BEGEL

2018/03/23

Poesialdia

Haurrentzako irakurketa eta tailerra.
Aste guztirako programatu dira Donostiako areto ezberdinetan Poesia inguruko ekitaldaldi oso interesgarriak, Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Aste bukaerakoa iradadokitzen dizuegu hemendik familia osorako oso egokiak iruditzen zaigulako.
Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin da. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta hitz asmaketekin poesia sortzen dute berez. Irakurtzen hasten direnean, ordea, ipuin narratiboak eskaintzen dizkizuegu. Katebegia hautsi ez dadin, eta era natural batean poesia lantzen jarraitzeko asmoarekin sortu da proiektu hau.
Horretarako, Leire Bilbaok, ume eta helduekin batera, poesiak errezitatu eta kantatuko ditu. Maite Mutuberriak, aldiz, ilustrazioak sortuko ditu zuzenean, sortze prozesua azaltzen duen bitartean. Azkenik, ume eta helduek euren xomorro eta piztiak sortuko dituzte, jarraian haiekin txanpa bana egiteko.
Adina: Familia osoarentzat
Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 9. ate ondoan).
Gonbidapenak egun berean banatuko dira 17:00etatik aurrera.

ERNEST LLUCH K.E.
 

2018 MAR 24
 
/ 17:30

Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz

2018/03/22

BI AHIZPAREN INDARRA

Gaur, martxoaren 22an,  Lizardi Institututik etorri zaizkigu beraiek sortutako ipuina anrzeztera lau ikasle ohi: Samara Balsera, Carmen Fernández, Inge Martínez eta Andrea Otero , Josu irakaslearekin. Ahozkotasuna lantzen dabiltza Hauspoa programa barruan eta zer egokiago ipuinak antzezten hastea baino. 1. maila eta 2. mailako gela batek ere gozatu ahal izan dute beraiekin.
Nahi duzuen arte!!



 






 



2018/03/19

HITZALDIA - CHARLA


ZER EGIN ESKOLA IKASTE ARAZOEN AURREAN


EGUNA: MARTXOAK 22 (osteguna)
TOKIA: LHko LIBURUTEGIAN (araba kalea,56)

ORDUA: 17:30tan

HIZLARIA: IRKUS FERNANDEZ
HIZKUNTZA: Euskaraz eta erderaz

Modu praktikoan, eskola ikaste arazoei aurre egiteko estraeskolar moduan eskeintzen dugun Mugimenduen Hezkuntzaren teknika zertan datzan azalduko digu Irkus-ek.

                                           OHARRA: ZAINTZA ZERBITZUA EGONGO DA

  
CÓMO ACTUAR ANTE LOS TRASTORNOS DE APRENDIZAJE


DIA : 22 DE MARZO (jueves)
LUGAR : En la BIBLIOTECA de LH. (araba kalea,56)

HORA : 17:30h.

CONFERENCIANTE : IRKUS FERNANDEZ
IDIOMA :  En euskera y castellano

 


Irkus, nos hablará sobre cómo hacer frente a los trastornos de aprendizaje con La Educación de los Movimientos, técnica que ofrecemos como actividad extraescolar.

 NOTA: HABRÁ SERVICIO DE GUARDERIA


2018/03/18

IPUINEN BUKAERAK ALDATZEN

Denok gara ipuin zale. Hainbeste ipuin daude! Ezin eman astirik denak ezagutzeko! 
Hala ere, ipuin bat kontatzeko esan eta Txanogorritxo da burura etortzen zaigun lehenetarikoa. Iazko Liburu Egunerako prestatu genuen ipuin honen inguruko lan monografikoa. Pozik ibili ginen ipuin desberdinak ezagutzen eta erakusketa egiten. 
Gaurkoan ume katalanekin eginiko esperimentu bat dakargu: ipuinak birsortzeko modu polita bukaerak aldatuz. 

2018/03/16

"El templo de las mil puertas" 61

El Templo de las Mil Puertas doako eta bi hilabetetik behin plazaratatzen den gazte-literaturari buruzko aldizkaria da.
Aipamenak, elkarrizketak, erreportajeak eta liburuen berri ematen duena. Sarean dago aldizkariaren 61. alea eta baita 62. ere. Helbidea ziztatuz gero, irakurri ahal izango duzu:
http://www.eltemplodelasmilpuertas.com/templo61/

Edukiak:
Entrevista a... Maite Carranza
Libros que no leerás en español (al menos por ahora) Renegades
Entrevista a... Patrick Ness
¿Solo para adultos? Flavia de los extraños talentos
Reseñas por el mundo El último águila
¿Solo para niños? El despertar de la magia
Libros olvidados Ladrones de almas
#PostureoClásicos Asesinato en el Orient Express
Del papel a la pantalla Wonder
Autores de ayer Mary Norton
El reportero recomienda... La invención de Hugo Cabret
Reseñas de novedades Selección de libros comentados

El templo de las mil puertas 62. zenbakia

Hemen duzue gazte literatura aldizkariaren azken alearen azala. Eta hauek dira edukiak:
Entrevista a... Andrea Tomé
Libros que no leerás en español (al menos por ahora) Girls Made of Snow and Glass
Reportaje Saga Mia!
¿Solo para adultos? Los siento, Leonard Peacock
Reseñas por el mundo Corazón sicario
¿Solo para niños? El túnel del tiempo
Libros olvidados Adonde llegan las nubes
#PostureoClásicos Un mundo feliz
Del papel a la pantalla El museo de las maravillas  
Autores de ayer Borita Casas
El reportero recomienda... El corazón de la bestia
Reseñas de novedades Selección de libros comentados

Helbidea ziztatu edukiak irakurri ahal izateko:
http://www.eltemplodelasmilpuertas.com/revista/62/

2018/03/13

MOBILIZAZIOAK IRAKASKUNTZAN

Orokieta Herri eskolako irakasleen %84k (HHn %95ek eta LHn %80k) bat egingo du martxoaren 14 eta 15ean deitua dagoen Hezkuntzako greba deialdiarekin.

Legeak agintzen duenez ikastetxea irekita egongo da, nahiz eta langileen lanuzteak eguneroko dinamikan eragin oso handia izan.

Aldarrikapenekin bat egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu eta egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.


Gobernuak 2010etik aurrera hartutako neurriak direla eta gure hezkuntza sistema oro har eta gaur egungo hezkuntza publikoarena zehazki egoera larrian kokatu dute. 
2017ko Abenduan eta inoiz ezagutu gabeko jarraipena izan duten 5 greba egun ondoren, mahaiak desblokeatu eta ondorengo mahaietan aldaketa nabarmenik izan ez duten eduki partzial batzuk jarri zituen mahai gainean Jaurlaritzak lehenengo aldiz. Irakaskuntzan,berriz, Hezkuntza sailak negoziazio mahairik ez du deitu ere egin, urtarrila geroztik. Otsailak 14rako mahai berri bat deitzeko konpromisoa hartu zuen arren, gaur egun mahai deialdirik gabe eta inolako proposamen gehigarririk gabe jarraitzen dugu.
Aldarrikapenek ondorengo elementuak dituzte oinarritzat:
  • Hezkuntzan inbertsio publikoa gehitzeko beharra
  • Lan baldintzetan aplikatutako murrizketak atzera botatzeko beharra
  • Hezkuntza publikoko sektore bakoitzean dauden prekarietate egoerei erantzun bat emateko beharra.

2018/03/12

Xabier Lizardi hil zela 85 urte

1933ko martxoaren 12an hil zen Xabier Lizardieuskal pizkunde garaiko  idazle poeta eta kazetaria.


Jose Mari Agirre izen-abizenez, zuzenbidea ikasi eta empresa bateko kudeatzaile izan zen XX. mendearen hasieran, baina ez dugu gaur horregatik oroituko. 'Xabier Lizardi' ezizenez kazetari, antzerkigile eta olerkari handi izan zen. Zarautzen jaio baina Tolosan ia bizitza osoa egina, ekintzailea eta idazlea biak uztartu zituen 20ko hamarkadaren amaieran. Bizi zela olerki lan bakarra kaleratu zuen: 1932an Bihotz begietan bilduma, aditu askoren ustez maisulana. 'Bultzi lehiotik', 'Izotz ondoko eguzki' edo 'Mendi gaña' abestien hitzak Lizardiren olerkiak dira, eta gure garaira arte 
iritsi dira.

Bera hil ostean 1934an Euskaltzaleak elkarteko lagunek etxean aurkitutako olerkiekin Umezurt olerkiak ere lana kaleratu zuten. Euskararen aldeko hamaika artikulu utzi zituen garaiko egunkarietan. Aitzol, Lauaxeta eta beste hainbatekin urte gutxitan sekulako ekarpena egin zuen Euskaltzaleak izeneko taldeak.
Lizardi gazterik, 37 urterekin,  1933an eraman zuen gaitzak. Beste taldekideak handik laster, 36an  fusilatu zituen altxamendu frankistak. Zorionez ez zituen erabat isildu.

Bere omenez dagoen eskultura, Kale Nagusi bertan dagoen Torre Luzearen parkean.


                                                        Herriko Institutuak bere izena darama.
Lizardiren etxea. Egañatarrena bezala ezagutua.

Zarauzko erdigunean, Nafarroa kalean.
       


Abeslari askok kantatu dituzte bere olerkiak, baina Antton Valverdek diska eder oso bat egin zuen berarentzat.
Garrantzi handiko saria da euskarazko ipuingintzan, Lizardi saria. Urtero banatzen da bere jaiotzaren urteurrenaren bat eginez, apirilaren 23an. Autengoan Ramon Olasagastik jasoko du 4.000neuroko saria. Bere lana argitaratua izango da eta Udalak, urtero bezala, liburuaren 2.500 ale banatuko ditu doan herriko ikastetxeetan.

Gazteentzako irakurketa kluba

Gazteentzako irakurketa kluba   

Martxoak 13, Asteartea 17:30
Sanz Enea Kultur etxean

                   URL: http://www.kulturazarautz.eus/      
                                                                                       


"Beste gu" - Asier Mendoza

2018/03/08

Haurrentzat antzerkia: "Kalean otso etxean uso". Doan.

"Kalean otso etxean uso". Haurrentzat antzerkia doan.

       
Martxoaren 10a, larunbata, 17:30ean.

Antoniano aretoan.


Iritsi da martxoaren 8a




Emakumearen Nazioarteko Egunean, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Aiako ikastetxe eta udal guztiok bat egin dugu, emakume et gizonen arteko parekotasuna aldarrikatzeko . 

Eskolan Lehen Hezkuntzako 4. mailarartekoak eskua emanda Haur Hezkuntzaraino iritsi dira kate luuuze bat osatuz.

Bertan, lelo batzuk irakurri, bertsoak kantatu eta dantza eginez ospatu dugu.











LH 5 eta 6. mailetakoek kalejira egin dute Alde ZaharreanMusika Plazan elkartu dira, eta alkateak eta Parekidetasun zinegotziaren harreraren ondoren, manifestu bat irakurriz eta hiru bertso abestuz biribildu dute ekitaldia.
Alba eta Bittor izan dira gure ordezkariak bertan.






             
Goiza bukatzeko Foruen Plazan elkarretaratze handia osatu da herritar asko eta asko inguratuz, Bertan eskolatik hurbildutako irakasleetako batzuk ikus ditzakegu.

2018/03/05

Udalak bat egiten du martxoaren 8ko greba deialdiarekin

Herriko ikastetxe guztietako ordezkariek, elkartu ziren Udaletxean Parekidetasun departamentuako kideekin, martxoak 8aren inguruan egin den lanaren berri emateko. 
Aurtengo martxoaren 8an greba deialdiak garrantzi handia hartu du mundu osoan zehar. Zarauzko Udalak ere bat egiten du greba deialdiarekin eta greba eskubidea erraztu nahian, aurtengo ekitaldia lehenago egingo dugu, goizeko 10:00etan hain zuzen ere, Musika plazan.
Ikastetxeetatik ikasleen etxeetara eskutitz bat bidaliko da egiten ari garen lanaren berri izan dezaten eta martxoaren 8an zer egiteko asmotan gauden. Ostegunean udaletxeek emandako pankarta batzuk jarriko ditugu guztiok ikastetxeetan eta udaletxetako hainbat eraikinetan, adieraziz denak bat egiten dugula asmo honetan.
Musika Plazan elkartuko gara ikastetxe guztiok, herriko erdiguneko kaleetan ibilbide bat eginez. Han denon artean adostutako berdintasunaren aldeko manifestu bat irakurriko dugu eta amaitzeko sorpresa bat egongo da» aurreratu zuen Berritzeguneko kideak.


Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Eguna


                        Kartela

Urtero bezala, martxoaren 8an herria morez jantzi nahi du Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak. Horretarako, banderinak jarriko dituzte herriko plazetan, pankartak udaletxean eta ikastetxeetan, eta banderolak eraikin publikoetan. Balkoietan banderolak eskegitzeko gonbita egin diete herritarrei.
Etxezabalan, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eskura daitezke banderolak; astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:00etara edo ostegun arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara.
Hona hemen Zarauzko Udalak Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekitaldiak:
Martxoak 2, ostirala: Migraciones y desplazamientos forzosos desde la experiencia y la perspectiva de las mujeres hitzaldia,18:00etan, Sanz Enean.
Martxoak 4, igandea: Hot Flash antzezlana, 19:00etan, Merkatu Plazan.
Martxoaren 5etik 18ra: Martxoak 8-X. Kartel Lehiaketaren eraskuketa, 18:00etatik 20:00etara, Torre Luzean.
Martxoak 8, osteguna: Herriko ikasleen kalejira eta elkarretaratzea, goizean.
Martxoak 10, larunbata: Merkatutik Zuretzat ekimenean, Emakume artzainak dokumental emanaldia, 11:00etan, Merkatu Plazan eta Kalean otso, etxean uso haur antzerkia, 17:30ean, Antoniano aretoan

2018/03/03

PATXI ERREMENTARIA ipuina 1. eta 2. mailakoei

Lehen zikloko haurrei liburua etxerako mailegatuz gain, ipuina kontatzen diegu sistematikokiTxikitatik Liburutegirako joera eta irakurzaletasuna sustatu asmoz. 
Blogera ekartzen ditugu kontatutako ipuinak, bideoren bat aurkituz gero, etxean ere beraiekin ikus dezazuen.
Duela gutxi eta pelikularen estreinaldia zetorrela eta Patxi errementariaren ipuinaren txanda izan dugu. Beldurrezko ipuinak badute interes berezia. 

2018/03/02

ERREMENTARI pelikula

Gaur, martxoaren 2a, estreinatuko da zinemetan ERREMENTARI filma.. Lehendik, Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zuten filma eta baita Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ere. Harrera ona izan du bietan eta sari batzuk jaso ditu dagoenekoz.
Euskaraz grabatutako alegi bikaina, deabrua bera engainatzeko gai izan zen errementari baten historioa biltzen du. XX. mendearen hasieran Jose Maria de Barandiaranek bildutakoan oinarrituta dago eta hainbat berezitasun ditu. Batetik, genero fantastikoaren aldeko apustua, eta euskal kutsu folkloriko eta historikoa du. Bestetik, euskara hutsean grabatu da, eta Araban hitz egiten zen euskalkia berreskuratu du.

Zuzendaria: Paul Urkijo AlijoAktoreak: Eneko Sagardoi, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Gorka Aginagalde, Urko Olazabal, Kandido Uranga, Ramon Agirre. Iraupena: 96 minutu. GeneroaFantasiazkoa. Alex de la Iglesiak bilbotarrak ekoiztu du. 
Zuzendari gasteiztarraren lehen film luzea da eta aurretik Monsters do not exist, El Bosque Negro edota Jugando con la muerte film laburrei esker ezagun egin da  nazioarte mailan 85 sari bildu eta gero.

Pelikula Arabako zenbait lekutan grabatu da, besteak beste, Korres, Antoñana, Kanpezu eta Miñaon.El Pobal Burdinolan grabatu da errementariaren ingurukoa.  Bizkaian (Ubiden) eta Gipuzkoan ere filmatu dira zenbat irudi (Agorregi bertan).
“Oso proiektu berezia da niretzat; txikitan ikusi nahiko nukeen filma da, denetarik daukalako; misterioa, beldurra, abentura, umorea… Istorio dramatikoa da, baina umore beltzez jantzia. Argiztapenak ere giro hori sortzen laguntzen du, errementeriaren suaz argiztatu baititugu eszena asko. Gainontzekoetan, egunetako eguraldi txarrak asko lagundu digu; errodajearen bigarren egunean esaterako, sekulako lainoa agertu zitzaigun; meteorologiaren opari eder bat!”
Istorioa garaiko Araban girotuta dagoenez, zuzendariak  galduta dagoen euskalki baten traza eman dio hizkuntzari: Arabako euskararen trazak errekuperatu nahi izan ditu, eta Koldo Zuazo, “Arabako Euskara” liburuaren egilea, hizkuntzalariaren  laguntzaz, berpiztu egin dituzte orduko hainbat esamolde: “Araban beti egon da euskara, eta ahanzturan eroritako hitz eta esamoldeak berreskuratu nahi izan ditugu, filma ulergarria izan dadila zainduz, betiere. Ziur gaude arabar askok esamolde horiek identifikatuko dituztela”.


1843. urtean gertatzen da, Lehenengo Gerra Karlista hasi eta hamar urtera. Gure herrialdearen bihotzean historia ikaragarria erraztasunez kokatzera eramaten digun garaia. Krisi sakonean bizi zen garaia, zein armen indarraren poderioz (frantsesak edo espainiarrak) Euskal Askatasunekin akabatuko zuten. Euskal kontinentalek jadanik bizi izan zuten hori, Parisetik Hitzarmenarekin inposatutako errepublika bateratuaren ideiagatik. Euskal Herri penintsularrean, prozesua XIX.mendearen zehar luzatu zen, euskaldunekin ia akabatu zuten gerrate odoltsuekin.

Gertakari arraro bat izan da Arabako herrixka batean, eta, diputazioaren izenean, Alfredo izeneko komisarioa bidaliko dute hara, gertatutakoa ikertzera. Aztarna guztiek basora daramate; bertan, Patxi izeneko errementari bakarti eta misteriotsu bat bizi da. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.