BEGEL

2015/04/27

24.Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Jaku Jata abestia aurkeztu dute, ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den 24.Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. Hona hemen bideoklipa:


Abestiaren hitzak ikusi,ikasi edo inprimatzeko:
Prestatzen hasi egun alai horretan Elgoibarra bertaratzeko!

FONDOKO MARATOIA!

Gure pasilotako hormak ipuinez josi genituen. 1. eta 2. ziklotako ikasleek aukeratu behar zituzten zein ipuin kontaketara nahi zuten joan. Ipuin bakoitzerako gela bat izendatuta zegoen. Edozein txokok balio zuen eta bakoitzean irakasle bat kontatzeko prest. Horrela sortu ziren talde nahasiak eta saio politak gozatu ahal izan genituen Liburu egunean.

2015/04/23

“TXAN FANTASMA” haurrentzako antzerkia igandean

APIRILAK 26, IGANDEA.  17:00etan,  MODELO ARETOAN

 “TXAN FANTASMA” haurrentzako antzerkia    
Sarrera:4€; 60 min.

 Mariasun Landaren izen bereko liburuan oinarritutako antzezlan honetan behar bereziak dituzten haurren integrazioa nola bideratu proposatuko da.

 

Txan fantasmak haurrak beldurtzen ibiltzen den fantasma talde batekin bidaiatzen du. Baina Txanek ez du inor beldurtzen, txikia eta gizena delako, eta berari benetan gustatzen zaiona jolastea delako. Gauzak honela, taldea uztea erabaki du...

                  Gehiago: Zuzarautz   

                                  

LIBURUAREN ASTEAN

Gaur Apirilak 23, Liburuaren Eguna ospatzen da.  Katalunian San Jordi eguna ere bada eta gaurko egunez milaka liburu eta arrosak oparituko dizkiote elkarri.

Eskolan ohi denez, hainbat jarduera burutuko ditugu irakur zaletasuna sustatzeko asmoz.
Irakasleok ipuin kontaketari ekingo diogu eta etxeetako edozein partaideri ere animatu diegu  kanta, bertso, antzerki eta kontakizunekin parte hartzera beren haurren geletan norberaren ama 
hizkuntzatan ahal izanez gero.







Aurtengo gaia Zirrarak eta sentimenduen inguruan antolatu  da eta horretaz aritzen diren ipuinekin arituko gara.
Norbere sentimenduak adierazten jakitea funtsezkoa baita gure adimen emozional garatu ahal izateko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Legazpiko Domingo Agirre eskolako liburuzaina den Txema Ruiz da Azuari, "Emocionario" liburua iradoki zigulako Mintegian eta laguntza handikoa gertatuko zaigulako.


Nola sentitzen zara? "Sin más"-entzuten dugu barra-barra geure artean. Momentuko egoera horrek badu bere izena. Hizkuntzak ñabarduraz josita daude eta hizkera aberasten saia gaitezen.Adimena eta emozioen arteko lotura argi ikusten baita, bereziki, gaitasun handiko haur eta gazteengan.
                                         Iturria : Domingo Agirre eskola.

Mortadelo y Filemón-en 200. alea kalean




Francisco Ibáñezen Mortadelo y Filemón tebeoaren

el tesorero izena daraman 200. alea kalean da:

 

Ekonomia ministroak dirua behar du hainbat gastutarako eta ikaratu egiten da norbaitek  Partido Papilarreko  fondoak lapurtu dituela jakitean. Gobernuan dagoen alderdiko diruzainaren susmoak daude, inon azaltzen ez baita. Mort eta Phil, Superren agindupean, arduratuko dira arazoa argitzen.
                                    Iturria:  Ediciones B, S.A.
Liburutegian bazarete batzuk komiki zale eta zuentzat eskainia.

2015/04/21

LIBURU EGUNAREN INGURUAN

Sanz Enea Udal Liburutegitik egitarau joria bidali digute denok goza ahal izateko, Liburu Eguna aste honetan ospatzen dela eta.

-Asteazken honetarako, KUKUBILTXO ipuin kontalaria.

-Ostegunean, LIZARDI Sari-banaketa. "Hau ez da zoo bat" Alaine Agirre.(Blog honetako 15-03-01n)


-Igandean, TXAN FANTASMA IKUSKIZUNA Modelon.

-Eta hurrengo asteazkenean, hilaren 29an, "Verba polita", poema liburuaren literatur solasaldia, eskolako guraso izana den Javier ARAMENDI irakaslearena. Ane Mayozen gidaritzapean  eta egile berak ere parte hartuko duelarik.

2015/04/18

Eduardo Galeano eta Günter Grass


Astelehenean hil ziren Eduardo Galeano eta Günter Grass, XX. mendeko bi idazle haundi. Bata Uruguaykoa, Amerikako kronista, gizarte zanpatuen ahotsa. Bestea berak bizi izandako II. Gerrate Mundialeko kronista, (gaur egungo poloniakoa izatez, alemanieraz idazten zuena).

Omenalditxo moduan gure beste idazle bikainaren iritzia dakarkigu, oso artikulu ederra idatzi baitu oraingoan ere: 
2015-04-15 / Anjel Lertxundi.  

Bisturi bi:

Bata, Grass, Alemaniaren kontzientzia eta, hedaduraz, Europako lubakiena. Bestea (ezen ez bigarrena), Galeano, Hegoamerikako zain urratuena. Eta bi-bien kontzientziak, munduarenak.

Erraz konformatzen da kontzientzia, malgua da, kamaleoikara da. Tximu ezagunak bezala, nahiago du itsu, gor eta mutu, hitzaren bisturia sartzen hastea baino ikusitakoan eta entzundakoan. Eta astoak, kontzientzia belarra dela uste baitu, bere hausnarrerako jaten du.

Kontzientzia kolektiboan eragiteko nahitaezkoa da kontzientzia pertsonalaren leize ilunenetara jaistea: inork ezin du munduko injustizien bisturia izan kontzientzia eroso burgestu batetik, bere baitako arrakaletan arakatu gabe, kontzientzia goritu ezean zalantzaren arragoan. Bi idazleek lan hori hartu dute beren gain, bakoitzak bere maneran, eta gure kontzientzia lokartuan eman dizkiguten ostikoak eskertzeko balio behar lukete egunotako gure omenaldi
ek. Zertarako bestela? 

 



2015/04/16

Igandean BARBANTXO haurrentzat

Salgai daude sarrerak Turismo Bulegoa eta Sanz Enea Kultur Etxean.
APIRILAK 19, IGANDEA.  17:00 MODELO ARETOAN  - “BARBANTXO”
3D antzerki multimedia haurrentzat  Sarrera: 4€ (+3 urte), Iraupena: 55 min.

 
Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3D-ko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arriskuei aurre egiteko. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu. Interakzio honek mundu harrigarri bat iragartzen du, interakzio hau baita 3D-ko irudi garaikideen eta ilustrazio tradizionalaren arteko zubia.
                                                           ITURRIA:http://www.logela.org/portfolio/barbantxo/

cenicienta-cinderella-cartel-poster 


Eta larunbatean helduagoentzat Cenicienta pelikula:
        APIRILAK 18, LARUNBATA, 17:30 eta 19:30.
 CENICIENTA - 105 min. Guztientzat 5 €
                                         http://zuzarautz.info/

2015/04/13

Recursos interesantes en Ayuda en Acción.

Sarri egin ohi dira hezkuntzaren munduarekin lotutako pelikulak. Irudian klik eginez gero, adiskidetasuna, elkartasuna, talde lana, errespetuari buruzko hausnarketa ...eta modu honetako baloreak lantzeko 30 filme ikusteko aukera izango duzu. Interesgarriak dira eta merezi du etxean ere ikustea:http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/cortometrajes-educar-en-valores/16455.html

 
                        30 cortometrajes para educar en valores

2015/04/06

Alicek 150 urte aurten

Lewis Carroll-ek 1865an argitaratu zuen lehenengo aldiz 'Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian'. Haur Literaturaren historian liburu garrantzitsuenetako honen  pertsonaia hasieran bezain erakargarria izaten jarraitzen du mende eta erdi geroago ere..
Urtemuga ospatzeko egin da '150 Alice project' ekimena. Bertan  munduko 150 marrazkilari bikain bildu dituzte, eta bakoitzak ipuinaren orrialde bat ilustratu du. Hemen duzue ilustrazio bilduma. Oso gertuko bi ilustratzailerenak tarteko: Bilboko Oscar Domínguez Pazo eta Beñat Olaberria donostiarra. Sartu eta irudiez gozatu!   


 
Oscar Domínguez Pazo 
bilbotarrarena.







                                           

                                                         
                                                                                    Beñat Olaberria donostiarrak egina