BEGEL

2014/05/23

IN MEMORIAM

Gabriel García Márquez, kontalari eta kazetari kolonbiarra, Literatur Nobel Saria, munduko idazle onenetarikoa hil zaigu aurtengo apirilean. Makina idatzi da beretaz eta guk hemen bere esaldi famatu batzuk bildu ditugu txoko honetarako:

<

2014/05/22

TABUAK HAUR LITERATURAN


Tabuak haur literaturan' Eibarko Juan San Martín liburutegiak eta Ermuako udal liburutegiak argitaratu duten irakurketa gida bat da. Gidan gaika sailkatuta agertzen dira haur eta gazteekin batzuetan hitz egiteko zailak diren gaietaz argitaratutako hainbat liburu (adiskidetasuna, adopzioa, arrazismoa, bullina, heriotza, homosexualitatea, ...)
  EA BALIAGARRI ZAIGUN!

2014/05/20

Liburu berri gehiago

Liburutegia hornitzen ari gara etengabe aukera zabala osatuz. Azkenengoak hauek ditugu: 

Makinak eraikitzen

4. mailakoek MAKINEN gaia landu dute eta erakusketa eder honekin adierazi digute ikasitakoa. Palanka, polea, gurpila, torlojua,plano inklinatua...maketa txikitan eraiki dituzte eta eskemetan azaldu egin dutena. Lan ederra! 

XABIER LIZASO pianojolearekin

Maiatzaren 7an eta 15ean, Xabier Lizaso pianojolea  izan da gure artean eskola guztiko ikasleekin ,eta denok, bere saioekin ikasi eta  gozatzeko aukera izan dugu. 
Musika klasikoaren bidez eta jolas modura, musikarekiko sentsibilizazioa landu eta zaletasuna piztea da saio didaktiko hauen asmoa.
Xabierrek gauza asko erakutsi digu: isilik eta erne egoten, istorioak entzuten, amesten, musikaz gozatzen... Eta onena, ONGI PASATZEN! 6. mailakoekin  egindako saioa dugu bertan.

2014/05/15

TXAPELDUNA !

Zorionean gaude. Izan ere, sariak oparo dabiltza ikasturte bukaera honetan eskolakoen artean eta pozgarria da benetan.
Aner Perez Manterolak, LH 6.Dko ikasleak  Gipuzkoako eskolarteko 34. Bertsolari txapelketa irabazi du bertsopaperetan , 10-12 urtekoen artean.

ZORIONAK  TXAPELDUN ! ! !
Lehiakideek 2 bertso edo  4 kopla osatu behar zituzten ordu bete inguruko tartean eta gure Anerrek, hemen irakur ditzakezuen bertso bikain hauek sortu zituen:

KOSMODISEAN TXAPELDUN!

Ostiralean ere Kursaalen ospatu zen Kosmodiseako lehiaketaren sari banaketa. Ekitaldi ikusgarria izan zen. Guztira 19 ikastetxek hartu dute gure kategorian parte eta AURRENENGO BOSTEN ARTEAN SAILKATU DIRA gure 6. mailako lau gelak. OLE,OLE ETA OLE!  DENOI!!
Aurreko batean blog honetantxe bertan (14-03-31) adierazi genizkizuen taldeen izenak eta beraiek landutako gaiak taldeen argazkiekin batera.Oraingoan emaitzak:
1. saria: PALKAK taldea. Stop Bulling lanarekin.
2. saria: ARRAUN taldea. Kulturaniztasuna lanarekin.
4. saria: BRANKA taldea. Sahararekin harremanetan lanarekin.
5. saria: TRAINERU TALDEA. Konpostajea lanarekin.




2014/05/14

ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA

Bigarren zikloko ikasleek euren Informatikako Tailerrean ASMATU ! izeneko aldizkari digitala egiten jarraitzen dute. Oraingoan argitaratu duten azkenengoa 29. alea izan da, beraz, irakurtzeko gogoak sortzen baldin bazaizkizue, eskolako web orrian eskura duzue; edo beheko irudian klikatu.

http://www.orokieta.net/orokieta.php?seccion=3&subseccion=3&lang=eu

2014/05/12

SALBATORE MITXELENA sari banaketa

Ostiralean, maiatzaren 9an, ospatu zen Modelo aretoan Salbatore Mitxelena sari banaketa. Zarauzko Udaleko Hezkuntza Departamentuak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen du lehiaketa hau. Lan ugari aurkezten dira urtero eta aurten ere benetan emankorra izan da jarduna: 669 lan (509 ipuin eta 160 olerki) aurkeztu baitituzte.
Gustura gaude eskolako bost ikasle izan direlako saridunak:
Ipuinak,   A-1  maila.
 Naroa Landa.(3.C) Xagutxo txikia.”2. saria.

Ipuinak,   A-2  maila.

 Uxue Manzisidor Aldalur.(4.C) “ Lore gorria.”  1. saria.

 Uxue Etxeberria.(4.A) “ Mireiaren egunerokoa.”  2. saria.

Ipuinak,   B   maila.

 Daniela Mena.(5.C). “Triste zegoen zuhaitza”   1. saria.

Olerkiak,   B   maila.

 Jokin Ugarte. (6.B). Badoa denbora.”   3. saria.


Sariak dirutan eta liburutan banatu dira. Oroigarriak ere jaso dituzte. Gainera saritutako ipuin eta olerki guztiak, denei banatuko zaien liburu batean argitaratuko dira.
Baina ezditugu bakarrik saridunak zoriondu nahi. Parte hartu duten ikasle guztiek merezi dute aipamena beren saiakeragatik. Hainbeste lanen artean oso idazlan onak geratzen baitira sarritan, merezi arren, aipamenik gabe. Beraz zorionak parte hartu duzuen neska-mutiko guztioi!.

2014/05/09

IPUIN ETA KANTALDI MARATOIA

FONDOKO MARATOIA!
Apirilaren 2tik 9ra ospatu genuen liburu astea. Horren inguruan zenbat ipuin, antzerki, hitzaldi, kantaldi ikusi, entzun eta gozatu ahal izan ditugu. Bihotzez mila esker hau posible egiten lagundu diguzuen guztioi. Ez da erraza izango guztiak hemen behar bezala azaltzea, baina aipamen txiki bat egin gabe ezin utzi. Barkatu parte hartu eta argazkirik gabe geratu zaretenoi.



SUGAAR

Apirilaren bukaeran esan berri dugu Ramon Olasagasti izan dela aurtengo Lizardi Sariaren irabazlea Sugaar lanarekin eta herriko Kultura Sailak 2500 ale banatu dituela doan ikastetxe guztietan. 
Gurean atzo banatu genituen 3. mailatik gorako ikasleei, 8 urtetik gorakoentzat aholkatzen den liburua.
Komentatzen genuen orduan oso gustura eta erraz irakurtzen dela eta hasieratik kateatzen duela irakurlea duen misterio puntuari esker.
Familia guztiek jaso dugunez ez dugu aitzakiarik irakurri gabe uzteko. Beraz, ireki liburua eta murgil gaitezen istorioan!




2014/05/07

GURASOAK HIZLARI

Zortea da, gurea gero!

Liburu asterako partaideak eskatu eta hitzaldi eder, gai askotarikoekin etorri zaizkigu borondate onenez zenbait guraso eta ikasle. Goraipatzekoa da beraien kemena eta eskerrak eman beharrean gaude beraien ekarpengatik.
Horietako batzuk ekarri ditugu hona eta aurretik barkamena eskatu etorritako denak izendatu ez baditugu:

- Konposta Orokietako baratzan nola egiten den, 6. mailako ikasleak Antxon Etxeberria irakaslearekin.
- Aurretik Boliviarako liburu solidarioko kanpainaren arduraduna, Bakarne Zabalak, Bolivia-Cohachambako behar bereziak dituzten haurren egoera azaldu digu gela guztietan .
-Kambwambaren, argi eta urik gabe bizi ziren Afrikako Malawi herrialde pobrean, energia erabiltzen  lortu zuen mutikoaren  istorioa ezagutarazi digu Itziar Zubiak.
- Panamako Kanalari buruz aritu zaigu Mitxel Collado, itsasgizona eta horrelako obra eta eraikuntzetan zale amorratua.

HITZALDIAK LIBURU ASTEAN -2014 on PhotoPeach