BEGEL

2018/01/31

HARAPANDIK AGUR!


Aurtengo Gabonetako Jostailu Bilketa kanpainatik sortutako dirua Indonesiako Harapan             
      ( ITXAROPENA) proiekturako izan zen, bertan eskola sortzeko asmoz.
Hemen dugu haien berri,
Sumbawako umeak Orokietako kamixetak jantzita.
Indar eta Keoni tartean daudela, a zer ekipoa!



MATRIKULA KANPAINA: Handitzen, handitzen

Euskal eskola publikoan matrikulatzeko kanpaina egin du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Handitzen, handitzen lelopean. Kanpainaren iragarki karteletan Zarauzko Orokieta herri eskolako hiru ikasle ageri dira, bakoitza kartel banatan.
                                                                                      
                                                   

 
                                                                                                 Iturria:  zarauzkohitza


2018/01/30

GOZATU ARO BERRIA, MARIJE!!

Urte luzeetan lan isilean eskolako kontsultore lanetan aritu ondoreniritsi zaio erretiro garai ondo merezia Marijeri, Marije Corral-i !!!! 
Hezkuntza Saila, familiak, Udala, Berritzegunea, Haur Sikiatria saila, ...eta beste hainbat erakunderekin bitartekari moduan jardun da. Lan handia eta askotan eskergaitza, harremanak ez baitira beti errazak izaten.
Baina zoriontsua zu! Hemendik aurrera, utzi kezkak alde batera eta sasoian egonik gozatu aro berria Marije!

TERTULIA ARTISTIKOA

Sonia Delaunayri  buruz gogotik aritu garela bistan da. Hemen 4.Akoak artistari buruzko iritziak ematen, guraso batzuk ere partaide izanik tertulia artistikoan.

   

2018/01/29

HITZALDIA: Sare sozialak eta mobilaren erabilpena

URTARRILAK 30 (asteartea)
PSIKOMOTRIZITATE gelan  (Haur hezkuntzako eraikuntza,“Pagoeta kalea”)
17:30tan
HIZLARIA: MªLUZ GUENAGA GÓMEZ.
(Informatika Ingenieriaritza Doktorea, Deusto-ko Ingenieritza Fakultatean).
Euskaraz eta gaztelaniaz

 OHARRA: ZAINTZA ZERBITZUA EGONGO DA.

AHOTS GORAKO IRAKURKETA

Jarraitzen dugu iaz hasitako ahots gorako irakurketa saioekin. Oraingoan, DUNE MENDIZABAL COLOMO aritu zaigu, Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer?, Pako Aristiren liburuarekin.
Nemesiori ez zaio gustatzen irakurtzea baina Andereñoak beti esaten dio zerbait irakurri behar duela. Anaia zaharrarekin motoan ibiltzea du gustoko. Istripu baten ondorioz, ospitalean denboraldi bat pasatu dute. Orduan, egiatzat zituen hainbat gauza gezurrak direla ohartu da. Ipuina idatzi du bertan eta ikaskideei irakurtzerakoan sortarazi dion pozak erakutsi dio badaudela gauza interesgarri franko munduan gozatzeko.


Eta zer? bildumak haurra konplize sentiarazi daitekeen gai ugari biltzen ditu. Haurrentzat idatziak dauden arren, irakasle eta guraso ugarirengan sortzen dute jakin-mina, gaia tratatzeko duen moduagatik.

Ahoz gora irakurtzeak  testuari berari ez ezik, entzuleei, eta irakurtzeko moduari ere garrantzia ematen dio; intonazioan, azentuan, abiaduran edota artikulazioan, ez baldin bada arretarik jartzen, ez da ulertuko adierazi nahi dena. 

Eskerrik asko, Dune, liburu hau ezagutzera eman diguzulako.

2018/01/26

Jordi Sierra i Fabra


  • Jordi Sierra i Fabra idazle katalandarrak 400 liburu eta sari ugari jasoak ditu bere bizitzan. Jasoberria duen azkenengoa Arte Ederretako Urrezko Domina saria.
 Liburutegian bere liburu asko ditugu eskuragai, euskaraz zein gaztelaniaz. Gehiago ezagutuko duzue hala ere DBHn, Institutuan zabiltzatenok.
.

MUSEOA BIZIRIK!!!

Benetan sentsazio hori hartu nuela solairuz solairu pasa naizenean ikasleek Sonia Delaunayri buruz egindako lan anitzak ikusita. Ezezaguna genuen artista estimatu eta gozatu egin dugu tertulia hauetan. Lan oparoa egin zuen eta horrela sortu da gurean ere. Ikusi besterik ez dago gure pasiloetatik zehar ibili eta gero. Museoa eta bizia!
 


 

 
 


 

   




 
 


 







2018/01/24

Mr. Gumpy´s outing- Gumpyren paseoa

2. zikloko ikasleen artean tailerretan egindako antzerkia dakarzuegu aurten ere. Ikasturte guztian zehar langintza desberdinak ezagutuz, astezkenero egiten dituzte tailerrak, 3. eta 4. mailako ikasleak nahastuz, : josketa, baratza, dantza, pintura, papiroflexia eta... beste hainbaten artean: Antzerkia ingelesez! Bi kolpe harri batez!
Gaurkoan horren erakusgarri,Mr. Gumpy´s outing, (Gumpyren paseoa)Josune irakaslearen laguntzaz. 
Mr. Gumpy¨s buelta bat errekan zehar emateko asmotan dabil. Guztiek nahi dute txalupan sartu eta banan bana eskatzen diote ea igo ahal izango duten: untxia, ahuntza, katua, txakurra, oilarra, neska-mutilak...Pertsonqaia ugari doa eta azkenean, pisuaren pisuz txalupak gainezka egin eta irauli egiten
da....

2018/01/23

MATRIKULA GARAIA 17-18 ikasturterako. Bazatoz?

Urtarrilaren 9tik Otsailaren
Del 29 de enero al 9 de febrero.  
ATE IREKIAKOtsailaren 3an, larunbatean, 10:00 etatik 13:00etara.
JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS: 3 de febrero, sábado de 10:00 a 13:00.
Zaintza Zerbitzua izango da.
Aurkezpen hitzaldiaUrtarrilak 25, osteguna,  17:00etan, Pagoeta kaleko, HHko eraikuntzan.
Presentación, el día 25 de enero, jueves, a las 17:00, en el edificio de Preescolar, en Pagoeta Kalea.

ERREFUXIATUEKIN SOLASEAN.

Balantzea samingarria da.

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/5348914/bideoa-arabiar-udaberriaren-7-urteurrenean-bizi-dira-gurean-errefuxiatuak/  (Sakatu lotura honi bideoa osorik ikusi ahal izateko)

Igande eguerdiko Teleberrin agertu ziren Bayan senar-emazteak. Euskadira iritsitako errefuxiatu batzurekin egon zen erreportaria, gizarteratze prozesua nola ematen ari den jakin asmoz. Horien artean, eskolako bi ikasleren gurasoekin, Nadera eta Ghiath Bayan. 6 hilabete daramatzate Euskadin, baina duela 5-6 urte atera ziren Siriatik, Libano aldera (beste 4 urte bertan). Laguntzak jasotzeko zerrenda batean izena eman eta honuntza etortzeko aukera izan zuten eta gurekin ditugu beste familia siriar batekin. Etorkizunean lana eta etxe propioa nahiko lituzkete.
Europar Batasunak adostutako Errefuxiatuen Programaren barruan Nadera eta Ghiath dira etorri ahal izan duten gutxienetarikoak .

Europak hitzartu zituen errefuxiatutatik, laurdena besterik ez du ekarri . Euskadiko isla ere oso pobrea da: 150 etorri dira soilik programa horiei esker. Harrera etxeetan plaza libre dauden tokitara bidaltzen dituzte. 
Lehenengo urte-urte eta erdian, etxea eta gastu guztiak estaltzen zaizkie, azkenean beren kabuz jarri bitartean.
Hala ere, bertako batzuk diotenez, Europan nola tratatzen ditugun ikusita, gero eta gehiago dira, beren lurraldean jarraitzea erabakitzen dutenak, nahiz eta sufrimendu handia jasan behar izan, askotan heriotzeraino ere iritsiz.

2018/01/22

SAHARAUTZ elkartekoak eskolan.


UDAKO FAMILIAK BEHAR DITUZTE SAHARATIK DATOZEN UMEENTZAT.

Saharautz elkartasun taldeak,janari bilketa abiatuko du, aurten ere, Tindufeko kanpamenduetan dauden sahararrei laguntzeko.


Herriko ikastetxeetan eta merkatalguneetan jasoko dute materiala, urtarrilaren 22tik 27ra. Fronte Polisarioak bost gai biltzeko eskatu du: azukrea, atun latak, konpresak, dilistak zein arroza, hain zuzen ere.

Honekin batera, sentsibilizazio kanpainari ekin diote. Hau dela eta bixita polita izan dugu eskolan: Txus Manterola eta Aner Peritz ama-semeak, familiak anima daitezen  udan Saharatik datozen umeei lekutxo bat egin diezaiogun gure etxeetan. Argazkien laguntzaz, xamur eta argi azaldu die umeei han dituzten arazoak, biak izanak baitira bertan: 
- Ekuatore gainean kokaturik dago Sahara eta han egiten duen beroa, 55-60 gradu udan, jasangaitza bihurtzen zaie.
- Hospital gutxi eta gaixo asko dago  bertan. Honuntza etorritakoan mediku rebisioa egingo diogu, ikusmena, entzumena, ahoa,... nola dituzten aztertuz.
- 10-12 urte bitarteko neska-mutikoak dira. Ulertzeko arazorik ez dago. Gazteleraz egiten dute askok eta gogo onez eta keinu bitartez erraz komunika gaitezke beraiekin.
- Familiek ez dute ezer ordaindu beharko. Uztaila eta abuztuan egongo dira. 
Ziur ez daukazula koltxoi xaharren bat, galtza pare bat, sandaliak eta kamixetaren bat? Mahaian ere tartetxo bat egiteko arazorik ez ote dugu izango...
Maitasuna ematea, goxatzea eta zaintzea, besterik ez dute behar. Guk berriz, ikaragarri ikasiko dugu beraiengandik! Lagun berri leial bat egingo dugu!
Anima zaitez!

Deitu SAHARAUTZ elkartera: 686569033. Zain gauzkazu!

Berari sekulako mesedea egingo diozu, eta berak etxea alaituko dizu! 

2018/01/19

Bilera mistoa

Ikas Komunitateen proiektuan murgildurik, aldian-aldian bilera misto hauek egiten ditugu eskolaren kudeaketarako. Bilera mistoan, zuzendaria, ikasketa burua, idazkaria, gela guztitako ordezkari bana, Guraso Elkarteko kide bat eta Jangelako begiraleak parte hartuz.  

Aulkiak prest ordezkariak esertzen joateko.


Nor bere koaderno eta arkatzak hartuta bileran parte hartzeko asmoz.
                                         

Urtarrilaren 11ean ospatu genuen aurtengo 2. a

Txirrinaren doinurako proposamenen artean hiru abesti izan dira bozkatuenak: 
Denok zu
Inondik inora ere
Euritan dantzan
Hemendik ikasturte bukaerara hirurak jarriko direla adosten da.

Bizikleteroak jartzeko arazoak egon badira ere, urtarrila bukaerarako listo egongo dira.
Inauteritako aurtengo gaiak ez zeukan eztabaidagai handirik: Erasmus +. 
Proiektua partekatuko dugun 5 herrialdetako taldeekin osatuko dugu ikuskizuna. Kontuan izanda apirilean etorriko zaizkigula Zarautza, ekitaldia bi aldiz egin ahal izango dugu. Ziklo bakoitzari lurralde bat egokituko zaio:
Gaia: Erasmus +
HH 2-3: EH
HH 4-5: Portugal
LH 1-2: Turkia
LH 3-4: Sizilia
LH 5-6: Polonia

Bukatzeko, beste lau puntu aztertu zituzten (korridoreetako erakusketetako lanekiko errespetua,  eta patinete eta bizikleteekiko ere. Eguerdiko lan-gelaren antolaketa eta porterietara ez igotzen ibiltzeko gogorarazi da, arriskutsua baita.)


Erabakien berri emango dute ordezkariek norbere geletan.
      

2018/01/17

HAURRENTZAKO ALDIZKARIAK

Donostiako Haur Liburutegiko Dokumentazioguneak urtarrilerako iradokitu duen gomendioa,  Haur aldizkariena da. 
Haur eta gazteentzat dagoen aldizkari aukera azaltzen digu. Herri Liburutegian lortu ahal izango ditugu.
Behinola aldizkariaren 36. zenbakian (2017ko abendua), haurrei zuzendutako aldizkarien gomendio batzuk egiten dira.

Gustavo Puertari, ¡La leche! aldizkariaren (urtaroka ateratzen da) editoreari, egindako elkarrizketa interesgarriaren amaieran, haurrei zuzendutako hainbat aldizkarien erreferentzia-fitxak eskaintzen dizkigute. 


Irria, 4 urtetik gorakoentzat hilabetero plazaratzen dena.

                                             Karramarro txiki  eta 
        Karramarro aldizkariak, hiruhilabetero, txiki eta gazteentzako aldizkaria. KARRAMARRO Digitalak  hemen deskargatu daitezke
  
Gazteleraz:  www.bayard-revistas.com
 

Caracola, 4-6 urte bitartekoentzat.
hilero.
http://lacocinadebabette.com/tienda/revista-pan/2486-revista-la-leche-7.htmlwww.bayard-revistas.com/revista_caracola.html 

                  LEO-LEO, 7-10 urte bitartekoentzat.
hilero.





REPORTERO DOC , 9  urtetik gorakoentzat, hilero.   

I LOVE ENGLISH 6, 9 eta 15 urtetik gorakoentzat..


 KIDS, 8 eta 14 urte bitartekoentzat.   

   National Geographic aldizkari ezagunaren gazteentzat eginiko edizioa.