BEGEL

2017/03/31

Alex Txikonekin gozatzen

LHko txikiekin aritu da goxo eta umore onez,  irratsaioan 1. mailako haurrekin -hainbeste egiten ditu eta inoiz ez zaiola egokitu hain txikiekin egitea zioen berak-.
Ondoren liburutegian 1. mailako 4 geletako ikasle guztiekin, kontinete guztietatik egindako kirolak eta izandako bizipenak azaldu ditu. Hau pagotxa gurea, horrelako pertsona bat gure artean eduki ahal izatea. Muxu handiena zuretzat gu guztion partetik, Alex!

Hain arrakastatsu bihurtu ziren Lazkao Txikiren saio hasierako bertso haiek etorri zaizkigu burura:
Hainbat herritan
ume txiki bat 
hurbiltzen zitzaizunean
bere neurrian
jartzen zenekin
era maitakor xumean

                                                 Txiki izenez
txiki gorputzez
haundia maitasunean
ta haundiago bilakatuko
zara etorkizunean
zure txikitasunean.







"Korrika 2017" - Festa

  • Goizeko ordu txikitan (1:31) pasako da Zarauztik korrika, apirilaren 5ean. Baina aurretik hasi dira jaiak bere aitzakian.
  • Martxoak 30, 15:30tan ensaioa patioan. Txarra egingo balu frontoian. 
  • Apirilak 01, Larunbata 
  • 10:00- Aritzbatalde kiroldegia - 1. solairua      KRAV MAGĮ autodefentsa tailerra eta arratsaldean  herrian kontzertuak  
  •      Elektrotxaranga kalean zehar. Gauean erromeria Musika plazan             


                                                                                
                                                         
Apirilak 04, Asteartea, 16:45, Korrika Txikia
Egunean zehar, ekintza asko izango ditugu eskolan. Aurretik gelaz-gela pasa dugu lekukoa, lehendik gelaka prestatuta zituzten leloen jolasa eginez.
Jolastorduetan KOREOGRAFIAK prestatzen aritu dira, apirilaren 4ko arratsaldeko emanaldirako eta nola ez PETOAK!
IRRATSAIO MONOGRAFIKOA
Agoüeseneko errotondatik hasiko da eta Musika  plazan bukatu ondoren txokolatada.(Eguraldi txarra bada: Gaztelekuan)

"URDINDUZ 2017"- Autismoa

  • Apirilak 02, Igandea 11:30-Autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa.
    Datorren igandea, Autismoaren Inguruko Sentsibilizazioaren Nazioarteko Eguna da, eta Urdinduz ibilaldi solidarioa egingo dute Munoan hasi eta bertan bukatuta, Gautena elkarteak antolatuta eta udalaren babespean. 
     
  • Egun 850 bat pertsona laguntzen ditu Gautenak. Horien artean, Zarautzen 30 bat pertsonek dute trastorno hori, eta Urola Kostan, berriz, 100 bat lagun. 
  • Gautena elkartea "erreferentea da autismoaren diagnostiko eta tratamentuari dagokionez" eta trastorno mota hori duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzen dizkie: psikologo eta psikiatra zerbitzuak, gela egonkor zerbitzuak, etxebizitza eta aisialdiarekin lotutakoak ere. Gurasoen formakuntza, taldeentzat saioak,  aisialdirako jarduerak antolatzen ditu.

2017/03/30

Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria hil da


Larunbat bazkalosteko saioa. Pozik ikusten nian Sautrela, sofan erdi etzanda. Eta hi hantxe, dotore, lehen planoan, irrifartsu. 
Bukatzerakoan beti agur berdina -Hurrengo saiorarte..., onak izan ...ala ez. Hori zuen hautua da! - esaten huen.
Hi behintzat ona hintzen, zalantzarik gabe. Hire hizkera patxadatsuak garbi adierazten zian.

Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria (Elgoibar, 1957) hil da, minbiziak jota. Telebistan ‘Sautrela’ (literaturari buruzko dibulgazio saioa) eta beste saio batzuk gidatzeaz gain, hainbat generotan idatzi zituen literatur lanak eta, interneten, Zu Zeu plataforma digitalaren sortzaileetako bat ere izan zen.
ETBn kazetaritza, euskara, gastronomia, artea eta komunikazio uztartu zituen, besteak beste. iaz jakinarazi zuen bere gaixotasuna, publikoki, eta zabalkunde handia izan zuen ZuZeu atarian idatzitako Minbizia dut artikuluak. 
Partitzeko tenorea
ZuZeuko zirriborrotan topatu genuen ‘Partitzeko tenorea’ sarrera. Hutsa. Geuri tokatzen zaigu huts hori betetzea aurrerantzean.(Oier Aranzabal)
       

2017/03/28

KOKORIKO ipuina

Lehen zikloko haurrei liburua etxerako mailegatuz gain, ipuina kontatzen diegu sistematikoki. Txikitatik Liburutegirako joera eta irakurzaletasuna sustatu asmoz. 
Blogera ekartzen ditugu kontatutako ipuinak, bideoren bat aurkituz gero, etxean ere beraiekin ikus dezazuen.
Oraingoan Kokoriko ipuinarekin ari gara:
Gauzak elkarbanatu  egin behar ditugu

Kokorikok bizkotxo bat egin dezala eskatu dio Oilo amari eta, horretarako, txitatxoa egurra biltzera bidali du. Amak ohartarazi du: “Kontuz bildu zotzak zeren Katu Kaskamotzak hiru aldiz miau egiten ondotik zorrozten ditu hortzak”. Baina Katu Kaskamotzak Kokoriko harrapatu du eta bizkotxo erdia eskatu. Amak bizkotxo izugarrrri handia egin arren, dena jan du Kokorikok. Baina sorpresa hartuko du Katu Kaskamotzak txitatxoaren bila doanean.





20. Korrikaren abestia

Xabier Zabalak sortu du 20. Korrikaren abestia, Zirkorrika. Hitzak Uxue Alberdik  sortu ditu. Bideoan ageri dira baita ere, Oreka TXko kideak txalaparta jotzen eta Koldo Arakistain zarauztarra malabareak egiten. Korrika eta zirkoa batzen ditu: ekilibristak, funanbulistak, eskapistak, pailazoak, ilusionistak eta malabaristak ageri dira bideoklipean. Aurreko sarrera batean esan genuenez, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere hartu dute parte grabazioan eta  musika Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote.
Otxandion hasiko da Korrika martxoaren 30ean, eta Iruñean bukatu apirilaren 9an.
Hona hemen Zirkorrika abestiaren hitzak:
Hizkuntzaren malabaristak,

akrobatak, trapezistak,


herri honen ilusionistak…


bidera atera gara, mundura atera gara,


herriz herri igaroko gara!



Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

Bi urteko ekilibristak,
su-irensle optimistak,
jaiotzetik ilusionistak…
bidera atera gara,
Korrika atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Atso-agure kontortsionistak,
pailazoak, eskapistak,
euripean ilusionistak…
bidera atera gara,
mundura atera gara,
herriz herri igaroko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

Ahots kordan funanbulistak,
fakirrak ta alkimistak,
ofizioz ilusionistak…
bidera atera gara,
Korrika atera gara, herriz herri igaroko gara!

Bizirauten espezialistak,
bi buruko aktibistak,
bihotzaren ilusionistak…
bidera atera gara,
herriz herri ibiliko gara!

Bat, izan bat, egin bat,
Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat,
bat eta batzuk gara,
hona-hara,
euskara bat, mundu bat.

2017/03/27

ZIRKOLORE TALLERRA

Bihar da azken eguna ZIRKOLORE Tallerran parte hartu nahi duzuenok izena emateko!
Apirilaren 1ean
LHko eraikuntzan
16:30etatik 19:00etara
HH 2tik LH 6ra.

AHOTS GORAKO IRAKURKETA

Astelehenetako legez, gaur Martina Garcia Arrizabalaga izan dugu El curioso mundo de Calpurnia Tate liburu mardularekin.
Texasen kokatzen da, XX. mende hasieran.
7 senidetako familia batean, neska bakarra da Calpurnia, Callie, 11 urtetakoa. Natura maite du eta oso saiatua da. Aitonarekin du harreman handiena eta etxeko laborategian eta liburutegian gozatzen dute elkarrekin aztertzen eta ikasten. Berak albaitaria izan nahi du, baina etxean neska dela eta sukaldaritza, joskintza eta pianoa egokiagoak direla berarentzat derizkiote.

Martinak gelako kajoi batean agertu zitzaion sugearen pasadizoa irakurri digu: susto handiaren ondoren, txikitako errima batekin baliatzen da Calpurnia, sugea pozoitsua ez dela konturatzeko:
"Rojo sobre amarillo, pobre niño; rojo sobre negro, no hay veneno. ¿Era así? Por favor que sea así"
Nahi duzun arte, Martina!


"TBO"k 100 urte


Gaur egungo komikien aitzindaria izan zen "TBO" aldizkaria 1.917an argitaratu zen lehen aldiz, eta 1998 arte argitaratu zen. Umorea eta marrazkiz osatutako istorioak zituen ardatz. Data ospatzeko liburu berri bat argitaratu du Ediciones B'k Antoni Guiralek gidaritzapean.


La familia Ulises, los grandes inventos de TBO, 13 Rue del Percebe,...serieak benetan ospetsuak egin ziren eta ilustratzaile zein komikigilek hartu zuten parte.

Gogoratu nahi izanez gero, pertsonaiak eta pasadizoak saka beheko lotura horietara:
http://www.eldiario.es/cultura/comics/Antoni-Guiral-TBO-imprescindible-generaciones_0_620838588.html
http://www.caninomag.es/100-palabras-para-definir-un-siglo-de-tbo/

http://www.lavanguardia.com/libros/20170311/42664995194/100-anos-tbo.html



'Elkar' aldizkariaren 47 alea

"Elkar" argitaletxeak argitaratzen duen 47. alea PDFan, 2017ko udaberrikoa, sarean dago jadanik.
Ale honetan dira, besteak beste, Arantxa Iturberi egindako elkarrizketa 'Koadernoa zuri' antzerki eta liburuaren inguruan, Kattalin Minerri egindakoa Igartza Saria jaso duen 'Nola heldu naiz ni honaino' liburuaren argitalpenarekin lotuta, Anjel Lertxundiren 'Literatura eta mundua abezean emanak' artikulua, argitaratu diren eta argitaratzekoak diren nobedadeen berri, liburuei buruzko iruzkinak, ...47. alea PDFa. (Sakatu gainean ikusteko)

2017/03/26

TeacherPrize-Irakaslerik onenari saria

Nobel Sariaren antzeko izan nahi duen, Global Teacher Prizeko aurtengo irabazlea Maggie MacDonnel izan da. Miloi bat dolarreko saria eman  diote eta bost urteetan, behintzat, klasean ematen jarraitu beharko du. 
1.300 pasatxo biztanle dituen Artiko urruneko Salluit herrixka (Kanada) ospetsua egin da berari esker.
Inuit komunitatean, izugarrizko suizidio tasa altua duen inguruan aritzen da. (Bi urtetan,10 gazteren suizidioen lekukoa izan da).
Projektu berri bati ekin zion, non korrikalari klub bat eratu zuen, ariketa fisikoa lantzeko, emakumeentzat lidergo programa bat sortu, sukaldaritza eta bizikletako mekanika-klaseak emanaz.
Mundu osoko sariketa honetan, holako indigena komunitate txikiari arreta jarri izana, eskertu zuen Maggie irakasleak.
Lehiaketa berdinerako zegoen hautatua David Calle, irakasle espainiarra, duela 15 urtetatik akademia sortu eta ikasle guztiei kasu egiteko gai izango ez zela eta www.unicoos.com  web orria sortu zuena: Matematika, Fisika, Kimika eta Teknologiako 700 bideokin teoria, azterketa eta ariketak erakusten dituena.

2017/03/24

Friesland

Friesland  Ipar Itsasoaren hego-ekialdeko ertzean kokaturik dagoen eskualde bat da, frisiarren bizilekua dena. Beraien hizkuntza friesisch edo frisiera da.
Biztanleriaren % 20  mintzo da frisieraz, HerbehereetanAlemanian eta, neurri txikiagoan,Danimarkan.
Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da. Frisiarrek kultura eskubide batzuk badituzte Holandako estatuan (hizkuntza ofiziala da frisiera lehen mailako eskolan); Alemanian ez zaie inolako ofizialtasunik onartzen eta Danimarkan (1.000 frisiar inguru) hizkuntza eskubide indibidualak onartzen zaizkie.


 Bertako unibertsitateko 3 irakasle eta hango Magisteritzako 19 ikasle etorri dira Deustuko unibertsitate bitartez, hemengo errealitate pedagogikoa ezagutzera eta Orokietako projektuekin interesaturik, ostegun goizean izan ditugu bixitan.


Gure Ikas Komunitateen projektua eta berarekin, Tertulia Dialogikoak, Talde Elkar Eragileak, Ikasle laguntzaileak, Bilera mixtoa eta Twining plataforma digitalari buruzko informazioa jaso dute. Hasierako elkarjartze batean, Zuzendaritza taldea, Twining plataformako irakasle arduraduna eta gure ingeleseko irakasleek egin diete harrera eta emandako azalpenen laguntzaz, kokatu  eta talde txikitan eskola barrena ibili dira geletan zehar, ekintza desberdinak ezagutuz.
Haur Hezkuntzara ere joan dira batzuk LHko 6. mailako Ikasle Laguntzaileek  jolasak antolatu eta txikiekin ibiltzera.
Berriz ere, elkarjartzea egin ondoren, Bilera mixtoa egin dute, geletako arduradunekin eskaileretako igo-jaitsierako oin kolorea erabakitzeko. Aipatu bertakoak eta etorritakoak bikain ulertu ahal izan zirela guztientzat arrotza zen ingelesez.
Oso gustura etortzen direla gure eskolara aitortu digute irakasleek. Datorren urterarte? Gure aldetik, kantak dioen bezala OROKIETAKO ATEAK 
                                                                                                                           DENONTZAT ZABALIK, 
                                                                                                                           ZABALIK DAUDE. 
                                       
                                  
                                                                                  
     

2017/03/22

MOBILIZAZIOAK IRAKASKUNTZAN

Jarraituaz azken bi ostiraletan eginiko jolas garaiko elkartaratzeekin, gaur , matxoaren 22rako sindikatuek egindako deialdiarekin bat eginez, greba egin dugu eskolan, azken urteetako murrizketen ondorioei aurre egiteko asmoz.

2017/03/21

Irakurketa txokoa

  • Martxoak 22, Asteazkena 17:30
  • Lekua: Sanz Enea kultur etxean
"Gurasoak ere ipuin kontalari".
3 - 6 urteko haurrentzat gurasoen parte hartzearekin / aretoak edukiera mugatua du

Poesiaren nazioarteko eguna eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Urtean zehar egunero dago zerbait ospatzeko. Gaur Poesiaren nazioarteko eguna dela eta hainbat ekitaldi egingo dira herri eta hiritan.
Donostiakultura


Arrazismoaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna  ere bada eta Modelo aretoan zine emanaldia: "Africa Paradis" egongo da.
arratsaldeko  19:00etan.
Sarrera doan.
http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1489688322495

2017/03/20

Udaberria datorrenean...

txori guztiak kantari...   Badira dagoenekoz Kukua kantari adidutakoak !

Gaur, goiz erdian sartu gara urtaro berrian, bihartik aurrera euria iragarrita izan arren. Eguzkiak hamabi ordu baino gehiagotan berotuko du lurra eta, eguerdian, gero eta gorago azalduko da, ekainaren 21ean punturik gorenean egon arte.

Zarauztik egiten du Zuriñe Darceles youtuberrak Sleeptak kanala. Zuri da bere youtuber izena eta heziketarako bideoak kaleratzen ditu euskaraz eta askotariko edukiekin. “Eskulanak, errezetak, esperimentu errazak, zientzia gaiak… saiatzen naiz eduki orijinalak eskaintzen. Esate baterako animaliak aurkezten ditudanean ez dira txakurra, katua eta antzerakoak izaten. Aurkezten ditut itsas izarra, tximeleta…”, azaltzen du.

Iturriahttp://www.guraso.eus/umeentzako-eskulanak-errezetak-esperimentuak-sleeptak-youtube-        kanalean/
https://www.facebook.com/sleeptak/posts/1741035986223929
Sartu eta ONDO PASA!! 

AHOTS GORAKO IRAKURKETA

Junie B. Jones eta bere lagunak, Klaudia eta Lutxi beraien eskolara etorri berria den Warren izeneko mutil batekin maiteminduko dira. Beraien artean lehian hasiko dira mutilaren arreta bilatzeko asmoz. Sortuko dira tira birak eta Juniek sufrituko du, bere amarekin hitz egin ondoren Juniek beste modu batez hurbilduko da Warrenengana eta nahiz eta maitemintzea lortu ez, bere laguna izatea lortuko du. Normala ote da adin horretako neskatxoen artean muturreko jarrera horiek; agian bai, baina helduak hori jakiten azkenekoak izango gara beti.

Ingeleraz dago Junie B. Jones-en web orria:http://juniebjones.com/
Baina sartu lasai, moldatuko zarete eta!

MAGISTERITZAKOAK

Martxoaren 16an, Donostiako Magisteritza Eskolako 4. mailako ikasleen bisita izan genuen.
Karrera bukatzen ari diren ikasle hauek ingeleseko klase praktikoak ematera etorri ziren.
Horretarako landare bat hartuta, ingeleraz hasi ziren gaiari buruz hitz egiten eta bukatzeko jogurt pote banatan dilista  ale bat kotoitan bustita sartu zuten, emandako jarraibideen arabera.
Errekreo ondorengo saioan, patioa nola antolatu planteatu zieten, zenbait jolas proposatuz. Aitzakia polita ingeleraz aritzeko.



         


     



Las bibliotecas escolares no son útiles o inútiles, son sencillamente necesarias

La implementación de programas de apoyo al desarrollo de bibliotecas escolares en los centros educativos es una cuestión de voluntad política. Las bibliotecas escolares pensadas como recursos educativos en manos del profesorado para su quehacer docente y al servicio de la comunidad educativa, son una opción pedagógica que responde a una intención específica.
Así pues las bibliotecas escolares no es que sean consideradas útiles o inútiles por parte de la administración, nadie discute su valor. Lo que se pone entre dicho es si son necesarias o no. Este es el problema real que tenemos sobre la mesa.


Podemos argumentar su necesidad de muchas maneras. No es difícil hacerlo. Tenemos discurso armado suficiente. Esta no es la cuestión. Me pregunto, más bien, en base a qué parámetros la administración mide que un recurso educativo es necesario o no en la escuela. ¿Parámetros económicos, organizativos, metodológicos, curriculares…? ¿Donde se ponen las prioridades? [ +]
                                 Iturria:   bibliotecaescolar.info

2017/03/17

3. ziklokoak antzezle

Urtean zehar Inaxio Tolosa eta Patxi Santamariarekin aritzen dira antzerkigintzan eta gaur emanaldia egin dute:




                  


Aste bukaerarako proposamen batzuk

KORRIKA 2017- Korrika herrira hurbiltzen ari zaigula eta,
martxoak 17, ostirala, 22:00etan
GAUR IREKIKO DITU ATEAK- Egunkariari buruzko dokumentala Modelo Aretoan

"MOONLIGHT"-Aurtengo Oscar saritan nabarmendutakoa
  • Martxoak 19, Igandea 19:30
  • Martxoak 20, Astelehena 17:00 & 20:00
  • Martxoak 18, Larunbata 19:30 & 22:00
                                                                           "Batman Lego"
                                                                                Larunbata eta igandean 16:30etan