BEGEL

2016/03/20

IZAN LAGUNTZAILEA, EZ ZAPALTZAILEA

Hezkidetza projektuan murgilduta gaudenez, lelo hau erabili dugu eskola osoan bizikidetza osasuntsua sustatu asmoz. Hemen erakusgai geletan egindako horma-irudiak .

2016/03/18

UBIK. TABAKALERAko mediatekaren irekiera gaur.

Prestaketa lanetan hilabeteak eman ondoren, gaur irekiko dute Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia. Proiektu kulturala osatzeko falta zen azken zatia. Asteartetik igandera zabalduta ordutegi zabalean. Ubik, arte garaikidean espezializatua eta hiritar guztiei irekia.
Elkar gurutzatzen diren hiru ardatzetan garatzen da Ubik: ikasi, sortu eta gozatu. Ezinbesteko eta oinarrizkoak diren edozein liburutegiko zerbitzuez gain, ikaskuntza eta sorkuntza gaitasuna zirikatzen ditu, gaian espezializatutako publikoari nola pentsamendu garaikidean, arteetan, teknologian, ikus­entzunezko eta soinuan, eta bideojokoetan interesa duen pertsona orori zuzenduta dago.

                                                                                                              Irekiera programa 
                                 Iturria:  http://www.tabakalera.eu/eu/ubik-irekiera

2016/03/17

VII Edición del Premio El Templo de las Mil Puertas

2015eko gazte liburu onenak omentzeko VII.edizioa ospatu zen berriki.Aldizkari on line honek bere 50. zenbakia argitaratu du.
Sakatu behean aldizkaria kargatu eta ikusi ahal izateko, elkarrizketa eta artikulu interesgarriak datoz eta.
http://www.eltemplodelasmilpuertas.com/revista/50/


2016/03/16

HOLANDARRAK BIXITAN

Friesland  Ipar Itsasoaren hego-ekialdeko ertzean kokaturik dagoen eskualde bat da,frisiarren bizilekua dena. Beraien hizkuntza friesisch edo frisiera da.
Biztanleriaren % 20  mintzo da frisieraz,HerbehereetanAlemanian eta, neurri txikiagoan,Danimarkan.
Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da. Frisiarrek kultura eskubide batzuk badituzte Holandako estatuan (hizkuntza ofiziala da frisiera lehen mailako eskolan); Alemanian ez zaie inolako ofizialtasunik onartzen eta Danimarkan (1.000 frisiar inguru) hizkuntza eskubide indibidualak onartzen zaizkie.

Bertako unibertsitateko 4 irakasle eta hango Magisteritzako 31 ikasle etorri dira Deustuko unibertsitate bitartez, hemengo errealitate pedagogikoa ezagutzera eta Orokietako projektuekin interesaturik, astearte arratsaldean izan genituen bixitan. 
Gure Ikas Komunitateen projektua eta berarekin, Tertuliak, Talde Elkar Eragileak eta Twining plataforma digitalari buruzko informazioa jaso zuten. Hasierako elkarjartze batean, zuzendaritzako taldea, ikuskatzailea eta gure ingeleseko irakasleek emandako azalpenen laguntzaz, kokatu ziren eta talde txikitan eskola barrena ibili ziren geletan zehar.
Ondoren berriz ere, galderen txanda izan zen. Aipatu bertakoak eta etorritakoak bikain ulertu ahal izan zirela guztientzat arrotza zen ingelesez.
Bilbora joan aurretik hondartza aldera ibilalditxo bat egin zuten.
Gure kantak dioen bezala,
                                             EZBERDINAK GAREN ARREN 
                                                                              TEILATU BERA ATERPE
                                                                                  OROKIETAKO ATEAK 
                                                                                                                                                                                                         DENONTZAT ZABALIK DAUDE. 



  

2016/03/15

Tertulia kurrikularrak

Eskolako programazio orokorrean ere, edozein arlotan aplika daitekela tertulia dialogikoa azaltzera etorri zaigu 2. eta 3. zikloko irakasleoi, honetan aditua dugun Miguel Loza. Natur arloan, Matematikako problemetan edo Historiako testutan ere baliagarria dela erakutsi nahian aritu zaigu.

Gehiago jakiteko:
http://es.slideshare.net/1jornadasdeescuelamoderna/funcionamiento-de-las-tertulias-dialgicas-resumen
- https://irmadel.wordpress.com/2013/01/27/conversando-con-miguel-loza-las-tertulias-literarias-dialogicas/
- Gure blogean aurretik aipatutako tertuliak
tertulias curriculares dialógicas

2016/03/14

Irakurketa Errazean espezializatutako argitaletxe berria: ADAPTA. Nuevo sello especializado en la edición de libros de Lectura Fácil

Beheko sarreran Irakurketa Errazeko liburutaz aritu gara. Hemen gazteleraz helburu berdinarekin argitaratutakotaz informazioa.

Los libros de Lectura Fácil son una tipología de libros destinados a facilitar la lectura a personas con dificultades de comprensión lectora que no se pueden enfrentar a la versión original del texto: inmigrantes que están aprendiendo la lengua de acogida, personas que han sufrido algún tipo de patología médica que les ha disminuido la competencia lectora, lectores que sufren alguna deficiencia que les impide comprender con plenitud lo que leen (TDA, TDAH, disléxicos...).
ADAPTA publicará libros para niños y niñas a partir de Ciclo Medio de Enseñanza Primaria (colección Pandora) y para jóvenes y adultos (colección Titán). Las temáticas que podréis encontrar son: literatura fantástica, misterio, aventuras, ficción histórica, terror, que serán adaptaciones tanto de obras clásicas como de autores actuales. Todos los libros se publicarán en castellano y catalán.
Aquí presentamos el primer libro de la colección Pandora, EL CASTILLO IMPENETRABLE.
                                                                                                                                    Iturria:    Begel

2016/03/11

IRAKURTZEKO ESKUBIDEA

Irakurtzea plazer bat da, eta, gainera, aberasgarria. Jende askok, ordea, zailtasu-
nak ditu testu arruntak irakurtzeko… Horien irakurtzeko eskubidea bermatzeko,
Irakurketa Erraza ekinbidea sortu dute.  

Izan ere, populazioaren zati handi batek —%30ek, hain
zuzen ere— irakurtzeko zailtasunak ditu. Hori dela eta,
batzuek ez irakurtzea erabakitzen dute eta beste 
batzuek sufritu egiten dute: badakite irakurtzea plazer
bat dela eta aberasgarria dela, baina ezinezkoa zaie
irakurtzea.
Irakurtzea behar soziala, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea baimentzen duen goza-
mena da, ordea. Gainera, irakurketaren bidez, hainbat taldek gizarteratzea lortzen dute. Hori 
guztia dela eta, irakurtzeko zailtasunak dituztenei moldatutako liburuak, webguneak eta dokumen-
tuak prestatzen ari dira mundu osoan. 
Hemen ere, zenbait herritan irakurketa errazeko taldeak sortzen ari dira, eta
erreferentziazko liburu dendak ere badaude.
Irakurketa errazeko liburuek ezaugarri jakin batzuk dituzte: irudi deskriptiboak 
dituzte, testu guztiak ezkerretara justifikatuta daude, lerroek testuen sintaxi 
unitateak errespetatzen dituzte, bazterrak zabalak dira eta lerroen arteko 
hutsuneak, zuriuneak eta tipografia ohiko liburuetan baino handiagoak dira.
Gainera, hizkuntza erraza eta zuzena erabiltzen dute, istorio zehatz eta logiko
bat kontatzedute —argumentu lerro bakar batekin—,ekintza zuzen eta sinpleak
kontatzen dituzte —pertsonaia gutxirekin—, esaldiak laburrak dira eta esaldi
bakoitzak ideia nagusi bana du.
Irakurketa errazeko lehenengo liburua Suedian argitaratu zuten, 1968an. 1997an irakurketa 
errazeko materialak egiteko jarraibideak zehaztu zituzten. EAEko Irakurketa Erraza Elkartea, 
berriz, 2012an sortu zen.
Ordutik, materialen argitalpena, erakundeekiko lankidetza hitzarmenak, sare bat sortzea eta dina-
mizazioa bultzatu ditu. Horrez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: testuak egokitu, berrikusi eta 
argitaratzen ditu, logotipoa ematen die, idazkera erraza egiteko teknikak irakasten ditu, eta
erakunde eta enpresentzat lege testu eta azalpen testuak moldatzen ditu.
Ekinbideak geroz eta jarraitzaile gehiago ditu.
Hala, mundu osoan irakurtze klubak sortzen ari 
dira. Klub horietako kideek irakurketa errazeko 
liburuak irakurtzen dituzte, eta, ondoren, liburua-
ri buruz eztabaidatzeko elkartzen dira. Saio ho-
rietan ozenki irakurtzen dute, dinamizatzaile 
baten gidaritzapean. Espainiako Estatuan 130 
klub baino gehiago daude: liburutegietan,
 zaharren egoitzetan, ospitaleetan, helduen 
hezkuntza iraunkorreko zentroetan, espetxeetan…
2014an Gaumin argitaletxeak irakurketa errazeko euskarazko lehen nobelak 
argitaratu zituen. Lehen bilduma horrek katalanetik itzulitako eta zuzenean
euskaraz idatzitako euskal egileen nobelak ditu. Argitaletxea Fernando Morillo
idazleak sortu zuen, eta Santiago bidearen misterioa da irakurketa errazean 
argitaratu duen lehen nobela. Laida Martinezek haurrentzako bi liburu idatzi ditu:
Max oporretan doa eta Max Bilbon bizi da. Ander Izagirrek, berriz, Txernobil txiki
bat etxe bakoitzean.
http://lecturafacileuskadi.net/            

2016/03/10

GOMENDIOAK

Donostiako Haur eta Gazte liburutegiak laguntza handia ematen digu Eskola Liburutegioi. Bertan egiten ditugu hileroko mintegiak eta orientabide franko ematen digute. Irakurketa gomendioen artean martxoaren 8arekin zerikusia dutenak oraingoan:

Martxoaren 8arekin lotutako, hona hemen  jaso ditugun irakurketa gomendioak :        

2016/03/09

GIZA KATEA SENTSIBILIZATZEKO

Aurretik aipatu genuen bezala, atzo martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Zarauzko ikastetxeetako ikasleek, udaletxerainoko giza katea osatu genuen. Han zentro bakoitzeko ordezkariek martxoaren 8ko manifestua irakurri zuten eta baita bertsoak bota ere. 
6. mailakoak Haur Hezkuntzakoekin elkartzeko bidean.



1908ko martxoaren 8an, 146 emakume langile erreta hil ziren New Yorkek Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren, eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdia uzteko, kanpotik molotov koktelak jaurti zizkieten.
1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzia Kopenhagen bildu zenean, Clara Zetkinmilitante komunistaren eskariz, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna egitea proposatu zen.
Proposamena onarturik, 1911n, Alemania, Austria, Danimarka eta Suitzan ospatu zen lehen aldiz Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Milioi bat pertsona baino gehiago bildu ziren mitin haietara. Besteak beste, emakumeentzat boto eta kargu politikoak betetzeko eskubidea eskatu zuten, lan egiteko, formakuntza profesionala eta bazterketarik ez jasateko aldarrikatu zuten bezala.
Lehen aldarrikapen haien ostean, martxoaren 25ean, New Yorkeko Triangle fabrikan gertatu zen sutean 140 emakumezko hil ziren lanean. Haietarik gehienak etorkinak ziren. Gertakari honek eragin handia izan zuen AEBtako lan legedian. Nazioarteko Emakume Langileen egunetan, behin baino gehiagotan aipatuko zen Trianglen gertaturikoa, emakumeen lan baldintza txarren salagarri.
Europan, martxoaren 8an bildu ziren I. mundu gerraren aurka protesta egin eta munduko gainerako emakumeei elkartasuna adierazteko.
1917ko Errusiako Gerra Handian hil ziren 2 milioi errusiarren omenez, bertako emakumeek otsaileko azken igandea hautatu zuten “ogia eta bakea” lelopean huelga hasteko. Lau egunetara Tsarrak abdikatu egin zuen eta uneko gobernuak, martxoaren 8an, emakumezkoei botoa emateko aukera eman zien.
Martxoaren 8ak beste dimentsio bat hartu du azken urtetan herrialde garatuetan. Aurreko gertakari hauei egiten die, egungo arazoez gainera, gaurko egunak erreferentzia.
                                                                                         Iturria:  ZUZEU



2016/03/06

Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu.

Aurtengo Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloak  horrela jarraitzen du: Alda dezagun. Egin dezagun berdintasuna».



Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kontu beragatik neskei «ez zaite marisarjento izan» esaten zaie eta mutilei, berriz, «liderra izateko gaitasuna» dutela. Neskak, nagusiki, ederragatik balioesten dira, eta besteekin atsegina izateko hezten dira («Bai polita nire neska!»); mutilek, aldiz, ahalduntze-mezuak jasotzen dituzte («Nire txapelduna!»). Neskak babesa behar duten ustean hezten dira; mutilak, buruaskiak direnekoan. Neskei esaten zaie ezer baino lehen daudela maitasuna eta zaintza; mutilei, sentimenduak ukatu behar dituztela («Mutilek ez dute negar egiten» edo  “Ez egin negar nesken antzera”) eta esparru publikoan arrakasta lortu behar dutela.

Kanpainaren helburua da egunez egunekoan dauden desberdintasunak hautematea. Gogoratu aurreko kanpainetan erabilitako «Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako ideia azpimarratzeko.

  • Ikastetxeetan prestaketa lana egiteko bidea (sakatu bertan)                                                                                                          Iturria:   Emakunde


MARTXOAREN 8rako ekintzak

Zarauzko ikastetxeetako 4.000 ikasle inguruk giza kate erraldoia egingo dute , udaletxe atariraino. Bertan, ikastetxe bakoitzeko bina ikaslek manifestua irakurriko dute. 12:00etan izango da hori. Gainera, Zumaian ere gauza bera egingo dute eta asmoa da eskualdeko udalerri guztietara zabaltzea martxoaren 8an, Emakumearen Egunean.
Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak adierazi du sexuak ez lukeela izan beharko arrazoi bat egun berezi bat ospatzeko, baina gizartean oraindik ere diskriminazioa eta indarkeria jasaten dela egun, matxismoa deritzona. Horri aurre egiteko, berdintasun politiketan aurrerapausoak ematea “beharrezkoa” da haren esanetan.
Data honen inguruko egitaraua hemen ikus dezakezu

2016/03/04

"Emakumeak zientzian" karta-jokoa

“Emakumeak zientzian” karta-jokoaren helburua da emakumezko zientzialari garrantzitsu eta, askotan, ezezagunak ezagutaraztea jokalariei. Jokoak, gainera, haurrentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen ereduak ematen ditu. 
Finantziazio kolektiboko kanpaina bati esker (crowdfunding) sortu da proiektu hau. Luana Gamesek ingelesez, frantsesez eta gazteleraz eskaintzen du, eta Elhuyarrek, berriz, euskarara ekarri du. Nahi baduzu, zuk zeuk inprima dezakezu karta-jokoa, fixategi hau erabiliz. Deskargatu doan pdf fitxategia, "Erosi" botoia sakatuta.
Egilea: Luana Games

‘HERRIAREN ISPILU’, ZARAUZKO HITZAREN AURKEZPEN BIDEOA

Zarauzko Hitza webgunea aurkeztuko dute martxoaren 10ean, 19:00etan, Merkatu plazako goiko solairuan.Hona hemen aurkezpen bideoa.


Datorren astean jaioko da Zarauzko Hitzaren webguneazarauzkohitza.eus
«Oso animoso eta pozik gaude proiektuak izan duen harrerarekin eta piztu duen jakin-minarekin», adierazi dute Hitzako arduradunek. Zarautzen egosten den guztiaren ataria izan nahi du. Atari erreferentziala. Herriaren ispilu.

2016/03/03

Haurrak baino okerrago

Eskola kirolari buruzko hausnarketa eta eritzi bat:
Ez dakit inoiz seme-alaben edo anai-arreben kirol partiduren bat arbitratzea suertatu zaizuen. Izan neska edo izan mutil (azken honetan, akaso, gehiago), izan ona edo txarra, izan saskibaloia, eskubaloia edo futbola (azken honetan, akaso, gehiago) baina sufrikario bat izan daiteke, zalantzarik gabe. Harmailetatik zarataka ari diren gurasoak, albotik oihuka dabiltzan osabak, bukaeran kexuka azaltzen den lehengusu zaharragoa. Ez dago sinisterik! 
Aspalditik egon da eztabaida, baina aste hontara arte ez nuen inoiz soluziorik aurkitu. Mikel Garciari irakurri nion Herbereetan haurrek beraiek arbitratzen dituztela euren futbol partidak, txandaka, horrela, gurasoen etengabeko errespetu faltak ekidinez.

Badirudi, funtzionatzen duela. Bi urte daramatzate dagoeneko sistema honekin KNVB Herbereetako futbol federazioan: “Joko garbia futbolean” deitu diote ekimenari. Haurrek joko-arauak ikasten dituzte aurretik, eta bitartekarien presiotik salbu, elkarrekin hartzen dituzte erabakiak. Horrek, autonomia lantzen eta futbolarekiko harreman sanoago bat eraikitzen laguntzen die.


Dena den, ez da nahikoa arbitroa aldatzea. Senideak eta gainerako ikusleak joko-zelaitik 20 metrora egon behar dute norgehiagokak dirauen bitartean, eta animatu bakarrik egin dezakete. Tristea da halako neurriak hartu beharra, baina geurean ere zerbait pentsatu beharko dugu berandu baino lehen.
                                                                           Iturria:  http://zuzeu.eus/kirola/haurrak-baino-okerrago/