BEGEL

2015/11/30

San Jose de Calasanz: Irakasleon jai eguna.

Azaroaren 27an, Irakasleon eguna ospatzen da. Ostiralez egokitu zitzaigun eta hiruhilekoa aurrera doan neurrian, atseden pixka bat hartzeko asteburu aproposa  izan dugu.
Maixu-maistra guztioi ZORIONAK eta aurrera!

José de Calasanz, apaiza, pedagogo eta santua. Eskolapio ordenaren sortzailea.
Bere jaioterria Peralta de la Sal (Huesca), gatzaga eta ardoengatik ezaguna. Barbastrotik gertu, olibondo eta almendrondo artean BTT eta oinezko ibilaldiak egiteko leku lasaia. Jaiotetxearen ondoan aterpetxea dago eta Alquézar eta Roda de Isábenara bixitaldiak egitea merezi du.

2015/11/27

Filosofia hautazkoa

Unesco erakundeak azaroaren hirugarren osteguna izendatu du   Filosofiaren eguna.


Pentsamendu kritiko eta independentea sustatu eta mundua hobeto ulertzeko duen garrantzia nabarmendu nahi du, bereziki.


Baina azkenengo hezkuntz erreformaren ondorioz, Aristóteles eta konpañia Batxilergoko kurrikulumetik kanpo geratu dira eta Filosofia hautazkoa izatera pasa da. Hala dio Luis María Cifuentesek, Espainiako Filosofiako Irakasleen Elkarteko lehendakariak:  “Bizi garen mundu neoliberal honetan, ekonomiak eta teknologiak bakarrik dute garrantzia."

                                                                 Iturria :  Hitzak partekatuz

2015/11/26

"PERU ETA OTSOA" MODELO aretoan

GOAZEN ANTZERKIRA egitasmoaren barne, asteartetik ostirala bitartean, Didau Antzerki taldeak 'Peru eta otsoa' antzezlana aurkeztuko du Modelo aretoan herriko ikastetxeetako haur ikasleen artean. guztira 800 bat ikaslek. Orokietako 1. zikloko ikasleak hasi ziren asteartean eta eguraldia izan zuten lagun eskolatik  Modelorako bidean.
Aste honetan herriko ikastetxeetako ikasleen artean aurkeztu ondoren, abenduaren 13an egingo dute emanaldiaren aurkezpen antzerkia, Modelo bertan.
Ipuin musikatua da 'Peru eta otsoa'. Patxi Santamariaren ahotsak eta Mikel Unzurrunzaga 'Makala'-ren musikak gidatzen duen ipuinean, Ainhoak eta Juanmak pertsonaia desberdinak irudikatzen dituzte haur eta famili giroan ikusteko lan honetan.

2015/11/25

28ko MOBILIZAZIOAK LOMCEren aurka

Atzo osatu genuen giza katea  Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako eraikinen artean, irakasle, ikasle eta gurasoek bat eginda, Lomce ez! lelopean.
Azaroaren 28an, Hezkuntza Plataformen Topaguneak,  LOMCE eta Heziberriri aurre egin eta gure hezkuntza eraikitzen jarraitzera deitzen du, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilbo mobilizazioetan parte hartuz

Madrilen LOMCE onartu zenetik bigarren ikasturtea dugu hau. Hezkuntza erreforma honek gure eskoletako beharrak ez asetzeaz gain, gure hezkuntza sistema osoa hankaz gora jartzen baitu: Madrilen menpeko eduki eta pedagogia atzerakoiak, berdintasunik eza eta ikasleen segregazioa sustatzen baititu, besteak beste.


AZAROAREN 25, EMAKUMEENGANAKO BIOLENTZIAREN AURKAKO EGUNA

       EZ IKUSIARENA EZ EGIN    /      No mires para otro lado

2015/11/24

‘LOMCE EZ!’

Enlace permanente de imagen incrustada
LOMCE legearen aurka, gaur, azaroak 24, Giza Katea egingo dugu eskolan, 16:30etik 17:45era.

LOMCErik ez aplikatzea adostu genuen geure eskola kontseiluan. Orduztik zenbait ekintza ari gara egiten, ostiral beltzak, sinadura bilketak, hormirudiak...

Blog honetan ere adierazi dugu gure aldarrikapena zenbaitetan.

Enlace permanente de imagen incrustada
Besteak beste, LOMCEk erabaki ahalmena kentzen die eskola kontseiluei, kontsulta-organu bihurtuz eta erabaki garrantzitsuenak hartzeko ahalmena zuzendarien eskuetan soilik utziz.

Gaurkoan, bi eraikinak elkartuko ditugu eta hemendik animatzen zaituztegu etor zaitezten parte hartzera.

2015/11/23

MUGIKORTASUNA

Eskola itxuraz aldatzen doa Frontoia egin ondoren, bere hormak margotzera jo genuen, leihoei koloretako toldoak jartzera...Badira urte batzuk bizikletentzako lekua atondu zela atarian eta patineteak eta santxeskiak gero eta gehiago erabiltzen direla ikusirik, leku egokia prestatu da beroientzat.

2015/11/18

Durangoko azoka DA. Da eta izango da.

Badator abendua eta ,urtero legez, Durangoko azoka. Aurten 50.a, abenduaren 4tik 8ra.

2015/11/12

ELKAR-en UDAZKENEKO aldizkaria

ELKAR liburudendak atera du udazkenerako aldizkari berria, 41. alea.
Literatura eta kulturarekin lotutako argitalpen, berri, zenbait idazleren elkarrizketak, Oskorriren despedidari buruzko kontuak,... beheko PDFan ikus ditzakegu.

Elkar 2015-udazkena   

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2015


 Euskarazko literatura   Literatura lanaren    Gaztelaniazko saiakera.
 itzulpena.                        ilustrazioa.

         Sonetoak  (William Shakespeare) - AtalaEl libro de la suerte - AtalaVieja Luna de Bilbao - Atala
J. Garzia Garmendia    Ana Garcia Lartitegui    Joseba Zulaika Irureta 
 Sonetoak.W.S             El libro de la suerte    Vieja luna de Bilbao


Aurten ere polemika izan da Euskadi Sari hauetan eta hemen osatzeko falta zirenak .

LIBURU DENDEN eguna

Bosgarren urtez jarraian, azaroaren 13an ospatzen da liburu-denden jaia.
Festa horrekin gogoratu nahi digute  liburu bat  beti dela eskuratze bikaina eta lekurik onena hartzeko, zalantzarik gabe, liburu-denda batean dela. 

2015/11/10

4. mailakoak BASONDON

Urriaren 22an, 4 mailakoak  Ingurune arloan “ANIMALIAK” gaia lantzen hastera doazenez Basondora (Kortezubi) joan ziren, hainbat animalia ikusi eta haien ohiturak aztertzeko. 
Basondo ez da ohiko zoologiko bat, animalien babesleku bat baizik. Gernika-Lekeitio arteko errepidean dago, Urdaibai bailara paregabean, Santimamiñeko kobak eta Omako basoaren ondoan.
Etxean horren berri jakiteko, nahikoa duzue Basondo hitzaren gainean klik egitea, bere web orrian sartu eta informazio polita jasotzeko.
Bertako begiraleen azalpenen laguntzaz, gure ikasleek galanki gozatu zuten eta animalia batzuk ukitzeko aukera ere izan zuten.
Gautegiz Arteagako frontoian bazkaldu eta jolastu ondoren pozik itzuli ziren bueltan herri aldera.
4. mailakoak BASONDON

TERTULIA literarioak txikiekin ere

Badira urte batzuk non, tertulia bitartez, irakurketa sustatzen gabiltzan 3. mailako ikasleengandik hasita 6. mailakoenganainoko artekoekin.
Iaz Literatura klasikoko liburutan murgildu ginen 6. mailakoekin eta aurten 5. mailan ere zabaltzen ari gara. 
Urrian, tertulia hauen sustatzailea den Miguel Loza izan da gure artean, etxekoa ere egin zaigula esan dezakegu, irakasle zein ikaslerekin. Blog honetan bertan aipatu izan ohi dugu bere jarduna lehendik ere.
Zenbait ipuin hartu ditugu berarekin solasean aritzeko: Enperadorearen jantzi berria (H.C. Andersen), Printze zoriontsua eta El Ruiseñor y la rosa (O. Wilde), Bernardino (A.M. Matute)...
Etxean irakurri ondoren, norberak irakurritakoaren inguruan egindako hausnarketak, eguneroko bizitzarekin zerikusia dituzten esperientziak, argudioak eta interesak ekartzen ditu tertuliara partekatu eta eztabaidatzeko. Aurten txikienekin ere egiteko asmoa dago eta orain balorazio garaian sartuta gaude.
Gai honen inguruan interesaturik egonez gero, Loza berak badu blog interesgarri bat. Ezagutzeko klik egin hementxe.

2015/11/06

EFEMERIDEAK

Rikar, Irungo ELATZETA Ikastetxeko gure lankideak,bere mediatekan egiten dituzten astearen urteurrenak gurekin partekatuko ditu. Ez ditugu denak jarriko, baina aldean behin gure blogera ekarriko ditugu. Gaurkoan azaroako aste honi dagozkionak:

FORGES ETA UMOREA