BEGEL

2014/03/31

LIBURU ASTEA

Aste Santuko oporretan egokitzen zaigu aurten liburu eguna, apirilaren 23a. Horregatik aurreratu dugu data, martxoaren 2ra. Egun honetan HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu guztian Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko.
Mundu zabalean hedatuko den kartela da hau. Kartelaren gainean klikatzen baduzue, mezua irakurriko duzue. Biak benetan, zoragarriak.
Aurten "Munduko haurrei gutuna" goiburu duen kartela sortu dute Irlandako Siobhán Parkinson idazleak eta Niamh Sharke ilustratzaileak.
http://www.galtzagorri.org/galtzaberri/dokumentuak/liburuaren-eguna.pdf

Eskolan ere hainbat jarduera burutuko ditugu. Irakasleok ipuin kontaketara ekingo diegu eta etxeetako edozein partaideri ere animatzen diegu  kanta, bertso eta kontakizunekin parte hartzera beren haurren geletan  norberaren ama hizkuntzatan. Animo!!!

6. maila KOSMODISEAN

6. mailako 4 geletako ikasleek urtero Gipuzkoako Dipùtazioak antolatzen duen Kosmodisea projektuan parte hartzen dute.Talde bakoitzak projektu bat hautatu behar du. Aurtengoan:
- 6. A: Konpostajea.
- 6. B: Stop Bulling.
- 6. C: Kulturaniztasuna.
- 6. D: Sahararekin harremanetan.
Ikasturtean zehar 3 lan aurkeztu behar dituzte 3 planeta desberdinetan, aukeratutako gaiaren inguruan:
- Audioa.
- Wikia.
- Bideoa
Ebaluaketa atalka egiten joaten diren parte hartzen duten eskola guztiek eta sailkapena urtean zehar osatzen doa. Momentu honetan Orokietako 4 taldeak dira LEHENENGOAK doazenak!!!
Azken neurketa ez da jakiten bukaera arte.
Maiatzaren 9an, Kursaalen ospatuko den ekitaldian ezagutuko da azken emaitza eta SORPRESA deskubrituko da bertan sariak banaturik.
Orain arte gure eskolako talderen bat izan da saritua. VIII. edizio honetan ere oraingo martxan ez da gutxiago izango.
Aditzera emango dizuegu gertatzen dena.



2014/03/28

BOLIVIArako liburu bat = irribarre bat

Martxoaren 31 etik apirilaren 3 ra bitartean, etxean dituzuen liburuak eskolara ekar ditzakezue hurrengo astean azoka osatzeko. Dirua, Boliviako ezintasunak dituzten umeei laguntzeko izango da. Animatu bada!!!

2014/03/20

UDABERRIAN GAUDE!

Gaur arratsaldeko seiak aldera sartu gara udaberrian. Eta esaerak dioenez ez ahaztu txanpon batzuk sartzea poltsikoan...Mendi aldera joanez gero behintzat, kukua entzun dezakezue eta lehenbiziko aldian entzuterakoan patrikan dirua izanez gero, AGUR KRISIARI!, urte guztian ez zaizue dirurik faltako eta!



JOEL TXAPELDUN !

 Joel  1.mailan dabilen 6 urteko mutiko alai eta muxu gorri bat dugu. Liburutegiko estatistiketan, irakurle oparoena gertatu da, orain artekoan 13-14 ikasturtean. Izan ere, bere amarekin liburutegira etortzen da arratsaldetan astean hainbat aldiz liburu bat aukeratzera...eta zein politak dakien hartzen!!

- Noiz irakurtzen duzu,ba, Joel?
- Askotan eguerditan, bazkaldu ondoren eta iluntze aldera ere bai,  beste batzutan.
- Oheratzerakoan ez?
- Ez, orduan amak kontatzen dizkit ipuinak. 

Hori da arrazoia! Ipuin politenak, lotarakoan amak kontatzen dizkigunak izaten dira. Orduan ez da  ezer irakurri behar, asmatutako edo gertatutako gauzak  goxo-goxo kontatzea da modurik onena loak hartzeko.
Zorionak Joeli, eta nola ez, zorionak Beleni ere!
                                            Joel Baltasar Etxabe

2014/03/14

Liburu gehiago.

Duela gutxi azaldu genizkizuen liburutegira ekarritako liburu gustagarri dexente. Bueno, beste argitaletxe batzutakoak ere ekarri ditugu , adin desberdinetarako oso interesgarriak, eta hementxe dituzue ikusteko:

DIDACTALIA : Hezkuntzarako baliabideak .

http://didactalia.net/comunidad/materialeducativo gunea oso baliabide egokia izango da sarean bizkor batean ariketa mota desberdinak aurkitu ahal izateko, denbora alferrik galdu gabe: mapa elkarreragileak, kaligrafia koadernoak, etxean egiteko esperimentuak, eskulanak, matematika ariketak eta problemak, inprimatzeko mapak...Bilaketa arlo, adin edo maila arabera egin daitezke.
Ikasle, irakasle edo guraso moduan eman dezakezue izena doan. Euskaraz eta ingeleraz ere badago materiala.


AITORREKIN kontu-kontari

Batzuk zuzenean joaten dira apal jakinetara  liburua hartzera. Denok ezagutzen ditugun bilduma ezagunetara. Zu ordea, txokotan  ibiltzen zara bila eta betikoak ez diren liburuak aurkitzen dituzu.
-Zertan ohartzen zara liburu bat aukeratzeko?
-Liburuak zerbait berezia izan behar du, arraroa.
-Asko irakurtzen duzu?
-Bai, normalean iluntzean irakurtzen dut, etxeko lanak egin eta gero.
-Zaletasun gehiago izango dituzu ba? 
-Bai, kirola, futbola eta pilota.

                                              Aitor Artetxe Martin


BIHURRIEN ISTORIOAK NESKA-MUTIL ZINTZOENTZAKO. Christopher Milne
1. Irakaslea erotu zen eguna.
2. Ezagutu dudan umerik ausartena.

Niri liburu hauek gustatu zaizkit arraroak eta oso dibertigarriak direlako.
Gertakizun benetan xelebreak  azaltzen dira. Liburu barregarriak dira eta
irakurtzea gustatzen bazaizu, gustura irakurriko dituzu.
Ondo pasa nahi baduzu, liburu hauek zuretzat aproposak dira! 

2014/03/07

ITSASOA HARRO

Zein harro sentitu izan garen zarauztarrok geure Kantauri itsasotaz!!! Nolako kresala geurea! Oraingoan ordea, gehitxo oldartu zaigu.
Eta gure kosta? Ikusgarria negu gorrian, bere isiltasunean, toldorik gabe, huts-hutsik! Orain ordea, errukarria daukagu hondarrik gabe, malekoirik gabe, arrokak bixtan, desertu txikia txikituta eta dunak haizeak eramateko lanik gabe, urak janda. 
Moila berak ere zenbatetan ez ote ditu jasan olatuen enbatak.Baina oraingoan ezin izan dio eutsi eta Amabirjinaren pareta goitik behera erori da txalupa gainera. Narros bakarrik mantentzen da oraintxe zutik!

Nonbaitetik ariko zaizkigu Julen Lekuona eta Xabier Lete kantari  :


Itsasoan urak haundi dire
murgildu nahi dutenentzat.
Gure herriko lanak haundi dire
astun dire
gogor dire
zatiturik gaudenontzat...

Burutik irudi hauek erraz pasako ez zaizkigun arren, zoriondu nahi dugu geuk ere, Imanol Sorazu Loiola, eta bide batez lankide dugun bere amari ere, Aupa Arrate!, horrelako maisulana sortzeagatik
 

2014/03/05

2014 MARTXOA - LIBURU BERRIAK

Noiz etorriko dira Greg-enak? IRITSI DIRA, Bai!
Baina ez Greg gizajoarenak bakarrik. Hemen dira Tom Gates-en berriak, Tea eta Geronimo anai-arrebarenak, Eta zer? bildumako titulu berriak, beste bi ipuin oso politak eta jolasteko aho korapilo, igarkizun eta olerkitxo liburu xamur pare bat  ere

Orain GOZATZERA!

LIBURU BERRIAK  - 2014 MARTXOA