Baina Kafkaklagun bati idatzitako gutunean zioen eran, atzamarratu, hozka eta haginka egin behar du liburuak. Gure buruan aizkorakada bat sentitu behar dugu irakurritakoan... GOZATU OPORRAK!
Gure zuzendari hainbat urtetan izan dena ere badoakigu bere sorterrira, Ondarrura! Gogotsu eta alai aritu zaigu. Horrelakoa izan zen despedida ere!
Berak ere azken klaustroan dakien modura agurtu zigun, Joxe Arratibelek jasotako ipuin zahar batekin : Aurrera eta goxoago, aurrera eta goxoago...Bertan goxo! Dudarik ez izan!
6. mailakook badoazkigu, pozik, horrela nahi dugu! Malko batzuk isuri badira ere tarteko. Institutua gertu dugu eta elkar ikusiko dugu! Ondo eta jator segi zuen ibilbidean! Frontoiko agurra ere hunkigarria, beste guztiok beraiei bertsoak abestuz.