BEGEL

2014/01/31

IKUSEZINA

Marijn Brouckaert-ek ipuin hau bidali digu jende artean zabaltzeko.
Album-liburu hau online argitaratu du."Ikusezina" izena du eta 26 hizkuntzatan dago itzulita (euskaraz ere irakur daiteke). 
Gaia: Jaiotza, haurdunaldia, eta, gainera, ikustezina den zerbait  ... Helbide honetan sartu eta nahi duzun hizkuntza aukeratzea besterik ez duzu: 
ikusezina



Liburu bitxi bat: TATSU NAGATAren PIZTIA HANDIAK

Tatsu Nagata Thierry Dedieuk asmaturiko pertsonaia da. Tokyoko ikertzaile bat da eta liburuko ataletan barrena animalia batzuen inguruko informazioa helaraziko digu.
Euskaraz plazaratu duen bere lehen obra honetan, balea, krokodiloa, gorila, hartza, otsoa, lehoia eta marrazoari buruzko informazioa jasotzen dugu oso modu xelebrean, eta horixe da, hain zuzen, liburu honen balio literarioa. Berez informazio liburutzat  har daiteke  liburu hau. 
 Informazio gehiago

Hona hemen liburuaren irudi batzuk:
  TATSU NAGATA on PhotoPeach

ELAREN MUNDUAK: ikusi, entzun eta irakurtzeko ipuinak

Elaren munduak haurrentzako espazio interaktiboa da, modu dibertigarrian irakurketa sustatu eta euskara trebatzeko aukera ematen duena eskolatik kanpo.
Umeek ipuin interaktiboak ikusteko eta PDF formatoan deskargatzeko ahal izango dituzte. Gainera beraiek idatzitako ipuinak partekatu eta iritzia ematea ere izango dute.
SARTU ELAREN MUNDUETAN ETA ONDO PASA!!! 
                                                 
        http://www.elarenmunduak.com/

                                 

Cuentos para ver, escuchar y leer Elaren munduak es un espacio interactivo dirigido a los más pequeños para poder fomentar la lectura de una forma divertida y familiarizarse con la lengua vasca fuera del ámbito escolar. Los niños pueden visualizar cuentos interactivos y descargárselos en formato PDF. También publicar su propio cuento y compartir comentarios con los demás. ADÉNTRATE EN EL MUNDO DE ELA Y DIVIÉRTETE!

2014/01/30

TEA STILTONen lagunak

La esmeralda del príncipe indio.

Liburu hau oso-oso polita da. Oraingoan tximinoei
buruzkoa da.
Protagonistak: Tearen klubekoak noski, Ashvin, beren lagun bat eta Jaya tximinoa dira.
Indiako Chennai hirira Mharaja doala eta zeregin bat dute bertan, tximino lapurrak baitabiltza.
Tximinoak edo India gustatzen bazaizue liburu hau oso polita irudituko zaizue.
Ondo pasa!!!!!                                                              Maider Ortiz Pérez.

OPARI


Algar argitaletxeak (Alzira-Valentzia) aldian behin opari bidaltzen dizkigu Calcetín bildumako ale batzuk erakusgarri. Gu bitartean, liburutegia osatzen goaz.Hona hemen azkenengoak:
- Calcetín blanco (primeros lectores): El gallo   despistado.
- Calcetín amarillo (a partir de 8 años):  El país de los dragones eta Pastel de moras. 
- Calcetín rojo (a partir de 10 años): El Calavera.



      

2014/01/23

TEA STILTON bilduma

Tea Geronimoren arreba da, eta egunkari berdinean egiten du lan. Bere kluba beste bost lagunetaz osatuta dago: Nicky, Colette, Violet, Paulina eta Pamela. Abentura latzetan murgilduko dira lagun ausart hauek.
Orain bildumako hiru liburu aipatuko ditugu:


Uretako maitagarrien sekretua.                               
                                                           June Vergara Pedrosa

Oso polita iruditu zait, eta nire ustez, Tea gustatzen ez zaizuenoi ere, irakurtzea gomendatzen dizuet.
Nahiko luzea da, baina irakurtzen zaudenean, benetan gertatzen zaizula ematen du. Erineko mundua arriskuan


Misterio entre bambalinas.                                       
                                                              Maider Ortiz Pérez
                                                                     
Liburu hau hartu nuen asko gustatu zitzaidalako atzean jartzen zuen laburpena. Baletari buruz da, eta klubeko lagunak  Carlota izeneko neska bat ezagutu dute.Nik liburua bukatu nuenean, baleteko pauso batzuk ematen hasi nintzen. Hain gustura sentitu nintzelako. Bihotzez gomendatzen dizuet.

  
 El camino a la fama.

                                                         Naiara Larrinaga Isidoro 

 Ratesiak lagun bat du eta Ratford-eko Unibertsitatera etorri da. Han kontzertu bat antolatu dute eta Tearen klubak parte hartu du aukeraketako kasting-ean.
Froga irabazi eta oso ondo pasa zuten entseguetan eta kantatzen ere.
Hori da inportantea: ondo pasatzea!!!!!  

GOMENDIO GEHIAGO

GERONIMO STILTON bilduma.

Nor den Geronimo delako hori? Sagu bat, burua sarritan hodeietan edukitzen duena... Egunkari bateko zuzendaria da, Sagukari, baina idaztea da gehien maite duena.

Octavo viaje al reino de la Fantasía.                       Aritz Lazkano Morales         


Niretzat bilduma honetako libururik politena da hau. Geronimo berriz ere, Fantasiaren Lurraldera doana. 
Usain desberdinak eta asmakizunak aurkituko dituzu bertan.





Maitasuna gazta bezalakoa da.

Geronimo oso urduri dabil gauza asko baititu egiteko. Bat-batean bere arreba
Tea etorri bulegora eta denak gaizki egin duela esaten dio.
Baina egun batean, Contratok lau bidoi zituela esan zion eta bere familiarekin  joateko!!!
Bukaera ez bazen ere nik espero  nuena, oso-oso polita izan da.
Anima zaitez liburu hau irakurtzera!!!
                                                                                Judith Resa Garmendia

2014/01/22

GURE IRAKURLEEN GOMENDIOAK

Irakurzaleen klubekoek hasi zaizkigu dagoenekoz beraiei gustatutako liburuen berri ematen. Eskerrik asko eta animo parte hartu nahi duzuen guztioi:


June Ignacio 
  Aristondo    
                          
        
            TOM GATES bilduma

Asko gustatu zaizkit Tom Gates bildumako lau liburuak. Tom, protagonista, oso xelebrea da. "Lobozombis" izeneko taldekoa da, arrebari xaxatzea atsegin du eta bere lagunik hoberenarekin  ibiltzen da beti.
Parre ederrak egin ditut liburu hauekin  eta oso gustura irakurtzen dira. Benetan gomendatzen dizkizuet!!


2014/01/09

IRAKURKETA KLUBA !!


Judith, June I., June V., Maider,
Naiara eta  Aritz dira gure
irakurleak.


 A zer sorpresa polita jaso dugun, 5. mailako talde batek irakur kluba sortu duela jakitean!

Eguerdiko tarte batzutan elkartu eta gustatzen zaizkien liburutaz aritzen omen dira berriketan. Bejondeizuela gazteak!

Guk ere jakin nahi genituzke zuen eritziak. Hemendik aurrera
blog honetan egingo dizuegu txoko bat zuen ideiak denoi zabaltzeko. Guk pozik hartuko ditugu. 

Animo eta muxu handi bana!