BEGEL

2018/11/30

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen eguna datorrela eta, egitarau zabala antolatu da herrian zein ikastetxeetan:
Euskaraldia Zarautz erabiltzailearen argazkia.-Apaxi ipuin kontalaria, DBHko ikasleekin.
-Peru eta otsoa antzerkia, HH eta LHko ikasleekin.
-Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren eskutik, Baga Biga Higa emanaldia, batxilergoko eta goi mailako ikasleekin 
-Abenduaren 1ean, larunbatean, Kantu jira Benta Zaharreko Mutiko Alaien eskutik, 19:00etan Musika Plazatik hasita.
-Abenduaren 3an, astelehenean, ez da kanta eta dantza faltako eskolako patioan errekreo aurretik hasita. Arratsaldean berriz, ziklo batzuk pelikula proiekzioak  izango dituzte eta Herri kirolak frontoian beste batzuk. 

2018/11/29

PALINDROMOAK / PALÍNDROMOS

HITZEKIN JOLASTEA ATSEGIN DUGULAKO, HONA HEMEN BITXIKERIA BATZUK!
GOAZEN TREBATZERA!

PALINDROMOA: EzKerretik eskuinera, nahiz eskuinetik ezkerrera irakurrita, berdina jartzen duenean.
Hizkuntza bakoitzak ditu bere palindromoak:

PALÍNDROMO: Palabra o frase que se lee igual de izquierda a derecha, que de derecha a izquierda.
Saia zaitez eskuinetik ezkerrera irakurtzen

EUSKARAZ:
- AMAMA.
- OSO.
- NON.
- AUTORE EROTUA.
- ARAZO ZARA.
- UTZI, PASA, PIZTU.
- NOIZ ERRE ZION?
- ARI DIRA.
- IRINA NIRI.
- INOZO NI.
- ERREKAK ERRE
- IA BI IBAI.
- IKER, IREKI!
- ZEIN? NI EZ.
- ZUTIK IKUTUZ.
- UTZI PENAK ANE, PIZTU.
- ANIMATUTA BAZEN, EZABATUTA MINA.
- NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN.


GAZTELANIAZ:
- SUGUS.
- SACAS.
- SOMOS O NO SOMOS.
- ADÁN NO CEDE CON NADA.
- ANULA LA LUZ AZUL A LA LUNA.
- ANA LLEVA AL OSO LA AVELLANA.
- DÁBALE ARROZ A LA ZORRA EL ABAD.
- LA RUTA NOS APORTÓ OTRO PASO NATURAL.
- LE AVISARÁ SARA SI VA ÉL.
- YO DONO ROSAS. ORO NO DOY.
- NO DESEO YO ESE DON.

FRANTSESEZ:
- ESOPE RESTE ICI ET SE REPOSE.
(Esopo hemen gelditzen da eta atseden hartzen du).

INGELESEZ:
- A MAN, A PLAN, A CANAL: PANAMA!
 (Gizon bat, plan bat, kanal bat: Panama!).

LATINEZ:
- IN GIRUM IMUS NOCTE ET CONSUMIMUR IGNI.
(Gauez bueltak ematen ditugu eta suak konsumitzen gaitu).


2018/11/28

Haurren jostailuak aukeratzeko gida

Urtero bezala, Balurdin Orokieta Herri Eskolako gurasoen elkarteak bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu du astebururako, Orokietako gimnasioan.

Azaroaren 30ean, ostirala, eta abenduaren 1ean, larunbata, izango da; ostiralean 15:30etik 18:00etara jarriko dute azoka, eta larunbatean, 09:30etik 13:30era. Jasotako dirua Zarauzko Bihotzez elkartearentzat izango da, kardiopatia duten haurren familiak laguntzeko.
Bestetik, Gabonak heltzear direla eta, udalak jolas eta jostailuak aukeratzeko gida atera
dute, gurasoek izan ditzaketen zalantzekin laguntzeko.
Gomendatuenak dira talde lana bultzatzen dutenak, denbora luzez interesgarri izango direnak, genero banaketarik egiten ez dutenak, irudimena bultzatzen dutenak...
Gida Zarauzko ikastetxeetan banatu dugu,  haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako lehenengo hiru mailetan.
https://berdintasunazarautz.wordpress.com/2018/11/19/jolas-eta-jostailuak-aukeratzeko-irizpideak/

2018/11/27

Maixu-maistren eguna

Azaroaren 27an, Irakasleon eguna ospatzen da. 
José de Calasanz, apaiza, pedagogo eta santua. Eskolapio ordenaren sortzailea.

Bere jaioterria Peralta de la Sal (Huesca), gatzaga eta ardoengatik ezaguna. Barbastrotik gertu, olibondo eta almendrondo artean BTT eta oinezko ibilaldiak egiteko leku lasaia. Jaiotetxearen ondoan aterpetxea dago eta Alquézar eta Roda de Isábenara bixitaldiak egitea merezi du.
Maixu-maistren eguna bilaketarekin bat datozen irudiak
Maixu-maistra guztioi ZORIONAK eta aurrera!
Gure lanaren aitormen moduan, hona pelikula batzuk:

El club de los poetas muertos-etik hasi(1989), Los Chicos del Coro (2004),  Mentes Peligrosas (1995) ...berriena den  La profesora de historia arte.(2014)


2018/11/26

Neu naiz indartsuena-Neu naiz ederrena!


 
Harroa  otxan bihurtuta

 Lehen ziklokoentzako beste jardunaldia, BI IPUINekin, alegia moduan kontatuta dator:

Neu naiz indartsuena!

neu naiz ederrena bilaketarekin bat datozen irudiakMario Ramos idatzi eta maisuki ilustratutako album honek alegia bat eskaintzen du. Otsoak modu erritmiko batean galdetzen dio bati eta besteari zein den indartsuena. Harro eta handi ikusten du bere burua, bera baino handiago bat aurkitu arte. Duen erritmoak, bai esanahian eta baita marrazkietan ere, oso aproposa bilakatzen du behin eta berriz ikusi, kontatu eta irakurtzeko. (Ikus otsoaren neurriak)

Neu naiz ederrena! 

Dagoeneko ezaguna dugun otso sinpatikoaren beste xelebrekeria bat kontatuz. Oraingo honetan, ederrena dela uste du eta basoan barrena dabil bere edertasuna aldarrikatzen harro-harro. Bere ibilaldian ipuinetako hainbat pertsonaiekin egingo du topo eta haiek makurtu egingo dira, beldurrez, otsoaren ustezko edertasunaren aurrean. Azkenean, otsoak ezuste handi bat hartuko du herensuge txikiaren ahotik... Ilustrazioei dagokienez, basoaren nahiz otsoaren planoak leku eta ikuspuntu desberdinetatik agertuko zaizkigu: istorioarekin batera, gertutasun edota urruntasuna azpimarratuz. Irudietan testuan agertzen ez diren keinuak eta mugimenduak islatzen dira, istorioaren gaineko komentario zorrotzak erantsiz eta, nola ez, irakurlearengan irribarrea sortuz.

Neu naiz azkarrena da 3.a! 
Txanogorritxo-ren ipuina abiapuntutzat hartuta, ibilbide dibertigarria egiten Ramosek hainbat ipuinen inguruan, hala nola, Hiru hartza, Hiru txerrikume, Edurne Txuri edota Loti Ederra.
Irudiek primeran agertzen dute otso gizajo honen egoera, tonu dibertigarria du eta haurrak ondo pasa dezakete otsoa desmitifikaten.


 Gasteizko Odón de Apraiz ikastolak eta ume gorrentzako arreta taldeak eginiko bideoa da hau.

2018/11/24

TRATU ONEKIN DANTZAN


ONDO SENTITZEN GARA ONDO TRATATZEN GAITUZTENEAN ETA ONDO TRATATUAK GARENEAN ESKER ONEKOAK GARA.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna igandez egokitu da aurten, eta herriko ikastetxeetan ostiral arratsaldez ospatu genuen Tratu ona guztiona lelopean.

  • Tratu txarrak baztertzeko, tratu onak (bizikidetza, elkarlana, lankidetza...) garatzea da gakoa. Eta aurreko urtetako legez tratu onarekiko konpromisoa zinta dantzan islatu zen
  • Arratsaldean egin genituen bi zinta dantza: bat ikasleekin eta bestea ikasle, guraso, begirale eta irakasleekin HHko patioan.
  • Aurretik irakasle batek aurkeztu zuen ekitaldia eta zenbait ikaslek asmatutako leloak irakurri zituzten. 
Musika eta dantza alaiez bukatu genuen festa.





       

2018/11/22

BADAGO ZER EGINA, ZER OSPATUA!

        A zer aste bukaera datorkigun gaurdanik hasita! Denak batera elkartu ditugu, ez dago aspertzeko betarik!              

                             BIZITZA KANTU BAT DA
Aste bukaeratik hasita daude kontzertuak Santa Zezilia eguna ospatzeko,baina gaur izanik eguna propioMusika eskolatik Musika Plazara kalejira alaiean joango dira herriko umeak eta bertan,  abestu eta txokolatada izango da guztiontzat!  19:30etatik aurrera, herrian zehar nabarituko dugu, herriko txistulari eta abesbatzak ibiliko baitira kalez kale kantuan. Kantuan aritzea gustuko dugun guztiok eskuorriak izango ditugu letra guztiekin.
KANTATZEN EZ DUENAK ZORIONIK EZ DU!



Zarautzen ere 11 egun euskaraz.

Azaroak 23, 19:00-21:00 hasiera festa: trikitilariak, txistulariak, dantzak, euskal kantak... herriko taldeen eskutik. Lege Zaharren enparantza - Barren Plaza - Musika Plaza - Kale Nagusia



















Haurren Eskubideen Nazioarteko EgunaAzaroaren 23an, ostirala, 6:45 ean.
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna 2018
4-11 urte bitarteko haurrentzat Ongietorri festa "Ludotxo" udal Ludotekaren irekiera ospatzeko.






IPUIN MUSIKATUAAzaroak 25, Igandea11:30 etan. 


"Dama xuria" (4 - 8 urte).



Kontalaria: Amaia Puin.
Biolina: Elena Setien.
Edukiera mugatua. Sarrerak haur liburutegian.

Kale antzerkia-Azaroak 25, Igandea 13:30
 Hondartzan (Bañeru kalea parean)


Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harira.
Esku ahurretik edan zuten kale antzerkia eskainiko du Ainhoa Alberdik, igandean bertan, Eguraldi txarra eginez gero, Parrokiako zimintarioan izango da.
ESKU AHURRETIK EDAN ZUTEN
«…gu sortu ginen enbor beretik
sortu ziren besteak…
eta esku ahurretik edan zuten…

sustrai korapillatsuetan ito ziren,ito zituzten…

gu sortu ginen enbor beretik…»

2018/11/21

Ojos que no ven: Una mirada al abuso sexual infantil

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean. Horren harira, Zarauzko Parekidetasun departamentutik hainbat egitasmo antolatu dituzte azarorako eta horietako batzuren berri ari gara ematen. Hala nola, Azaroaren 8an, Genero indarkeriaren biktima diren seme-alabak  izenpean antolatutako jardunaldiak.
Kooperazio sailetik ere parte hartu dute azaroko egitaraua osatzen; Indarkeria jasan duten Afrikako emakume errefuxiatuen egoera eta ametsak hitzaldia antolatu dute, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeko Leire Morquecho kidearen eskutik. 

- Azaroak 22, 18:30 (Antoniano aretoan). Ojos que no ven: Una mirada al abuso sexual infantil hitzaldia, Save The Children elkarteko Jose I. Alonsoren eskutik. Gazteleraz izango da.

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  



- Azaroak 23, egun osoan zehar (Zarauzko ikastetxeetan). Tratu onekin dantzan ekimena, Hezkidetza Foroaren eskutik,
- Azaroak 25, 13:30 (hondartzan). Esku ahurretik edan zuten kale antzerkia, Ainhoa Alberdiren eskutik.
- Azaroak 29, 18:30 (Antoniano aretoan). Indarkeria jasan duten Afrikako emakume errefuxiatuen egoera eta ametsak hitzaldia, Leire Morquecho Errastiren eskutik.
- Abenduak 1, 10:00-20:00 (kiroldegian). Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan, autodefentsa feminista ikastaroa, Maitena Monroyekin. Gazteleraz izango da.

2018/11/20

Unibertsoa-LH6

LH6ko ikasleak Unibertsoaren gaian murgilduta daude. Gaiarekin zerikusia duten atal ugari landu dituzte, bideo politak sortu eta Donostiako Eureka!Zientzia museoko irteeran proiektuari buruzko gauza asko zuzenean  bizitzeko aukera izan dute Kimikaren magia tailerrean, Planetariumean eta museoan bertan.

Ostiralean musikarekin ere planetei buruzko ekintza polit bat egin zuten. Gustav Holst (1874-1934)  musikalari ingelesaren The Planets (Planetak) musika lanaren laguntzaz megafoniatik patioan, eguzki sistemaren eszenifikazioa egin zuten 6. mailako 4 geletako 100 ikaslek. Planetak margotuz arratsalde bikaina pasa genuen denok.



The Planets 7 mugimenduz osatutako orkestrarako egindako suite bat da, eta mugimendu bakoitzak planeta baten izena darama.
 Ikus wixsite honetan informazio gehiago:

https://orokietatertuliak.wixsite.com/holstenplanetak


           
 

2018/11/19

MAITE FRANKO


Urteroko zitara etorri zaigu Maite, Maite Franko, gure ipuin kontalaria, Udala medioBERDINOLA (1. eta 2. mailetan) eta BABESOLA(3.maila-rako) programak sustatuz, ipuinen bidez parekidetasuna eta kulturartekotasuna 1. zikloan eta 
jarrera osasungarriak lantzeko 3. mailan.          
Modu polit eta alaian egiten digu bixita urtean bitan 11 gela hauetan. Ipuineko pertsonaia bihurtzeko aukera ere izan dute, mozorro eta guzti . Ez da barre algararik eta txalorik falta izan!
Muestra moduan, gela batzutako saioak. Mila esker Maite, Hemen espero zaitugu datorren urtean ere!


Bitartean, ondo bizi!





                 



2018/11/16

Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna: Ospakizunak eta hitzaldiak

Azaroaren 20an izango da Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna. Horren harira, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak goiz osoko egitaraua antolatu du azaroaren 18rako, eta bi hitzaldi ere eskainiko dituzte datorren astean.

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna 2018

Azaroak 18, igandea:   

  • 11:00-13:00. Birziklatutako jostailuak sortzeko tailer praktikoak, puzgarriak eta egurrez egindako jokuetan oinarritutako famili aisialdia, Lege Zaharren enparantzan.
  • 12:00. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, herriko kaleetan zehar.
Asteburuko ospakizunez gain, hausnarketari bide emateko bi hitzaldi izango dira datorren astean.
Azaroaren 20an, asteartea:

- "Hurbiletik maitatua, urrutira heltzeko" hitzaldia eskainiko du Aritz Anasagasti psikologoak.
 Adimen emozionalean aditua da  eta hitzaldiaren bidez, "familiei hainbat pauta ematen" saiatuko da, "seme-alabak adimen emozionalean hezten laguntzeko". Bi saio eskainiko ditu  Antoniano aretoan; 17:00etan euskaraz, eta 
- "Querer de cerca, para llegar lejos",gaztelaniaz, 8:45etan.

Horretaz gain, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan, Azaroaren 22an, osteguna:

Ikusi nahi ez duten begiak /"Ojos que no quieren ver: una mirada al abuso sexual infantilhitzaldia emango du Jose I. Alonso Save The Children elkarteko kideak, haurrenganako sexu abusuei buruz. izango da saioa, 18:30ean Antoniano aretoan. Gazteleraz izango da.
Bestalde, Vazquezek jakinarazi du ikastetxeetan Haurra hezitzeko dekalogoa banatu dutela, eskuorri formatuan. Gurasoei zein gurasoei zuzendutako baliabide bat da, haurrak hezteko gomendioekin.