BEGEL

2013/10/31

EUSKADI LITERATUR SARIAK

Hona hemen, sail bakoitzean irabazle gertatu diren lanen eta idazle, marrazkilari edo itzultzaileen izenak:
  • Euskarazko literatura: Martutene, Ramon SAIZARBITORIArena
  • Gaztelaniazko literatura: Aquella edad inolvidable, Ramiro PINILLArena
  • Euskarazko literatura itzulpena:Tom Sawyer-en abenturakIƱaki MENDIGUREN eta Sara J. TURTLEk itzulia
  • Literatura lanaren ilustrazioa: Tropecista, Elena ODRIOZOLArena. 
Joan zen asteartean aldiz, honako  sail hauetako irabazleen berri izan genuen:

  • Euskarazko haur eta gazte literaturan: Tximeletrak, Xabier OLASOrena.
  • Gaztelaniazko haur eta gazte literaturan: saria eman gabe gelditu da.
  • Euskarazko saiakeran: Oi Europa!”, Jon SUDUPErena
  • Gaztelaniazko saiakeran: Ese idioma raro y poderoso, Iban ZALDUArena.
  Saritutako askok 
  lehendik ere jasoa 
  dute sari hau.

 

Guk hemen Xabier Olasoren "Tximeletrak" aipatu nahi dugu bereziki.
Haurrentzako poema liburu bat da, "euskal tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu eta berrikuntza poetiko jostarinarekin datorkiguna",epaimahaikoen hitzetan .
2005ean ere jaso zuen Euskadi Literatura Saria, atal berdinean, «Pupuan trapua» liburuarekin.  Olasok formarekin ere jolas egin du: Mendizale bati buruzko poema behetik gora irakurri behar da, karramarroarena eskuinetik ezkerrera, goitik behera eta behetik gora egiten du zaldiko maldikoarenak...
                                                                        ZORIONAK!!!                            

2013/10/28

ASTERIX ETA PIKTOAK, gidoigile eta marrazkilari berriekin






    Aro berri bateko lehenengo albuma dugu hau eta hainbat hizkuntzatan argitaratu da batera, euskaraz tarteko. Goscinnyren desagerketaren ondoren, Jean-Yves Ferri da gidoilari berria eta Didier Conrad marrazkilaria.
   Dena den, muina ez da askorik aldatu, Ferri eta Conradek eutsi egin baitiote urteetan mamimutako estiloari: protagonista asko eta asko lehengo berak dira, eta beste hainbeste marrazkien itxurari dagokionez ere.
   Eskozian kokatua dago eta 'Asterix eta piktoak' du izenburu.
Galiar ausartak Adrianoren harresitik (oraingo Eskozia) haratago dauden lurraldeetara bidaiatu eta han aurkitu dituzte erromatarrei izu handiena sortzen dien herrialde bat, pictoak (gizaki margotuak)  erromatarren hitzetan.


2013/10/27

LOMCE EZ, MURRIZKETARIK EZ

Euskal Herriko hezkuntza-eragile guztiak oro har, ikasle, familia, langile eta beste hainbat erakundek argi adierazi dute azken hilabete luzeetan, Wert ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza-erreformarekiko aurkakotasuna.
Zer esan handia ematen ari den gai honetako adierazle izan liteke bideotxo hau:
                                             

2013/10/22

LIBURUTEGIAREN EGUNA




 Kartela AndrĆ©s RĆ”bagorena da
 eta Laura Gallegok egin du pregoia.
Pregoi-ipuina irakurri nahi baduzu


Urriaren 24ean ospatzen da Liburutegiaren eguna. 

Aurtengo leloak dioenez,  Liburutegia altxor bat da.
Auskalo zer aurki dezakegun bertan!

Egun hau gure gizartea irakurketaren garrantziaz kontzientziatzeko asmoz sortu zen, bereziki ume eta gazteen artean. Eta bide batez, liburuzainen lana eskertu eta bultzatzeko ere...

"Paradisua liburutegi motaren bat izan behar duela imajinatu izan dut beti".
Jorge Luis Borges

2013/10/10

ZER ARRAIO OTE DEN LIBURU BAT!


Liburu bitxi baten trailerra dakarkizuegu oraingoan...

Zeinek daki?... Agian gutxi barru guk ere ezagutuko dugu horrelakorik!