BEGEL

2015/03/31

Udaberria

Martxoaren 20an, seiak aldera sartu ginen udaberrian. Nabaritzen hasiak gara eta esaerak dioenez ez ahaztu txanpon batzuk sartzea poltsikoan...mendi aldera joanez gero behintzat, kukua entzun dezakezue eta lehenbiziko aldian entzuterakoan patrikan dirua izanez gero, urte guztian ez omen zaigu dirurik faltako! Hori bai, mendira joan behar!

II. Mundu Gerra eta euskaldunen parte-hartzea

II. Mundu Gerraren bukaeraren 70. urteurrena dela eta San Telmo museoan erakusketa bat antolatu da gerra eta euskaldunen parte-hartzeari buruz
Informazio gehiago

Honekin batera 
gida bat argitaratu da , Donostiako Udal Liburutegi Sarean dauden dokumentu batzuk hautatuz. [PDF gida]
Haur Liburutegi Nagusian gida honi gehigarri bat egin diogu haurrei zuzendutako beste liburu batzuk gehituz: IIGMHAURLIBURUTEGIA PDF

Emozio hezkuntza eta haur literatura, Juan Carlos Alonso

Haur Liburutegi Nagusian aurtengo Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Haur Literatura eta emozioei buruzko tailerra antolatuko da apirilaren 23 eta 24eanJuan Carlos Alonsoren eskutik. Jarduera, helduentzat zuzenduta, euskaraz izango da. 
Haur literatura garrantzitsua izan daiteke hezkuntza afektiboan eta emozionalean hainbat emozio kudeatzen lagungarria baita (autoestima, amodioa, adiskidetasuna, jelosia, tristura, beldurra, bakardadea...)
Izena ematea dohainik. Plaza mugatuak. Datuak posta elektronikoz bidali (haurliburutegia@donostia.org) Izen-abizenak/ Guraso edo hezitzaile / Telefonoa / Posta elektronikoa.
Antolatzaileak: Galtzagorri ElkarteaDonostia Kultura.

LIBURUTEGI NAGUSIA - HAUR SAILA
 Euskaraz 120 minutu. Euskaraz.
2015 API 23 - API 24/ 18:00 - 20:00
 
                                                               Iturria: Haur Liburutegi Nagusia-Fermin Calbeton. Donostia

Ornitho.eus, europako zientzia herritarra


Ornitho fauna behaketak biltzen dituen atari europarra da. Gaur egun Alemania, Austria, Frantzia, Italia edo Suitza bezalako herrialdeetan martxan dago, Europa mailan herritarrek bultzatutako zientziaren erreferentea delarik. 
Aranzadiren eskutik Ornitho.eus-en nondik norakoak azaldu dira, EAEko natura informazioa bildu eta hedatzeko tresna dena.
                                                                                             Iturria: Arantzadi Zientzia Elkartea

Euskara- harrera ikastaroa

Zarauzko Udalak harrera-ikastaro berria antolatu du Zarauzko bizilagun berrientzat.
Azken urte hauetan munduko bazter ezberdinetatik bizilagun ugari iristen ari dira Zarautza. Zarauztar berri hauen egokitzapena eta integrazioa bultzatzeko harrera-ikastaro trinkoa antolatu du Udalak. 
Ikastaro honetan, bertako hizkuntza den EUSKARAren oinarrizko esaldiak ikasten dira, eta horrekin batera, ondorengo gaiei buruzko orientabideak jaso:  Udal errolda, Formazioa, lana aurkezteko baliabideak, lan arloko eskubideak, atzerritartasuna, kirola, Gizarte Zerbitzuak, Osasun Sistema, Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna, natur ondarea, eta abar.
Iraupena: Ikastaro honek 68 orduko iraupena du. Saioak astean hirutan dira, astelehen, astearte eta ostegunetan, goizeko 10etatik 12etara. Ikastaroa apirilaren 13an hasiko da eta guztira bi hilabete eta erdiko iraupena du.
Matrikula: 10 euro.21
Izena emateko: Udaleko Gizarte Zerbitzutan.
immigrazioa@zarautz.org   943 005 127

Izena emateko azkeneko eguna apirilaren 9an (azken urte honetan erroldatutakoek lehentasuna izango dute)
Ikastaroa amaitu ostean “asistentzia” ziurtagiria emango da.

2015/03/26

Sormen tailerrak Munoako karpan

Haurrentzako doako sormen tailerrak Munoako karpan. 

Zarauzko Turismo Bulegoak antolatuta eta Conunpuntomás-en eskutik, etxeko txikiei zuzendutako sormen tailerrak burutuko dira Munoako karpan, Martxoak 29an,igandean

10:30 – 12:00: “Gaileta apaingarriak”   eta

12:00 – 13:30: “Makiltxoekin sortuz”
Plaza mugatuak! Informazio gehiago: Zarauzko Turismo Bulegoan

Nancie ATWELL irakaslea, saritua.

Irakurtzeko pasioa kutsatzea, irakasle onenaren meritua
Munduko irakasle onenaren Global Teacher Prize saria lortu du Atwell-ek. Irakurketa eta idazketa lantzeko Center for Teaching and Learning ikastetxe estatubatuarrean egiten du lan.
 “Nire ikasleek, 12-14 urte arteko gaztetxoek, 30 eta 100 liburu artean irakurtzen dituzte urtean. Haurrak berak liburuak eta gaiak aukeratzea da sekretua”.
Ikasleek liburuak irensten dituzte, ikastetxeko liburutegia idazle serioen istorio interesgarriz beteta dagoelako, eskolan irakurtzeko denbora daukatelako, gauean etxean irakurri ahal izateko irrikaz daudelako eta 35 urteko esperientziak erakutsi didalako nire lana gazteentzako literatura irakurtzea, gozatzea eta gazteei gomendatzea dela”.
Gelak 16-18 ikasle artekoak dira eta milaka eta milaka liburu dituzte aukeran. Batzuetan isiltasunean irakurtzen dute eta bestetan ozen, irakurritakoari buruzko azalpenak gaineratuz, hitz ezezagunak argituz, esaldien doinua landuz… “Irakurketa tailerra egiten dugun gauzarik sinpleenetakoa eta aldi berean zailenetakoa da. Baita baliotsuena ere”, dio.

Helburua, irakurle amorratuak, ohikoak eta kritikoak heztea. “Haur dislexikoetatik hasi eta irakurle kritiko eta sofistikatuetaraino doa nire ikasleen profila, eta denek partekatzen duten ezaugarria da liburuak irakurtzea atsegin dutela...  
Irakurtzea da, halaber, ongi idazteko bidea, baita jarioa, hiztegia, konfiantza, gaitasun kritikoa, ohiturak edota ulermena garatzeko tresna ere, Atwellen esanetan. “Ez dut ezagutzen helburu bera lortuko duen beste argibide, curriculum, teknologia berri, proba edo teoria magikorik”.
Milioi bat dolarreko saria bere osotasunean ikastetxean inbertituko du irakasleak, martxan duten programa alternatiboa garatzen jarraitzeko.

César Bona
Sari honetarako 50 finalistetako bat izan da César Bona Zaragozako irakaslea. Elkarrizketa egin genion Argian: “Emateko aukera eskaintzen badiozu norbaiti, bera ere hartzeko prest egongo da”.
                                                                      Iturria:   Argia (Irakurtzeko pasioa kutsatzea)

ROBINSON CRUSOE 6. mailakoekin

Irakurketak, besteak beste, bidaiatzeko ere balio du. 
Robinsonekin uharte galdu batera joan dira 6. mailakoak. Izan ere, ikasturte honetan literatura klasikoa irakurtzen ari dira Tertulia dialogiko saiotan.(Verne, Dickens, Saint-Exupèry bezalako autoreen artean, Daniel Defoeren Robinson Crusoe ere irakurri dute).
Atzo Vicens Vives argitaletxetik, Mikel Susperregi etorri zitzaigun liburu honen animazio saio batekin.
Saioa benetan motibagarria izan zen: bi taldetan antolatu zituen (liburuan datozen dortokak eta ahuntzak) eta lehiaketari ekin zioten puntuazioa txanponen bitartez adieraziz. Horretarako, aktore, irakurle, idazle eta trebe ziren launa bolondres eskatu zituen.
Irakurketa eta deklamazio ariketetan ondo moldatu ziren arren, ezin esan galderetan, proba literarioan eta paperezko itsasontzia egiterakoan hain txukun ibili zirenik... Ejem, ejem...Edozein modutara ere, une entretenigarri eta alaia pasa genuen eta azken galdera asmatu zuenak opari bitxi bat lortu zuen: uharte batean galduz gero josteko kit bat,  urratutako erropak konpon ahal izateko!
Ekintzak balio ote du irakurtzeko sua bizirik eusteko.

2015/03/17

Galtzagorrik 25 urte, 2015ean


Aurten 25 urte beteko ditu Galtzagorri Elkarteak eta Galtzagorriok beste era batean egiten ez dakigunez, lanean ospatuko dugu. Urtebetetze festa, Galtzagorri Elkartearen jaiotegunean izango da, datorren urriaren 24an
Baina aldez aurretik, hamaika SORPRESA prestatzen gabiltza.
Bestalde, zuri irakurle edo jarraitzaile zaitugun horri, 25 urte hauetako ibilbidean Galtzagorri Elkarteari buruz gordeta dituzun oroitzapenak gurekin konpartitzera gonbidatu nahi zaitugu. Bidali zure argazkiak, idatzi zure oroitzapenak eta bildu anekdotatxoak. Guk gustura jaso eta zabalduko ditugu guztiak, gure sare sozialen bitartez.


Ospakizunen urte hau abiatzeko gure Galtzagorritxoari FESTA JANTZIA ipini dio (pajaritatxo bat) Elena Odriozolak. Beraz, urte honetan zehar izango ditugun ospakizunetan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.
                                                                          Iturria: www.galtzagorri.or

Euskarazko irakurketa ohitura indartzea

'AIRakurri' proiektua

http://airakurri.com/
  Euskal Editoreen Elkarteak  AIRakurri  proiektua jarri du abian euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko  nerabeen artean. 
Proiektua  zehazki, DBHko 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. http://airakurri.com/ orrian sartu eta azaltzen diren liburuei buruzko iritzia eman behar da. Honela gazteek Interneten truka ditzakete beraien iritziak. Irakurle gaztearentzat iritzirik hurbilena, betiere, beste irakurle gazte batena delako. 
Motibatzeko, sariak  eskainiko zaizkie. Lehen bi asteetan bidalitako iruzkinen artean  zozketa bat egingo da, eta epearen amaieran iruzkin landuenari ere saria emango zaio. Ikastetxearentzat ere izango da saririk.
www.airakurri.com  Atarian informazio osoa duzue, eta baita atxikitako pdf-an ere.  
                                                                                                Iturria:  BEGEL


2015/03/13

KORRIKA TXIKIA ZARAUTZEN


Martxoaren 19an Urepelen hasi eta 29an amaituko da Bilbon 2500 kilometro egin ostean, 11 egunez gelditu gabe.
Euskal Herri osoan zehar egiten den lasterketa erraldoia honek, gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
Ibilbide osoaren egutegia ezagutu nahi izanez gero, HEMEN sakatu. 

Gure ikastetxean ere, helburuarekin bat eginez, hainbat ekintza egiten ari gara, korrikako petoak egin eta abestia ikasi, besteak beste.
Zarauztik martxoaren 22an pasatzen bada ere, Haurren Korrika Txikia asteazkenean, martxoaren 18an, izango da eta herriko ikastetxe guztietako haurrek hartuko dute parte.
Korrika arratsaldez izango da, 16:45ean, eskola ordua amaitu ondoren. Parte hartu nahi dugun guztiok, kiroldegiko biribilgunerantz abiatuko gara. Bertan, hartuko du Orokietak Korrikaren lekukoa. Herriko haur guztiek Korrikarekin bat egin ondoren, Munoan amaituko dugu. Mezua irakurri ondoren, uneoro euskara zaindu eta mimatzen duten gurasoei omenaldi xume bat egingo zaie eta haurrentzat txokolatea ere izango da.
Haur Hezkuntzako txikienak Torre Luzean elkartuko dira eta Munoaraino egingo dute Korrika. 
Animatu gaitezen guztiok euskararen festa honetara!


DENOK KORRIKARA!

AEK-ko ikasle eta irakasleen artean ere badira musikariak eta aurtengo Korrikaren kanta horien artean sortu dute. Kantak Denok Korrikara! du izena,eta musikariak honako hauek ditugu: Amaia Ezenarro (ahotsa), Andoni Tolosa (gitarra), Asier Goieaskoetxea (dultzaina), Cedric Ilhardoy (bateria), Jojo Bordagarai (ahotsa), Mattin Sorzabalbere (kontrabaxua), Maxime Diribarne (dultzaina)


Korrika 19ren kantaren egileek ez dute doinu berririk sortu. Hori egin beharrean, doinu ezagun bat hartu dute eta moldaketa batzuk egin dituzte. Doinua Oskorri taldeak 1977an argitaraturiko Sautrela kantarena da eta hitzak, berriz, Bernat Etxepare idazlearen poema bat dira.
Astearteko Tribuaren Berbak telebistako saio berrian, Pariseko Liburutegi Nazionaletik Kike Amunarrizek zioen bezala, benetan hasiera alaia eman zion Etxepare jaunak Euskal literaturari  poema eder honekin: Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara!
Gose, Esne Beltza, Fermin Muguruza, Betagarri, Niko Etxart eta El Drogas.. bezalako musikalarien erritmora ohitu geunden aurrekoetan eta harritu egin zait aurtengo hau. Guretzat errazagoa da, makina festa eta afaritan kanta izan bait dugu:
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara
O, Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadorren babesean emanen du lehena
Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika!
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara.
Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe oro laster goazen
Urepeletik Bilbora...
Euskahaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.
Urepeletik Bilbora...
Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.
Urepeletik Bilbora...
Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

Kantaren azken bertsoa beste kanta batena da: Mikel Laboaren Herria eta Hizkuntza
kantarena. Kanta eta doinua Laboarenak dira, baina bertsoa Xalbador bertsolariarena da.
Ohi legez, bideoa ere aurkeztu dute antolatzaileek.
........................

2015/03/11

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1967.etik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen idazlearen jaiotegunarekin batera, IBBYk, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako  liburuak sustatu eta irakur zaletasuna eragiteko. 
2015EKO HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
KULTURA ASKO, ISTORIO BAKARRA


DIA INTERNACIONAL DEL LIBRO INFANTIL 2015
MUCHAS CULTURAS, UNA HISTORIA                                                                                         iturria:  Begel

2015/03/09

Kalean irakurtzen

Zenbait hiritako hormak arte lan ederrez apainduak ikus ditzakegu.Kasu honetan, liburutegi bitxiak edota kalean irakurtzen duen jendea agertzen da: Estatu Batuetako Portland, Oregon  eta Chicago; Valentzia, Frantzia, Txile, San Peterburgo; Buenos Aires; Lodz, Polonia; Gloucester...dira adibide batzuk. Muestra bat besterik ez dakarkigu gozatu ahal izateko.


Emakumearen bilakaera Disney ipuinetan


2015/03/06

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Igandean ospatu eta egunero kontuan hartu:
                                                                           Emakunde
                                       RECURSOS EDUCATIVOS EN EL PORTAL DEL INTEF
                                       Genero berdintasuna lantzen duten ipuinak
                                                  Club Kiriko

2015/03/04

H28 - aldizkari saretirikoa irakurgai


http://issuu.com/h28aldizkaria/docs/h28-2.-zenbakia
 Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoek piztu zuten sua. BERRIA egunkariak adierazpen askatasunari buruz aritzeko bildu zituen Uztaritzen (Lapurdi) Asisko Urmeneta, Marc Armspach Marko eta Patxi Uharte Zaldieroa marrazkilariak, eta bilkura hartan aipatu zen ideia."Euskarazko aldizkari satiriko bat egin nahi genuke". 
Hilabetero (Hilaren 28an, zehazki eta horregatik izena, h28. Horregatik, eta baita, diotenez, azido moduko baten formula ere badelako)  doan zabalduko dute  Euskal Herriko marrazkilari ezagunen ekarpenekin, Issuu orrian, helbide honetan:
Hemen ikus dezakezue edota azalaren irudi gainean kikatuz.
Klikatu hemen lehenengo alea ikusteko, urtarrilekoa, Pariseko gertakarien ondoren sortua.
                                                                                                       Iturria: Berria.

2015/03/01

HAU EZ DA ZOO BAT!’ lanarekin irabazi du ALAINE AGIRREK LIZARDI SARIA

Alaine Agirre idazle bermeotarrak irabazi du XXXIII. Lizardi Saria, Hau ez da zoo bat! lanarekin. Hamazazpi liburu aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, eta Agirrerena aukeratu dute epaileek, hau da, Jesus Mari Olaizola Txiliku-k, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Ramon Olasagasti iazko Lizardi Sariaren irabazleak.
Urtero legez, Zarauzko Udalak 2.500 ale argitaratuko ditu, herriko eskoletako ikasleei banatzeko. Horrez gain, 3.700 euroko saria irabazi du Agirrek. Sari banaketa apirilean egingo dute, eta ekitaldiko egun berean plazaratuko dute argitalpena.
Hau ez da zoo bat! lanean, etxean animalia bat eduki nahi duen haurrak hitz egiten dio irakurleari, eta hura erdiesteko estrategiak kontatzen ditu protagonistak. Esteka honetan irakurgai dago liburu horren lehen atala.
Alaine Agirrek 24 urte ditu, eta dagoeneko lau liburu argitaratu ditu Elkar argitaletxearekin; hiru liburu haurrentzat eta bat helduentzatonako:
2013: Nire poxpolina maitea. Elkar.
2014: Odol mamituak. Elkar.
2014: Nora joan da aitona?. Elkar.
2014: Letra txarra daukat, eta zer?. Elkar.
Espero al zenuen sari hau jasotzerik?
Ez nengoen ez itxaroten, eta espero ere, ez nuen espero; egia esan, ahaztuta neukan. Iaz aurkeztu nintzen bigarren aldiz sariketa horretara. Orduan ere banekien oso zaila zela irabaztea, baina zain egon nintzen noiz irtengo zen prentsa oharra, ikusteko nork irabazi zuen. Aurten, ordea, ahaztuta izan dut. Zarauzko Udaleko deia jaso nuenean ez nintzen konturatu ere egin Lizardi Sariarengatik deitu zidatenik, harik eta esan zidaten arte. Ahaztuta nuen, baina ez garrantziarik ez diodalako eman, baizik eta niretzat ezinezkoa zelako sari hori irabaztea.
Hau ez da zoo bat! lanagatik irabazi duzu sariketa. Badirudi haur gehienek bizi dutena kontatu duzula.
Pentsatzen dut haur asko sentituko direla identifikatuta lan honekin, ume gehienek nahi izaten dutelako animalia bat eduki. Hain zuzen, liburuko protagonistak, Malenek, txakur bat eduki nahi du. Lehenbizi arrainak eramaten ditu etxera, gero dortoka bat, gero hamsterra, amonaren loroa ere berak zaintzen du… Eta, azkenean, txakur bat oparitzen diote gurasoek.
Zer erakutsi nahi izan duzu lan horrekin?
Alde batetik, nahi dut haurrak dibertitzea ipuinarekin, barre egitea… Izan ere, Maleni animaliekin gertatzen zaizkion abenturak kontatzen ditut. Baina, bestalde, beste ideia bat ere islatu nahi izan dut Hau ez da zoo bat! lanarekin: animaliek eskatzen duten ardura erakustea. Ez naiz irakaspen zalea, baina amaieran mezu hori eman dut, animaliak izaki bizidunak direla eta oso ondo zaindu behar direla islatu, alegia. Ez da hori izan nire helburua, baina hala atera zait; testuak hala eskatu dit. Helburua, ordea, betikoa da: literatura egitea, saiatzea behintzat. Haurrengan pentsatuta.