BEGEL

2014/04/27

XXXII Lizardi Sari banaketa

Ramon Olasagasti kazetari eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) irabazi du Zarauzko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen Lizardi Sariaren XXXII edizioa, 'Sugaar' lanarekin.
Sari gisara 3.700 euro jasoko ditu Olasagastik eta bere lana argitaratu egingo da. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Zarauzko Kultura Sailak. Argitalpena sari banaketa egunean kaleratu da,  apirilaren 23an, Xabier Lizardiren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez.
Aho batez
Epaimahaikideen iritziz, “istorio klasikoa da, baina oso ondo egituratuta dagoena. Misterio puntua ere badu, eta amaiera biribileraino erraz bideratzen du irakurlea, oso euskara sanoan idatzitako orrialdeetan barrena. Pertsonaia asko agertu arren, orekaz antolatuta dago narrazioa, eta haurrek gustura irakurtzeko moduko lan ederra da, uste okerrei eta sineskeriei buruzko istorio hau”. 
"Oso gustura eta erraz irakurtzen den liburua da. Lehen orrietatik kateatzen du irakurlea", adierazi zuen zinegotziak.

2014/04/14

IPUIN EROA

A zer laukotea etorri zitzaigun 2. mailako ikasleei antzerkia egitera! Nolako antzezlari taldea! Polita izan zen hasierako umeen harridura aurpegia beraien amak antzaldatuta ikustean...sorpresa ederra! Eta zer esanik ez ipuina antzezten hasi zirenean. Hango printze, Txano Gorritxo, sorgin, ume eta ama! Pozik eta interes handiz jarraitu zuten antzezlana eta ondorengo kontu-kontaldia. Eutsi umoreari eta segi horrela! Guztiok eskertzen dizuegu, Nekane, Kristina, Naike eta Cristina. Bejondeizuela!
                                   

2014/04/11

AMERICAN STUDENTS- INGELESEZ jatorrizko hiztunekin

LH 5  eta  LH 6ko  ikasleak astean behin ingelesa lantzen aritu dira ikasle estatubatuarrekin.
Otsailean hasi ziren etortzen eta hilabete honetan amaituko dituzte saioak. Oraingo honetan Arran, Alana, Emily eta Brenden izan dituzte irakasle eta hainbat gai landu dituzte: San Valentin eguna, St Patrick eguna, janariak, kirolak...
See you!
13-14 American students 

Sahararen aldeko globo festa

Aurreko ostiral arratsaldean, apirilaren 4ean, egin genuen festa alai hau. Arratsaldeko lauretan pegatina banaketa eta globo puztutzearekin hasi ginen. Berftako musikaren laguntzarekin denak patiora jaitsi eta han gasezko globoak askatu ziren bertso saioaren ondoren.
6. mailako talde batek  Kosmodisearako prestatu duen lan bat da eta beraiek izan ditugu antolatzaileak.