BEGEL

2018/06/25

GYNKANA ikasturtea amaitzeko

Iaz bezala, ikasturte bukaeran egiten zen Ibilaldi Neurtuaren ordez, GYNKANA egin dugu aurten ere.
6. mailakoek prestatu dituzte beste ikasle guztientzat gainditu ahal izateko frogak. Taldetako arduradunek mugikorrak eskutan QRz deszifratu behar izan dituzte froga horiek, eta egiaztatzeko argazkiak eskolan egongo den koordinatzaileari bidali dizkiote.
1. zikloko gelak eskola inguruko auzotan ibiliko dira.
3.,4. eta 5. mailetakoak letra eta kolorez sailkatu dira eta arduradun batzurekin herrian zehar sakabanatuko dira.
Talde baten zenbait argazki adierazle gisa:
Iruditan goza ahal izango dugu, ekintza eta froga desberdinen bi bideo alai hauetan: 

2018/06/24

KANONAK arabieraz

Txikitan denok ikasi dugu Anai Xanti kanona  jolas moduan, frantsesez, Frère Jacques. Inoiz baita gaztelaniaz ere, Fray Santiago,edo Hermano Santiago.
Musika saiotan 3. mailakoak hasi ziren honetan eta gure Aidah kuttuna, Siriakoa bera, arabieraz hasi zitzaigun abesten RAN NA JARAZU. Hemen 3Bkoak ikasitakoa!

2018/06/22

LAGUNTZAILE EKIPOA

Ikasturte bukaera iritsi da eta ezin joan gure liburutegiko laguntzaile izan direnen lan bikaina aitortu gabe.
Mila esker zuen laguntzagatik
Esker mila zuen iniziatiba eta borondateagatik.
Amets, Argia, Dare, June, Saioa, Laura,  Maialen,  Danel eta Harri. 
Mota askotako lanak egin dituzue: mailegu eta itzulpenak, beste irakurleei emandako orientabideak, liburu forraketa, erakusketa muntaien kolaborazioa eta txukun mantentzeko ardura hartu izan duzue,...
Bukaerako xahuketa lan itzela ere ezinezkoa litzateke, azken hilabetean errekreoroko eta arratsalde batzutako lan eraginkor hau gabe.Giro onean eta alai etorri izan zarete.Ziur naiz zerbaitetarako balio izango dizuela eta esperientzi hau gogoan izango duzuela. 
ZORTE ON opa dizuet 6. mailakoei ibilbide berrian eta 5. mailakoei animatu datorren urterako lan talde berriaren parte izateko.



    


 

 Argazkia egiteko garaian falta zitzaizkigun Laida, Lucia, Elena,...baina ez dugu zuen ezinbesteko lana ahazten.

2018/06/21

HANDITZEN HANDITZEN... 2008-2018

Zenbat bizipen, zenbat farre eta zenbat negar!
Guraso langile eta ekintzaile talde batek, etxean dituzten argazkiak pilatu eta gogoz aritu dira lanean oroigarri jori hau lortzeko eta gu guztiok gozatu ahal izateko!
Bejondeizuela!!!
Nork esango luke hainbeste urte pasa direnik!!!
Etorri ziren eta badoaz! Ondo bizi eta zorte on ibilbide berrian! Nahi duzuen arte! Hemen gaituzue!!

2018/06/20

Kantuan

Ikasle ohiak ere izaten ditugu tarteko, parte hartzera etortzen zaizkigun artistak. 6. mailan izan dugu Nora, gitarra lagun. Itziar, ama ere bertan izan da biolinarekin. Hiru bat kanta abesteko asmoz etorri, baina hain pozik zegoen entzule jendea,  non saioa gogotik luzatu duten. Mila esker eta nahi duzun arte, Nora!


Azken bilera mixtoa

Ikas Komunitateen proiektuan murgildurik, aldian-aldian bilera misto hauek egiten ditugu eskolaren kudeaketarako. Zuzendaria, ikasketa burua, idazkaria, gela guztitako ordezkari bana, Guraso Elkarteko kide bat eta Jangelako ordezkariak parte hartuz.  
Eskolan udan egingo diren obra garrantzitsuei buruz aritu ziren: Jangela, Liburutegi eta Irratiaren lekuz aldaketa,...
Badago zer egina!




2018/06/19

Matematika eta Pitagorasen monokordioa.

Urtero ere gurekin izaten dugu Itziar, 6. mailako Mikelen ama, gai interesgarriren batekin. Guraso hauen kemena urtez urte, Haur Hezkuntzatik hasi eta etenaldirik gabe, erakargarria den zerbait prestatu eta azaltzeko!

Oraingoan Babilonia lantzen ari zirela eta, Matematikaren sorrera eta bere garapenaren inguruan aritu zitzaigun, power point argi batean adierazita.

Ishango-ko hezurrak- 35.000 urte k.a. 
Afrikan, Nilo ibaia jaiotzen den ingurutan aurkitutakoak.

Gure kalkulagailu, eta antzinako abakoen aurretiko aztarna. Lehen artefaktu kontablea.
18 cm.tan agertzen diren ebakidurak aztertuta, ilargi faseei dagozkiola ondorioztatzen dabiltza. 
Lehen emakume matematikariarena izan daitezkela ere esaten da, hilekoaren zikloekin erlazionatzen dutelako.

Moscuko papiroa: 2000-1800 K.a
Piramideen bolumenazenbat harri behar diren

Egipto, Babilonia, Grazia, erroma, Txina, India, Arabia, Erdi Aroa, Errenazimendua, Frantziako Iraultza eta azkenengo bi mendetako garapenaren azalpena egin die.

Bukatzeko, etxean fabrikatu zuten tramankulu bitxi bat erakutsi die: Pitagorasen monokordioa, musikako notak afinatzeko erabiltzen zutena.

Monokordioa, hari bakarreko musika-tresna honekin, zubi higikorra desplazatuz, soinuaren altuera desberdinak lortzen dira. 
Gerora zubi higikorra teklatuaz ordezkatu zen, klabikordari hasiera emanez.



       

Irakurle onei saria

Aurten 6. mailara etorri zitzaizkigun Guatemalatik Andrea eta Alexa ahizpak.
Ikasturtean zehar liburu asko irakurri dituzte, 3. zikloko irakurle oparoenak izan direlarik. Opari bat merezi zuten eta Las crónicas de Narnia bilduma eraman dute. Ez galdu irakurtzeko ohitura!
2. ziklotik Mikel eta Laura izan dira liburu gehien eraman dituztenak etxera eta Laia 1. ziklotik!
BEJOINDEIZUELA!
Zuentzat ere udarako liburu batzuk opari!!

Iraizketa

Teresa, Julenen ama, iraizketa nola gertatzen den erakutsi zien esperimentu
baten bidez.    



 

Umearen jaiotza

Zortea da, gurea gero!
Aurreko sarrera batean azaldu dugu bideo bitartez guraso, senitarteko eta ikasle ohien partaidetza oparoa ipuin, kanta, olerki eta beste hainbat ekintzekin. 
Denak batera ezin eta apirilean hasita asko  luzatzen da partaidetza hau zorionez. Orduan sartu gabe geratutako ekitaldi batzuren aipamen batzuk dakarzkigu orain. 
Berriz ere, eskerrak eman beharrean gaude beraien ekarpenengatik.

Elisa, 5. mailako Iraiaren amari, urtero etortzen zaigulako bere lanbideko gai interesgarriaren berri ematera:

Bihotzaren taupadak
neurtzen aritu zen bukaeran gelako guztiei.



  

2018/06/18

XAHUKETA-EXPURGO

Datorren urterako asmo berriak direla eta, liburutegiaren ubikazioa eta antolaketa aldatzera doa. Eraikuntza berrantolatuko da, lana proiektu bidez programatzen hasiak garenez, Informatika gelak ziren lekuak egokituko dira horretarako, liburutegia ere bertan kokatuz.


Goiko solairura igo baino lehen, liburu xahuketa handia egiten ari gara.
LIBURUTEGIA ARINTZEKO ASMOZ, eta mahai gainean jarriko ditugu erretiratzera goazen helduen liburuak.

Asteartean eta Ostegunean, 11:00-13:00etara eta 15etatik 16:30etara liburutegia zabalik egongo da interesatzen zaizkizunak eraman ahal izateko.
____________________________

Dado que el próximo curso vamos a reubicar la Biblioteca en el piso superior, estamos retirando todas las novelas para adultos. 

El martes y jueves, de 11:00-13:00 y de 15:00-16:30 ESTARAN EXPUESTOS TODOS LOS LIBROS EXPURGADOS QUE VAMOS A RETIRAR.
Podéis venir y llevaros a casa los libros que os puedan interesar.


Aupa xakelariok!

Duela astebete Xake finalerako sailkatu zen Donostian  Gaztedi Kutxa torneoagure boskotea, torneoa taldeka baitzen. Gipuzkoa osotik etorritakoak, atzo Azkoitian zuten finala eta Zarauzko taldeak 3. postua lortu zuen. 
Zorionak boskote!!

 Xabier Aginaga, Aitor Altzibar,  Iñaki Altzibar, Jokin Artetxe eta Jokin Larrañaga!




                                       

2018/06/16

ONGI ETORRI HANDIEN ESKOLARA!!!

Urteroko legez, datorren ikasturtean LHko eraikuntzan hasiera emango dioten umeek bixitalditxoa egin ziguten, ostiralean Izaskun eta Hirune andereñoekin. Bezperan beste bi gelak etorri ziren Igone eta Marian andereñoekin.
Orain HH-5en dabiltzanak, leku berria ezagutu eta kezkak uxatzeko asmoz, eskola handiko jangela, gimnasioa, musika gelak, liburutegia eta hainbat ikasgela ikusten dituzte, begiak zabal-zabal eginda.
Animo! Uda ondo gozatu ondoren, 18-19ikasturtean hementxe ikusiko dugu elkar.



2018/06/14

AHOKORAPILOAK




       Udaran lantzeko...
 Jarri   mingaina   dantzan!

Anjel Lertxundi eta Antton Olariagaren Batbirulau! liburuan datorren aho-korapilo dibertigarriarekin hasiko gara.

Hiru mailatan sailkatu dugu elkarrizketatxo hau.
 Aukeratu zeurea eta irakurtzera!




    LEHENENGO ZAILTASUN MAILA:  
 Hemen bizi al da Patxi?  Bai eta ez, ez eta bai,
                                 Hemen hiru Patxi bizi baitira:
                                  Goiko Patxi teilatupekoa.
Erdiko Patxi, goiko Patxi teilatupekoaren azpikoa, eta
beheko Patxi, goiko Patxi teilatupekoaren azpiko Patxi erdikoaren azpikoa.
 Horiek Patxi asko dira.
Horiek ez dira ez Patxi asko, ez Patxi gutxi.
Horiek hiru Patxi besterik ez dira:
Patxi goikoa.
Patxi erdikoa eta
Patxi behekoa.
-------------------------------------------------------------------------------------
BIGARREN ZAILTASUN MAILA:  
 Hemen bizi al da Patxi Putxi?

 Bai eta ez, ez eta bai,
Hemen hiru Patxi Putxi bizi baitira:
Goiko Patxi Putxi teilatupekoa.
           Erdiko Patxi Putxi, goiko Patxi Putxi teilatupekoaren azpikoa, eta beheko Patxi Putxi, goiko Patxi Putxi teilatupekoaren azpiko Patxi Putxi erdikoaren azpikoa.
 Horiek Patxi Putxi asko dira.
 Horiek ez dira ez Patxi Putxi asko, ez Patxi Putxi gutxi.
Horiek hiru Patxi Putxi besterik ez dira:
Patxi Putxi goikoa.
Patxi Putxi erdikoa eta
Patxi Putxi behekoa.
---------------------------------------------------------------------------------------
HIRUGARREN ZAILTASUN MAILA:   
Hemen bizi al da Patxi Putxi Ibargutxi?
Bai eta ez, ez eta bai,
Hemen hiru Patxi Putxi Ibargutxi bizi baitira:
Goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoa.
Erdiko Patxi Putxi Ibargutxi, goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoaren azpikoa, eta
beheko Patxi Putxi Ibargutxi, goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoaren azpiko Patxi Putxi Ibargutxi erdikoaren azpikoa.
 Horiek Patxi Putxi Ibargutxi asko dira
Horiek ez dira ez Patxi Putxi Ibargutxi asko, ez Patxi Putxi Ibargutxi gutxi.
Horiek hiru Patxi Putxi Ibargutxi besterik ez dira:
Patxi Putxi Ibargutxi goikoa.
Patxi Putxi Ibargutxi erdikoa eta 
Patxi Putxi ibargutxi behekoa.
---------------------------------------------------------------------------------------------
Benga orain gazteleraz!

El cielo está enladrillado. ¿Quién lo desenladrillará? El desenladrillador que lo desenladrillare, buen desenladrillador será.




El arzobispo de Constatinopla se quiere Desarzobispodeconstatinopolitarizar quien lo desarzobispodeconstatinopolitarizara el desarzobispodeconstatinopolitarizador que lo desarzobispodeconstatinopolitarize buen desarzobispodeconstatinopolitarizador será.
Zer moduz?


IRAKURLEE IRAKURKETA GIDA. UDA 2018.

Aurten ere, Donostiako Udal Liburutegien sareak, bere ohiko irakurketa gida argitaratu du, udan ere irakurtzera animatuz.

Adin guztientzako gomendio literarioak topatuko dituzue.
120 izenburu bildu ditu, paperean irakurtzen dutenentzat, liburu elektronikoak irakurtzea nahiago dutenentzat. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin taldeen arabera antolatuak daude.
Ikusi/Deskargatu

Izenburuak Sareko Liburutegietan dituzue eskuragarri. Euskarri digitalean daudenak, e-liburutegian http://www.eliburutegia.euskadi.eus, eskuratzeko aukera dago. 
 "Irakurketaren plazera ez da naturala; bai, ordea, amets egiteko eta imajinatzeko dugun premia. Hortaz, haurrak, gazteak eta baita helduak ere irakurtzera animatzen ditugunean, haienganatu egiten dira hitz idatzietan gordeta dauden sentimenduak, lilura eta grina... "                                                                                                                (Kepa Osoro)                                   Sakatu goian ikus ahal izateko

Este  año, como es costumbre, la Red Municipal de Bibliotecas de San Sebastián edita la guía de lectura para animar a leer en verano. Podéis encontrar recomendaciones literarias para todas las edades
Recordad que los títulos están disponibles en la biblioteca.
Incluye algunos títulos en formato digital, disponibles en e-liburutegia
 

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/.

2018/06/13

Ipuin kontalaria asteazkenean.

Ikasturtea bukatzear dagoen honetan, Sanz Eneako aukera ederra ari gara gomendatzen gure ikasleei. 
Udan ere zabalik, zenbait une goxo eskaintzen digun txokoa bertan!. Bazkide egitea, paper bat betetzea bezain erraza da. 
Tarteka ekintza oso politak ere programatzen dituzte adin desberdinetarako. Adi
Gaurkoan, ekainaren 13an,
 "Ezberdin bezain eder",ipuina Nerea Ariznabarretaren eskutik.
Arratsaldeko 17:30ean, Sanz Enea bertan.
   

INOIZ EZ BERANDU!

Bere  bizitzako ilusioa zen: idazten eta irakurtzen ikastea. Polán (Toledo) herriko Felisa Tante ari zaigu:
 "Nere lagunak eskolara joaten ikusten nituen . Negar egiten nuen gogotik nik ezin nuelako. Amak senide txikiagotaz arduratzeko agintzen zidan. Egia esan, orduan, ez zen ume asko joaten herriko eskolara. Eskola nolakoa zen ere ezin argi esan...Soroa eta etxe artean pasatzen nituen egunak...umeak etorri ziren gero. Haiek bai, eskolara joan ahal izan zuten. Hazi ziren eta denak kolokatuta daude".
Gerra ondorengo garai haiek pasa ziren eta, azkenean, 80 urtez hartu zuen irakurtzen eta idazten ikasteko beta. Jubilatu Etxean hasi zen arratsaldero pozik lan berrian. Bilobekin praktikatzen zuen etxean... 
87 urterekin egunkaria hartzen du egunero eta bere semearen liburuak irakur ditzake harro.inoiz ez da berandu gogoa izanez gero!
       Iturria: TODA UNA VIDA ESPERANDO Rocío Sánchezencastillalamancha.es             

2018/06/11

Tomaxitaren etxe koxkorra-Denon etxea!

Asko gustatu zaien liburua! Ume txikientzat dirudien arren, Galtzagorri Elkarteak 8 urtetik gorakoentzat gomendatzen du. Egia esan une goxoak elkarrekin pasa daitezke: jolasteko eta istorioak asmatzeko aproposa, antzezpenak ere eginez.
Tomaxita da liburu honetako protagonista nagusia. Bere etxetxoa egin du Tomaxitak, eta bertan bizi nahi duen jende ugari hurbildu zaio. Pazientzia handia duenez, Tomaxitak etxera etorri zaion lagun bakoitzari gela bat egin dio. Baina azkenean hainbeste lagun bilduko dira bere etxean, berak ere lasai bizitzeko etxe bat egin behar izango duela. 
Liburu honek ilustrazio ederrak eta umoretsuak biltzen ditu eta ezusteko politak ezkutatzen ditu bere baitan. Izan ere, liburuan leihoak ireki daitezke, orri artetik etxeak ateratzen dira….

Izenburua: Tomaxitaren etxe koxkorra
Idazlea: Phyllis Root
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 2006
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Delphine Durand


2018/06/10

'El templo de las mil puertas' gazte literaturako aldizkaria


El Templo de las Mil Puertas doako eta bi hilabetetik behin plazaratatzenden gazte-literaturari buruzko aldizkaria da.
Aipamenak, elkarrizketak, erreportajeak eta liburuen berri ematen duena. Sarean dago aldizkariaren 63. alea. Helbidea ziztatuz gero, irakurri ahal izango duzu:
http://www.eltemplodelasmilpuertas.com/templo63/
                    
                                    Edukiak  
Entrevista a... Gema Bonnín
Entrevista a... Philip Pullman
Libros que no leerás en español (al menos por ahora) Love is the Higher Law
Reseñas por el mundo Mundo Umbrío
¿Solo para niños? Olga de papel
#PostureoClásicos Fahrenheit 451
Del papel a la pantalla Cada día
Autores de ayer Agustín Fernández Paz
El reportero recomienda... El blog de Cyrano
Reseñas de novedades Selección de libros comentados


2018/06/09

Errenteriara datorren urtean

Lekeition Eskola Publikoak elkarlanerako eta alaitasunerako lehengo igandean erakutsi zuen eredua herri guztietako ikastetxe guztietan lantzen jarraitu behar dugu aurrerantzeanZorionak eta egindako lanagatik! 😃
Hurrengo urtean Errenterian!! Eskola Publikoak proiektu argi eta sendo bat behar duelako, jarraituko dugu lan egiten! 💪