BEGEL

2016/05/30

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA: Ekainak 5

Datorren ekainaren 5ean, igandean, Hendaian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren jaia. "EMAZU ESKUA"lelopean.
Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian.
“Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea helburu duen egitasmoaren izena.         EGITARAUA


2016/05/25

PROPOSAMEN GEHIAGO UDARAKO

Udara begira, Clij aldizkarian egindako lanari esker,  2015etik hona argitaratu den haur literaturari begirada bat  botatzea proposatzen dizuegu: Liburu hautatuak hauek dira: 
 Lista de honor de CLIJ 2015 : los 100 mejores libros del año
 CLIJ. N.271 (mayo-junio 2016) p. 6-9 Gurekatalogoan
                                                 Iturria:                                                 MARTA MAZA OTERO                        
Haur Liburuaren Dokumentaziogunea

UDARAKO GIDA

Urtero ohi den bezala hemen dakarkizuegu udarako BEGEL, Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogak proposatzen digun gida:

(Sakatu irudi gainean handiago ikusi ahal izateko)

XAKE FESTA ARRAKASTATSUA

180ren bat ikasle elkartu ziren frontoian, sistema suitzarra baliatuz, Eskolarteko Xake Txapelketan. Lau txanda jokatu dituzte goizean eta beste hiru izango arratsaldean. Txapelketaz gain, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak ere antolatu ziren. Hain zuzen, Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea gonbidatu dute, euren jarduna ezagutzera emateko.Jasotako erantzunak, hurrengo urterako ere animoak eman dizkie antolatzaileei.

2016/05/20

Kontu Kontari

Liburu astea inguruan Roald Dahl idazlearen inguruan aritu gara, aurreko sarrera batzutan aipatu dugun bezala. Orma irudiak ere prestatu ditugu bere biografia eta lanen azalpenak eginez:



Liburu eguna ia hilabete pasa zen arren, oraindik ere badira geletara azaltzen zaizkigunak bere borondate handiz, ipuina kontatzera, poematxoren batzuk esatera, nor bere bizipenak adieraztera, kantatzera, musika tresnaren bat jotzera edota hitzalditxoren bat azaltzera. Eta gu, noski, beti prest entzuteko eta ikusteko! 
Nola adierazi gure eskerrak hain jator etortzen zareten guztioi!
Ez da erraza izango guztiak hemen behar bezala azaltzea, baina aipamen txiki bat egin gabe ezin utzi.  Irakasleok kontalari on PhotoPeach

Robinson Crusoe Mikel Susperregirekin

Irakurketak, besteak beste, bidaiatzeko ere balio du. 
Robinsonekin uharte galdu batera joan dira 6. mailakoak. Izan ere, ikasturte honetan literatura klasikoa irakurtzen ari dira Tertulia dialogiko saiotan.(Verne, Dickens, Saint-Exupèry bezalako autoreen artean, Daniel Defoeren Robinson Crusoe ere irakurri dute).

Vicens Vives argitaletxetik, Mikel Susperregi etorri zitzaigun liburu honen animazio saio batekin. Aurretik liburutegian prestatu genuen, Europa, Afrika eta Hego Amerikatik egindako ibilbideak eta bitarteko abenturak berrikusiz. Gaiari dagokion zenbait pelikuletako trailerrak ere ikusi genituen.
Saioa benetan motibagarria izan zen: bi taldetan antolatu zituen (liburuan datozen dortokak eta ahuntzak) eta lehiaketari ekin zioten puntuazioa txanponen bitartez adieraziz. Horretarako, aktore, irakurle, idazle eta trebe ziren launa bolondres eskatu zituen.
Irakurketa eta deklamazio ariketetan ondo moldatu ziren arren, ezin esan galderetan, proba literarioan eta paperezko itsasontzia egiterakoan hain txukun ibili zirenik... Ejem, ejem...Edozein modutara ere, une entretenigarri eta alaia pasa genuen eta azken galdera asmatu zuenak opari bitxi bat lortu zuen: uharte batean galduz gero josteko hari bat,  urratutako erropak konpon ahal izateko!
Ekintzak balio ote du irakurtzeko sua bizirik eusteko.
  Robinson Crusoe on PhotoPeach

2016/05/19

Larruaren letrak

Gaurtik igandera bitarteko Literaturia sexuari eskainia baitator, larrua deklinatzeko aukerak izango ditugu larru-barrutik bezala fantasien letretatik ere. Letren larruak larruaren letrei egingo die dei: letren larru-airea usaindu, haien larru-giroa landu, larru-letretan goxo egin; larru-arras ibiltzetik larru sakonagoen bila saiatu; larrua hartu eta larrua eman; larruari so, larrua jo. Noiz letrazale noiz larrutero —biak batera ere gaizki ez— letren larrua gozatu, itsasoa baita, oasia baita, jardina baita, desioaren abaro eta aterpe baita. Larrunabarrean zein larrusentian, larru arrasean zein larrugorrian, larrubizi ibili nahiz larru hutsean promenatu, soilik letren jantzia dugularik derrigorrezko: eta larrutu ondoren letren mintza, letratu eta gero larruaren mintzoa, gogoan gorde borroka osteko ukendua eta sosegua.

Literaturia baitator: plazer hutsa.

(Larrukert Larrunberen hiztegi erotikoa larrutu ondotik idatzia).
Iturria:http://www.berria.eus/paperekoa/1740/019/001/2016-05-19/larruaren_letrak.htm


XAKE FESTA BADATOR!!!!

Ez da ezer falta! Asteburu honetan I. Xake Festa Zarautzen. HemenZarauzko Hitzan ateratako artikulua. Animatu!
Iturriak: Sakatu beheko loturak festa honen nondik norakoa ezagutzeko. 
http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1463511263540
http://www.diariovasco.com/costa-urola/zarautz/201605/19/lehenengo-eskolarteko-xake-festa-20160519000856-v.html

2016/05/18

AINHOA MURUA, Zure poza geurea ere bada!

Ofizial egin dute dagoeneko: Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan izango da Ainhoa Murua. Yokohamako proba jokatu ondoren, Espainiako Triatloi Federazioak hirugarren txartela lortu du emakumezkoetan. Ondorioz,  laugarren aldiz hartuko du parte zarauztarrak Olinpiar Jokoetan.
Urrian izan genuen eskolako liburutegian 6.Ako ikasleek beren aldizkarirako egindako elkarrizketa batean.Orduan esan zigun fastitis gogaikarri bat jasaten zebilela eta oin lesioa sendatzea lortzen bazuen,gogotik saiatuko zela joan ahal izateko. Baita lortu ere!  Oraingoan ere gustu handiz animatuko zaitugu. Aupa Ainhoa!
Hiru emakumezko eta hiru gizonezko izango dira Rion Espainia ordezkatzen: Murua, Carolina Routier, Miriam Casillas, Javier Gomez Noya, Mario Mola eta Fernando Alarza.

2016/05/17

ESKOLAREN ITXURALDAKETA

Itxasmenditik herrirako bidegurutzean, 
errotonda bat eraikitzen ari dira eta
gure ataria, kamioi, garabi eta zarataz 
osatuta dago egunotan. Ez dago!
Hobekuntza nahi duenak, sufritu egin behar aurretik! 

Gaur ospatzen da ere Homofobiaren eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna eta herriko ikasleek honako bandera ipiniko dute beraien ikastetxean;halaber,aniztasuna, errespetua eta tratu onak landuko dituzte ekintza desberdoinen bidez.
Larunbata ere hurbiltzen ari den neurrian, Xake Festaren inguruko giroa berotzen ari da; herria kartel eta pankartaz apaindu zaigu dagoenekoz!







INTERNETEAN SEGURTASUNEZ

Gure liburutegi-mediatekak  Internet zerbitzua eskaintzen du , ikasleek eskolako lanak egiteko, kontsultak egiteko edo jolasteko...  Nazioarteko Internet Seguruaren Eguna  ospatzen den egun honetan Instituzioek orri hauek eskaintzen dizkigu: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Kontuzdatos eta segurtasuna Office Internauta  (osi.es) interneteko arriskuei aurre egiteko.


2016/05/16

PUBLIZITATEA DA, BAINA BADU GRAZIA...

Bai, ezer baino lehen abixatu iragarki bat izanik ere, irribarretxo bat egiteko balio duela.

ERREFUXIATUEN DRAMA 10 IPUINETAN KONTATUA.

Badira haurrei azaltzeko benetan zailak diren kontuak. Geure buruari ere azaldu ezin dizkiogu eta! 
Egunerokotasun osoko errefuxiatu eta etorkinek bizi duten egoera garratz hau adierazten duten 10 ipuin gaztelaniaz aurki ditzakegu irudian klikatuz gero.
                                                                                                Iturria: BEGEL

2016/05/15

Xabier Lizasorekin musikaz gozatzen

Xabier Lizaso lagun zaharra dugu . Urteak daramatza eskolara etorri eta bere pianoarekin haurrak liluratzen.
Apirilaren 25ean, izan da gure artean.1. eta 2. mailetako ikasleek, bere saioekin jolastu eta  gozatzeko aukera izan dute
Musika klasikoaren bidez eta jolas modura, musikarekiko sentsibilizazioa landu eta zaletasuna piztea da saio didaktiko hauen asmoa.
Xabierrek gozo-gozo, isilik eta erne egoten erakusten digu, istorioak entzuten, amesten, musikaz gozatzen...Nahi duzu arte, Xabier.

2016/05/12

Gu ere bertsotan' ekitaldia



Urtero legez, herriko ikastetxeetan landutako Gu ere bertsotan egitasmoaren amaierako ekitaldia ospatu zen herenegun Aritzbatalde pilotalekuan, bi zatitan, 17:30etan eta 19:00etan.

Eskolako LHko  5. mailako ikasleek hartu dute parte, Jokin Uranga eta Iñaki Gurrutxagarekin.

2007-2008 ikasturtean hasi ziren herriko ikastetxeetan egitasmo hori lantzen. Ordutik ikasleek bertsolaritza zer den ikasteko eta bertsotan aritzeko aukera izan dute, urtero.

Irudi gehiago ikusteko saka hemen: http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1462898225133


2016/05/11

I. Xake Festa Zarautzen- Orokieta 2016

Maiatzaren 21 eta 22an Zarautzen I. Xake Festa ospatuko da, 8 urtetik 16 urterainoko gaztetxoentzat Orokietako LiburutegianIzen-emateak goraka doaz etengabe. Animatu gurekin asteburua pasatzera!


2016/05/21, larunbata/sábado
10:00 Izena ematearen baieztapena/Confirmación de la inscripción
10:30 Txapelketaren hasiera/Comienzo del campeonato
11:00 Fibrosi kistikoari buruzko  hitzaldia/ Conferencia sobre la fibrosis quística
12:00 "Euskara xakean" hitzaldia/ Conferencia "Euskara y ajedrez"
13:30 Goizeko txanden bukaera. Partehartzaileei bazkari banaketa/Final de las rondas de la mañana. Reparto de la comida a l@s participantes 
15:00 Magia ikuskizuna/Espectáculo de magia
16:00 Azken hiru txanden hasiera/Comienzo de las tres rondas finales
18:00 Sari banaketa eta bukaera/Reparto de trofeos y clausura.
Izena emateko eta informazio gehiagorako:http://xakefesta.wix.com/zarautz2016
                        Iturriak:           https://twitter.com/xakefesta1
                                               https://www.facebook.com/XakeFestaZarautz
                                               

2016/05/09

"Literaturia 2016"


Larrua gai hartuta egingo da Literaturia jaialdia Zarautzen.

Euskal letren azoka da "Literaturia" jaialdia, eta udaberriko euskarazko liburuen erakusleku bihurtzea du helburu. Hainbat ekitaldi, ikuskizun eta liburu aurkezpenek osatzen dute jaialdiko egitarauamaiatzaren 19tik 22ra . Aurtengo leloa "Plazer hutsa" da, literatura plazer iturri dela aldarrikatuz.
Parte hartuko duten idazle, musikagile eta abeslarien zerrenda oso luzea da: Miren Agur Meabe, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Goizalde Landabaso, Harkaitz Kano, Iban Urizar, Ainara Gurrutxaga, Ruper Ordorika, Xabier Paya, Oier Guillan eta beste hainbat.


Literaturia_2016_Plazer hutsa from Juanfe Garces on Vimeo.

ZARAUTZ EMUSIK 2016

Donostia Europako kultur Hiriburua dela eta, urtean zehar ekitaldi ezberdinak antolatzen ari dira. Aurreko astean ekitaldi handienetako bat izan da, Europako musika eskola ezberdinetako haur eta gazteak etorri dira eta Euskalherrian zehar hainbat kontzertu eskeini dituzte.
Zarautz izan da egoitza horietako bat, bertan kontzertua eskeini digute hainbat taldek.
Alemania: Big-Band, flauta taldea eta kamara taldea (San Pelaioko ermitan).
Amsterdam: Big-band eta orkestra.
Liechtenstein: Folk taldea.
Ekitaldi hau dela eta musika eskolako hainbat ikasle eta irakaslek ostiralean kalejiran joan ziren San Pelaiora musika eskolatik irtenda.
Marina Lertxundi Imanol Urbieta musika eskolako zuzendariak zioen urtean zehar lanean gogor aritu direla ekintza honetarako. Haren iritziz, horrelako ekitaldiak “oso aberasgarriak” dira, “herrialde ezberdinetako ikasleek elkar ezagutzeko aukera eskaintzen duelako”. “EMUSIKera 18 eta 25 urte bitarteko gazteak etorri dira eta harreman oso estuak sortu dira”. “Ohore bat izan da herrialde ezberdinetako hainbeste ikasle gurean izatea.

2016/05/08

ESKOLAKO FESTA


Txanogorritxu

3 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna.
ZARAUTZ 15/05/2016
“Txanogorritxu” antzerkia
Maiatzak 15, Igandea
TOKIA: Modelo Aretoa
ORDUA: 16:30.
SARRERA: 4€
Sarrerak salgai Sanz Enea Kultur Etxean.

Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Ume alaia eta jostaria da oso, baina eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta direnez, ume gajoak ez dauka norekin jolastu.
Goizean goiz, amak basoaren beste aldera joateko aginduko dio Txanogorritxori, amona gaixo dago-eta. Neskatoak pozarren onartuko du enkargua, basoko izakiekin jolasteko aukera izango baitu amonaren etxerako bidean.
Baina arriskuarekin topo egingo du baso barrenean; otso maltzurra izango da Txanogorritxorekin jolastu nahi izango duen izaki bakarra eta sekulako azpikeriaz umea engainatzen saiatuko da.


Charles Perraultek jaso zuen ipuin klasikoaren moldaketa da antzezlana, gaur eguneratutako testu, forma, irudi eta edukiekin. Azpimarratzekoa da lanak izango duen ukitu musikala; dantzek eta abestiek Txanogorritxo lagunduko dute basoko bide ahaztezin, arriskutsu eta dibertigarri honetan. Izan ere, jolastea ezinbestekoa da, baina beti ere begiak erne eduki behar dira.

 

2016/05/01

Nerea Arrien lekeitiarrak irabazi du XXXIV. Lizardi Saria

Hamalau lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta epaimahaiaren aburuz 'Pentsatzeko txokoa' izan da onena.


Pentsatzeko txokoa, XXXIV. Lizardi Saria 2015. Nerea Arrien. from Erein argitaletxea on Vimeo.
Nerea Arrien Elordi (Lekeitio, 1976) gailendu da aurten Zarauzko Udalak antolatzen duen Lizardi Sarian.
Sari gisa 3.700 euro jasoko ditu eta bere lana argitaratu egingo da. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Zarauzko Kultura Sailak. Izenburuari jarraituz eraikitako fikzio-lanak «pentsatzeari egiten dio gorazarre, modu ironiko eta dinamikoan, Deba neskatoaren bitartez. Debaren begiradak erakusten digu nolakoa den eskola eta bertako giroa; nolakoak diren irakasleak eta neskatoaren lagunak; zer gertatzen den gela barruan eta zer eratakoak diren ikasle-irakasle arteko harremanak. Neskatoaren ikuspegitik ezagutuko ditugu bere gurasoak ere, haien gustuak, ideiak, ohiturak, maniak eta lanak, bikote-harremana eta alabarekiko jokabidea», gaineratu dute. «Modu dosifikatuan ematen zaigu informazio guztia, pertsonaien akzioen bidez, esaldi laburrekin eta erritmo bizian, zatika osaturiko egitura ondo josian eta irakurlearen arreta pizteko jokoez lagunduta».

ROALD DAHL-ipupomamua 11.

Eitbk haur literaturari buruz ekoiztutako Ipupomamua telebista saioko 11. programan haur literaturaren egilea hartu zuten protagonista.
The Gremlins, James and the giant peach eta Matilda liburuen egileaz jardungo dira Susana Larre eta Joxe Mari Iturralderekin. 
Bideoa ikusteko sakatu lotura honetan.
Donostiako Haur Liburutegiak eman dizkigu informazio hauek eta esaldi honekin izenpetu digu:
«Si piensas llegar a alguna parte en la vida, tienes que leer muchos libros». Roald Dahl

Salbatore Mitxelena sariak

  • Literatur lehiaketaren XXXIV. ediziora 712 lan (558 ipuin eta 154 olerki) aurkeztu dira.

  • Sari banaketaren ekitaldia ostiral iluntzean egin zen Modelo Aretoan .

  • Sariak dirutan eta liburutan banatzen dira eta txikienek oroigarriak ere jaso zituzten. Gainera saritutako ipuin eta olerki guztiak liburu batean argitaratuko dira. Aurreko batean izendatu genituen eskolako sarituak eta zein harro sentitzen ginen, eskolako zazpi izan direlako sarituak! 

  • Ikus blogeko sarrera.     ZORION BEROENAK GUZTIOI!!


  • Aupa Nico, Aitor, Ane, Peru, Helene, eta iaz ere sariduna izan zen Nerea parea! Gozatu irabazitakoa.
  • Zorionak, nola ez, zazpikote honi eta,urtero diogun legez, zorionak baita lan bikainak egin dituzuen guztioi, sarituak ez izan arren! Asko baitira aurkeztutako lanak eta ezin denak aipamenak jaso!