute. 

Gidako sarrerako  hitzek argitzen dute gaur egungo familia aniztasun egoera:
"Une hauetan aldaketa bizkorrak bizitzen ari gara ia eremu guztietan; baita familietan ere. Dibortzioak gero eta ugariagoak dira, familia mota berriak eratzen dira, haurrak adoptatzen dira, baita lurralde urrunetatik ere, gurasoak sexu berekoak izan daitezke  eta gainera, egoera horiek guztial elkarri eragin diezaiokete".
Gida honen helburua ezagutzaren bidean laguntzea da. Egungo literatura aztertuz, familia aniztasunaren hamaika adibide aurkeztuko da: berregindako familiak edo familia konbinatuak, guraso bakarreko familiak, adopzioko familiak eta familia homoparentalak. Kontua ez da familia eredurik egokiena eskaintzea, baizik eta aniztasunaren normaltasuna nabarmentzea. Ezberdinak izan arren, denok dugula afektu beharra eta behar hori norberarentzat garrantzia duten pertsonekin betetzen dugula.
Sorta honetan, bai fikziozko bai dibulgazioko liburuak daude euskaraz eta gazteleraz.
                                          GIDA IKUSI

2014/12/11

Gabonetarako iradokizunak

2014/05/30

Eta, oporrak gainean ditugula, urtero bezala, ikasle eta gurasoentzako gida desberdinak bildu ditugu. Ea zerbait interesgarria aurkitzen duzuen!
Azpian klik eginez, Galtzagorri Elkarteak bildutako hainbat gida aurkituko duzue.
 Liburu gidak, Galtxagorri elkarteak egina.
Web honetan  liburuak, jokoak, filmak eta bestelako produktuak aurki daitezke.
http://www.katalogoa.org/
Eta eskola liburutegitako lankide batek prestatutakoa:



IRAKURKETA GIDAK- 2014 UDA 

 Udan edukitzen dugu inoiz baino gehiago irakurtzeko beta. Hemen doazkizue familia guztirako hainbat gida lagungarri gerta dakizkizuelakoan.


2014/05/22


TABUAK HAUR LITERATURAN

Tabuak haur literaturan' Eibarko Juan San Martín liburutegiak eta Ermuako udal liburutegiak argitaratu duten irakurketa gida bat da. Gidan gaika sailkatuta agertzen dira haur eta gazteekin batzuetan hitz egiteko zailak diren gaietaz argitaratutako hainbat liburu (adiskidetasuna, adopzioa, arrazismoa, bullina, heriotza, homosexualitatea, ...)
  EA BALIAGARRI ZAIGUN!




EUSKARA GIDA 2013-2014




Aurten ere Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak euskal produktuen gida kaleratu du eta web orri honetan dugu on-line eskuragarri:



BIZKAIKO LIBURUTEGIETAKO GIDA LIBURUA
Lehen Gipuzkoako eskola liburutegitako arduradunek sortutako gida ekarri genuen eta orain berriz, Bizkaiko ACEX programa osatzen duen lan taldeak gomendatzen duenaren txanda dugu bertan.
 
GABONAK 2013

Eguneroko bizimainatik oparitarako txanponik geratzen bazaigu behintzat , libururen bat ez dago inoiz soberan. Zer esangu dugu bada guk?
Hemen Gipuzkoako Eskola Liburutegiak -BEGEL- blogak proposatzen digun zenbait liburu. Animo!


                                  (Irudi gainean egin klik hobeto ikusteko)


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina